2011/12/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2011ko AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 2 bidaiari gutxiago etorri da Euskal AEra 2011ko azaroan

Azaroko ostatu-gau kopurua % 1 gutxitu da

Eustatek landutako datuen arabera, 2011ko azaroan 158.264 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 2.829 gutxiagok; horrenbestez, % 2ko beherapena izan da. Araban % 7 igo da etorritako bidaiarien kopurua eta Bizkaian % 1; alabaina, Gipuzkoan % 10 jaitsi da kopuru hori.

Estatutik etorritako bidaiarien kopuruak % 3 egin du behera, eta atzerritik etorritakoen kopuruak % 2 egin du gora. Estatuko bidaiari gehiago izan da Araban, % 8ko igoerarekin; Bizkaian (% -1) eta Gipuzkoan (% -11), aldiz, estatuko bidaiari gutxiago izan da. Atzerritik etorritako bidaiarien kopurua % 2 igo da Araban eta % 7 Bizkaian; Gipuzkoan, aldiz, % 6 jaitsi da.

Estatuko bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekoei dagokienez, gehien hazi dira Andaluziatik, Aragoitik, Kanarietatik eta Nafarroatik etorritakoenak; jaitsi egin dira, besteak beste, Madrileko Erkidegotik, Valentziakotik eta Galiziatik etorritakoen ehunekoak. . Atzerritarren artean batez ere Alemaniatik, Erresuma Batutik, Austriatik Irlandatik eta Iparraldeko Herrialdeetatik etorritakoen kopurua gehitu da. Jaitsi egin da, besteak beste, Portugaldik, Belgikatik eta Holandatik etorritakoen kopurua.

2011ko azaroan 285.853 ostatu-gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, iazko azaroarekin alderatuta ostatu-gaua igaro dutenen kopurua % 1 gutxitu da, guztira 3.357 ostatu-gau gutxiago igaro baitituzte. Igarotako ostatu-gau kopuruak urte arteko bilakaera positiboa izan du Araban (% 9ko igoera); Bizkaian aurreko urtekoak errepikatzen dira praktikan

D % 0), baina Gipuzkoan kopurua % 7 jaitsi da.

Batez besteko egonaldiaren iraupenak zertxobait egin du gora Euskal AE osoan, 2010eko azaroaren aldean: 1,80 eguneko egonaldia izan zen orduan eta aurtengoan 1,81 egunekoa izan da. Lurraldeka, Araban 1,78 egunetik 1,81 egunera igo da egonaldia; Bizkaian 1,79 egunetik 1,76 egunera jaitsi da; Gipuzkoan gora egin du: 2010eko azaroan 1,81 egunekoa izan zen eta 2011ko azaroan 1,86 egunekoa izan da.

Euskal AE osorako, plazen okupazio mailak % 2ko igoera izan du, 2011ko azaroan % 37,69koa izan baita. Araban okupazio mailak % 7 egin du gora: 2010eko azaroan % 33,62koa izan zen eta aurtengo azaroan % 35,84koa. Bizkaian ere gora egin du (% 2): 2010eko azaroan % 37,34koa izan zen eta 2011ko azaroan % 38,11koa. Azkenik, Gipuzkoan ere igoera gertatu da, okupazioa 2010eko azaroko % 37,62tik aurtengo azaroko % 38,08ra pasatu da eta

NEKAZARITZA-TURISMOA

Euskal AEra etorritako bidaiarien kopurua % 4 jaitsi da eta igarotako ostatu-gau kopuruak % 5 egin du behera, 2010eko azaroarekin alderatuta

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan 7.170 bidaiari erregistratu dira joan den azaroan; beraz, nekazaritza-turismoko establezimenduetan 2010eko azaroan erregistratu zirenekin alderatuta % 4 gutxiago izan dira. Lurraldeka, Araban % 14ko beherapena gertatu da, Bizkaian % 11 egin du behera eta Gipuzkoan % 6 igo da. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua % 5 jaitsi da Euskal AEn: Gipuzkoan % 3 igo da, Araban % 14 jaitsi da eta Bizkaian % 9 egin du behera. Erkidegora % 16 atzerritar gehiago etorri da; atzerritarren kopuruak nabarmen egin du behera Araban eta Bizkaian; Gipuzkoan, aldiz, kopuruak gorakada nabarmena izan du, ehunekoak aintzat hartuta.

Azaroan, guztira, 16.180 ostatu-gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean % 5 jaitsi da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak negatiboak izan dira Araban (% -7) eta Bizkaian (% -19); Gipuzkoan, aldiz, gora egin dute (% 6).

Bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2010eko azaroko batez bestekoaren aldean: iaz 2,28 egunekoa izan zen, eta aurtengo azaroan 2,26 egunekoa izan da. Araban % 9 hazi da batez besteko egonaldia, 2010eko azaroan 1,88 egunekoa izan zen eta 2011ko azaroan 2,04 egunekoa izan da. Bizkaian % 9 jaitsi da batez besteko egonaldia, 2010eko azaroan 2,53 egunekoa izan zen eta 2011ko azaroan 2,29 egunekoa. Gipuzkoan ez da aldaketa nabarmenik gertatu (% 0), 2010eko azaroko 2,35 egunekotik aurtengo azaroko 2,34 egunekora igaro da eta.

Plazen okupazio mailak % 9 egin du behera -% 14,80tik % 13,54ra igaro baita-, hiru lurraldeetan egin ere: Araban % 11 jaitsi da, Bizkaian % 19 eta Gipuzkoan % 1.

graf0007658_01_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 2 bidaiari gutxiago etorri da Euskal AEra 2011ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE de 2011
Eguneratze data : 
2011/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007658_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali