2011-10-20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2011ko 3. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Biztanleria landunaren kopuruak %0,5 egin du behera eta langabezia tasa %10,6raino jaitsi da 2011ko 3. hiruhilekoan, Euskal AEn

Lanean dagoen biztanle kopuruak eta langabezian dagoenak behera egin dute, 4.600 eta 3.500 pertsonatan, hurrenez hurren

Eustaten datuen arabera, 2011ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 938.600 landun izan dira; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 4.600 landun gutxiago izan da (-%0,5). Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %10,6 izan da, 2011ko bigarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3 puntu txikiagoa.

Landunen eta langabetuen bilakaera aztertuta, aktibotasun tasa %56,0 izan da 2011ko hirugarren hiruhilekoan, hots, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko sei hamarren txikiagoa.

Okupazioaren beherakadak batez ere gizonengan izan du eragina: aurreko hiruhilekoan baino 6.500 gizon gutxiago egon dira lanean; aldiz, 1.900 emakume gehiago egon dira lanean. Hiru lurraldeotatik bitan okupazioak behera egin du: Gipuzkoan 2.800 landun gutxiago egon da; Bizkaian 1.800 landun gutxiago, eta Arabako landun kopurua 145.400 pertsonatan mantendu da.

Industrian eta eraikuntzan landun kopuruak behera egin du, baina zerbitzuetan eta nekazaritzan ia kopuru bera mantendu da

Industrian landun biztanleen kopuruak behera egin du: 3.700 landun gutxiago izan dira. Eraikuntzan 1.200 landun gutxiago izan dira. Hala ere, zerbitzuen sektorean eta nekazaritza sektorean landunen kopurua mantendu egin da, 2011ko hirugarren hiruhilekoan; are gehiago, kopuru hori pixka bat igo da.

Landunen tasa edo enplegu tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona guztiak kontuan hartuta landunak direnen ehunekoa) %64,5 izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu txikiagoa alegia. Gizonezkoen kasuan tasa hori %69,3 izan da eta emakumezkoen kasuan %59,6.

Lurralde historikoetan, enplegu tasarik altuena Gipuzkoan eman da (%67,3), aurreko hiruhilekoaren aldean 0,8 puntu altuagoa; gero bigarren tasarik altuena Arabak izan du (%65,9), bi hamarren txikiagoa; eta azkenik Bizkaiak tasarik txikiena izan du (%62,5), azken hiruhilekoan baino hamarren bat txikiagoa.

Lan-kontratu mugagabeko 5.800 soldatapeko gutxiago izan dira, horrela guztira 596.800 izan dira; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak (kontraturik ez dutenak barne) 1.000 gutxiago izan dira, beraz, guztira 180.100 izan dira.

Zenbatespenen arabera, 2011ko hirugarren hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal AEko 848.200 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak izan (aurreko hiruhilekoan baino 1.000 gehiago). Hamar familiatik ia seitan etxeko pertsona aktibo denek izan dute lana, datu horren arabera aurreko hiruhilekoan baino 4.600 familia gehiagotan gertatzen da hori; gainera, pertsona aktibo denak langabezian dituzten 35.900 familia izan dira (guztirakoaren % 4,2), hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean ez da aldaketa handirik eman.

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia tasa %10,9tik %10,6ra jaitsi da

Urteko hirugarren hiruhileko honetan, Euskal AEko langabetu kopurua 111.400 izan dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 3.500 gutxiago. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Hirugarren hiruhilekoan, emakumezkoen artean 46.400 langabetu egon dira, hau da, 8.100 gutxiago; eta gizonezkoen artean 4.600 langabetu gehiago egon da (guztira 65.000).

2011ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera aldi horretako langabezia tasa %10,6 izan da, aurreko hiruhilekoan baino 0,3 puntu txikiagoa. Emakumezkoen langabezia tasa %9,5era jaitsi da (ehuneko 1,5 puntu gutxiago) eta gizonezkoena 11,3ra igo da (%0,8 puntu gehiago). Gazteen langabezia tasa oraindik altuena izan arren ehuneko 1 puntu egin du behera; %21,7koa izan da. 16-24 urte bitarteko 11.000 gazte aktibo langabezian geratu dira.

Lurralde historikoetan, langabetu kopuruan beherapenik handiena izan duena Gipuzkoa izan da (-3.600 pertsona); lurralde honetako langabezia tasa %7,5 izan da. Araban 10.800 langabetu izan dira; beraz, lurralde honetan 900 pertsona gutxiago egon da langabezian, tasa hori %6,9an utziz. Bizkaian, aldiz, aurreko hiruhilekoan baino 1.000 pertsona gehiago egon da langabezian; lurralde horretako langabezia tasa %13,5 izan da.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2011ko abuztuan 27 kideko Europar Batasunean langabezia tasa %9,5 izan da eta Espainian %21,2.

Aurreko urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, 18.900 langabetu gehiago izan da Euskal AEn

Euskal AEko landunen kopuruak behera egin du 2010eko hirugarren hiruhilekoaren aldean; guztira 21.400 gutxiago izan dira (-% 2,2). Beherapen hori gizonezkoen artean izan da nagusi, 21.200 enplegu gutxiagorekin; emakume landunen kopurua, ordea, konstante mantendu da.

Langabezia tasa ehuneko 1,8 puntu gehitu da (% 8,8tik % 10,6ra); beraz, 18.900 langabetu gehiago egon da Euskal AEn, 2010eko hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurraldeka, Bizkaian langabezia tasa ehuneko 3,7 puntu igo da eta Gipuzkoan ehuneko 0,8 puntu; Araban, aldiz, langabezia tasa 2,6 puntu jaitsi da.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanleria landunaren kopuruak %0,5 egin du behera eta langabezia tasa %10,6raino jaitsi da 2011ko 3. hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3ER TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2011/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007364_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali