2011/10/24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2011ko IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko irailean industriako prezioek % 0,1 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Iazko datuekin alderatuz gero, prezioek % 7,1 egin dute gora

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 0,1 egin dute gora 2011ko irailean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen iraileko urte arteko tasak % 7,1eko hazkundea izan du.

graf0007368_01_e.png

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala, 2011ko irailean, eta aurreko hilabetearen aldean, “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 3,3) adarrak izan du inflazio handiena, eta ondoren daude “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” adarra (% 1,1) eta “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoen industria” (% 0,4). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “Zura, papera eta arte grafikoen industria” (% -1,4), “Metalurgia eta produktu metalikoak” (% -0,7) eta “Industria kimikoa” (% -0,5).

2010eko irailetik 2011ko irailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 23,3), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 21,5), eta "Industria kimikoa" (% 7,4). “Erauzteko industriak” sektoreko prezioek baino ez dute behera egin (% -1,8).

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, soilik Tarteko Ondasunen sektoreak egin du behera: prezioak % 0,8 jaitsi dira. Energiak % 2,3 egin du gora, eta Ekipamenduko Ondasunek % 0,2 egin dute gora aurreko hilabetearekin alderatuta. Kontsumo Ondasunek ere, oro har, gora egin dute (% 0,2), Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek gora egin dutelako (% 0,3); izan ere, Kontsumo Ondasun Iraunkorrek (% 0,1) behera egin dute.

Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiek gora egin dute urte arteko aldian. Energiaren prezioak % 22,5 gehitu dira, Tarteko Ondasunenak % 4,7, Ekipamenduko Ondasunenak % 2,4 eta Kontsumo Ondasunenak % 2,4. Azken hauen artean, % 3,1 igo ziren Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorren prezioak eta % 0,6 Kontsumo Ondasun Iraunkorren prezioak.

graf0007368_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko irailean industriako prezioek % 0,1 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007368_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali