HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2011ko irailean %7 bidaiari...

2011-10-21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2011KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko irailean %7 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Uztail, abuztu eta iraileko balantzea egin ostean 2010ean baino 38.342 bidaiari gehiago etorri dira hilabete horietan, %5 gehiago beraz

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Eustaten datuen arabera, 2011ko irailean 229.118 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 14.386 gehiagok; horrenbestez, %7ko gehikuntza izan da. Arabara heldutako bidaiari kopurua %5 gehitu da, Bizkaira heldutako kopurua %11 eta Gipuzkoara heldutakoena %2.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak %3 egin du gora, eta atzerritik etorritakoen kopuruak %14. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua Araban %9 igo da eta Bizkaian %8; baina Gipuzkoan %7 egin du behera kopuru horrek. Bizkaira eta Gipuzkoara joandako atzerritar kopurua ere gehitu da, %16 bi lurraldeetan; Araban, aldiz, kopuru horrek %3 egin du behera.

Estatuko bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekorik handienak Andaluzia, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril eta Nafarroatik etorritakoenak izan dira. Baina gutxitu egin da Asturiastik, Balearretatik, Valentziako Erkidegotik eta Galiziatik etorritakoen kopurua. Atzerritarren artean Alemania, Frantzia, Italia, Holanda eta Erresuma Batutik datozenen kopurua gehitu da eta Portugal, Austria eta Belgikatik datozenak gutxitu.

2011ko irailean 442.457 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko irailarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua %7 gehitu da, guztira ia 27.680 gau gutxiago igaro baitituzte. Igarotako gau kopuruek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute Bizkaian, %12 igo baitira; Gipuzkoan ere igo da kopuru hori, %4. Araban, ordea, %1 egin du behera.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 2010eko iraileko bera izan da; irail honetan aurreko urteko 1,93 eguneko egonaldiak egin dira Euskal AE osoan. Lurraldeka, Araban 1,88tik 1,77ra jaitsi da egun kopurua; baina Bizkaian 1,85 egunetik 1,86 egunera igo da eta Gipuzkoan 2,05tik 2,10 egunera igo da.

Plazen okupazio mailak %5 egin du gora, 2011ko irailean %54,68koa izan baita. Igoera hau Bizkaian (%8) eta Gipuzkoan (%4) eman da, baina Araban %3 egin du behera. Araban plazen araberako okupazio maila %48,05ekoa izan zen 2010eko irailean eta %46,84koa 2011ko irailean; Bizkaian %49,28koa izatetik %53,13 izatera igaro da eta Gipuzkoan 2010eko irailean %57,90ekoa izatetik 2011ko irailean %60,49koa izatera.

Uztailean, abuztuan eta irailean %5 bidaiari gehiago sartu dira Euskal AEn, 2010eko denboraldi beraren aldean, hau da, 38.342 bidaiari gehiago sartu dira. Hiru lurraldeetan igo da kopuru hori: Araban %4, Bizkaian %9 eta Gipuzkoan %1. Igarotako gau kopuruak ere bilakaera positiboa izan du aldi horretan, %7 egin du gora. Araban %3, Bizkaian %12 eta Gipuzkoan %2. Batez besteko egonaldiak pixka bat gora egin du: 2010ean 2 egunekoa zen eta 2011ko udako hilabeteetan 2,02 egunekoa, batez beste. Okupazio maila, bestalde, %61,25ekoa izan da hiru hilabete horietan, aurreko aldian baino %5 handiagoa.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

2011ko irailean sartu den eta gaua igaro duen bidaiari kopurua % 6 igo da Euskal AEn, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Joan den irailean 10.366 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino %6 gutxiagok. Gainera, hiru lurraldeetan izan dira emaitza negatiboak. Bizkaian %9 egin du behera sarrera kopuruak; Gipuzkoan %6 egin du behera eta Araban %1. Estatutik etorritako bidaiari kopurua %9 jaitsi da Euskal AEn: Bizkaian %14 jaitsi da eta Gipuzkoan %10, baina Araban ez da aldaketa nabarmenik eman (%0). Atzerritarren presentzia %23 igo da Euskal AEn. Gipuzkoan %40 atzerritar gehiago izan da eta Bizkaian %18 gehiago; Araban, aldiz, kopurua %13 jaitsi da.

Irailean 27.316 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan; honek %6ko beherapena ekarri du aurreko urteko irailaren aldean. Bizkaian kopuru horrek %14 egin du behera, Araban %6 eta Gipuzkoan %2.

Euskal AEko batez besteko egonaldia ez da askorik aldatu, 2010eko irailarekin alderatuta; aurreko urteko 2,64 eguneko egonaldia eman da orain ere. Lurraldeka, Araban %5 jaitsi da, bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2,36 egunekoa izan zelako 2010ean eta irail honetan 2,24 egunekoa izan delako; Bizkaian ere jaitsi da %5 batez besteko egonaldi kopurua, 2,71 egunetik 2011ko irail honetan 2,58 egunera igaro baita; eta Gipuzkoan egonaldia %4 igo da, 2,70 egunetik irail honetan 2,82 egunera igarotzean.

Plazen araberako okupazio maila % 9 jaitsi da Euskal AE osoan, %24,52tik %22,34ra igaro da, hiru lurraldeetan egondako beherakaden ondorioz. Bizkaian %13 jaitsi da, Araban %12 eta Gipuzkoan %5.

2011ko uztailean, abuztuan eta irailean %1 igo da EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduetara etorritako bidaiari kopurua, aurreko urteko hilabete berberekin alderatuta. Eta lurralde guztiak aztertzean honako datuak eman dira: Araban eta Gipuzkoan %1 eta %2 egin dute gora, hurrenez hurren, eta Bizkaian %1 egin du behera. Igarotako gau kopuruak guztira %2 egin du behera. Hiru lurraldeetan izan ditu datu honek emaitza negatiboak: Araban eta Gipuzkoan %2 egin du behera eta Bizkaian %4. Euskal AEko okupazio mailak %5 egin du behera eta hiru hilabete hauetan %39,82an geratu da; bestalde, batez besteko egonaldia 3,49 egunekoa izan da.

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko irailean %7 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE de 2011
Eguneratze data : 
2011/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007366_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali