2011-11-04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2011ko 3. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorean salmentak % 0,3 igo dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan

Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, salmentak % 1,0 jaitsi dira

Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritza sektoreko salmenta nominalak % 0,3 igo dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.

Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, sektoreko salmentak % 1,0 jaitsi dira, aurreko urteko hiruhileko berarekin konparatuta.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak % 0,2ko jaitsiera nominala izan du.

Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak

Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, bestelako kontsumo-ondasunak azpimarratu behar dira, % 5,3ko hazkunde nominala izan baitute. Gainerako sektoreetan salmentek behera egin dute. Elikagaien salmentak % 1,6 jaitsi dira, pertsonaren ekipamenduaren sektoreko salmentak % 5,7 jaitsi dira eta etxearen hornikuntzarako gaien salmentak % 1,9 jaitsi dira. Txikizkako merkataritza espezializatugabean, batez ere elikagaiak saltzen dituzten establezimenduetako salmentak % 0,1 murriztu dira eta batez ere gainerako produktuak saltzen dituzten establezimenduetako salmentak % 1,6.

Lurralde historikoka, 2011ko hirugarren hiruhilekoan eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Bizkaiko txikizkako sektoreko salmenta nominalek % 0,2 egin dute behera; Gipuzkoakoek % 1,0 egin dute gora eta Arabakoek % 0,3 egin dute gora.

Prezio konstanteetan, hau da, prezioen eragina kenduta, txikizkako merkataritzaren salmentek % 2,7 egin dute behera hirugarren hiruhilekoan.

Txikizkako merkataritzaren salmentek, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, aurreko urteko hiruhileko bera baino % 2,2ko beherapen erreala izan dute.

2011ko hirugarren hiruhilekoan (2011ko bigarren hiruhilekoaren aldean), Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealak % 0,6 jaitsi dira, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Halaber, txikizkako merkataritza espezializatuaren beherapen erreala % 3,1ekoa izan da eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearena % 2,3koa; betiere, 2010eko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte batetik bestera bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan: pertsonaren ekipamenduak % 4,7 jaitsi dira, etxearen hornikuntzako gaiak % 3,0 jaitsi dira, elikagaien salmentak % 3,8 jaitsi dira eta bestelako kontsumo-ondasunak % 2,9 jaitsi dira, datu guztiak betiere balio errealetan.

Txikizkako merkataritza espezializatu gabearen barruan, euro konstanteetan, elikadura nagusi duten azpisektoreen salmentek % 2,0 egin dute behera eta gainerako produktuak nagusi dituzten azpisektoreen salmentak % 4,9 jaitsi dira.

Hiru lurralde historikoetan egin dute behera salmentak, balio errealetan: Araban % 4,2, Gipuzkoan % 2,0 eta Bizkaian % 2,7.

Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua % 0,3 jaitsi da 2011ko hirugarren hiruhilekoan, eta 2011ko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorean salmentak % 0,3 igo dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2011
Eguneratze data : 
2011/11/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007411_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali