2011-11-03ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2011KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera % 0,6 hazi da 2011ko irailean

Aurreko hilabetearekin, 2011ko abuztuarekin, alderatuta Euskal AEko industri produkzioa % 0,6 jaitsi da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa % 0,6 hazi da 2011ko irailean, 2010eko hilabete berarekin alderatuta betiere. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko abuztuaren aldean Euskal AEko industri produkzioa % 0,6 jaitsi da, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko iraileko indizearen eta 2010eko iraileko indizearen bilakaeren artean aldeak eman dira sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak % 11,6 igo dira, tarteko ondasunak % 2,0 jaitsi dira eta kontsumo-ondasun guztiak % 1,8 jaitsi dira, batez ere kontsumo-ondasun iraunkorrek behera egin dutelako (% 9,5) nahiz eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 0,5 igo. Energiak % 13,2 egin du behera.

2011ko iraileko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko abuztuaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. ekipamenduko ondasunak % 1,1 igo dira baina tarteko ondasunak % 2,1 jaitsi dira eta energia % 1,7 jaitsi da. Kontsumo-ondasun guztiek % 0,2 egin dute behera, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 8,7 jaitsi arren kontsumo-ondasun ez iraunkorrek % 2,2 egin dutelako gora.

2011ko irailean (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak garraio materiala eta makineria eta ekipoa izan dira, % 21,3 eta % 13,9ko tasekin hurrenez hurren.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Bestalde, energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektoreak %11,4 egin du behera, elikagaien, edarien eta tabakoaren industriek % 7,1 egin dute behera eta metalurgiak eta produktu metalikoek urte batetik bestera % 5,3 egin dute behera.

Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako iraileko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (% 5,5eko igoera) eta Gipuzkoan (% 1,2ko igoera), baina bilakaera horrek behera egin du Bizkaian, % 2,2. Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko abuztuko datuekin alderatuta, positiboa izan da Gipuzkoan, % 2,9 igo baita; baina Araban eta Bizkaian % 4,6 eta % 1,8 egin dute behera hurrenez hurren.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 iraila (p)

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera % 0,6 hazi da 2011ko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE DE 2011
Eguneratze data : 
2011/11/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007398_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali