2011/12/22ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2011ko AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko azaroan industriako prezioek ez zuten aldaketarik izan, aurreko hilabetearen aldean

Iazko datuekin alderatuz gero, % 6,5 egin dute gora

Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek ez dute aldaketarik izan 2011ko azaroan, aurreko hilabetearen aldean (% 0,0). Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jasotzen duen azaroko urte arteko tasak % 6,5eko hazkundea izan du.

Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala, 2011ko azaroan, eta aurreko hilabetearen aldean, “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” izeneko adarrak izan du inflaziorik handiena (% 2,4), eta ondoren daude “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 0,9) eta "Industria kimikoa" (% 0,3). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira:

“Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza” (% -1,3) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak” (% -0,9).

2010eko azarotik 2011ko azarora, urte arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 23,7), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 23,3), eta "Industria kimikoa" (% 7,7). “Erauzteko industriak” sektoreko prezioek baino ez dute behera egin (% -1,4), ordea.

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, Energiak % 1,7 egin du gora. Bitarteko ondasunek behera egin dute (% -0,7), Ekipamenduko Ondasunek bezala (% -0,1). Halaber, Kontsumo Ondasunek, oro har, behera egin dute (% -0,1), Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek behera egin dutelako (% -0,1); Kontsumo Ondasun Iraunkorrek ez dute aldaketarik izan (% 0,0).

Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiek ere gora egin dute urte arteko aldian. Energiaren prezioak % 23,5 gehitu dira, Tarteko Ondasunenak % 3,4, Ekipamenduko Ondasunenak % 2,3, eta Kontsumo Ondasunenak % 1,8. Azken hauen artean, % 2,2 igo ziren Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorren prezioak eta % 0,7 Kontsumo Ondasun Iraunkorrenak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2011ko AZAROA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko azaroan industriako prezioek ez zuten aldaketarik izan, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007662_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali