HomeGaiakIkasketa-mailaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2011-12-28ko prentsa oharra

HEZKUNTZARI BURUZKO UDAL ESTATISTIKA 2010-1-1

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2010. urtean

Unibertsitate ikasketak dituztenen erdiak emakumeak dira

Bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2010eko urtarrilaren batean. Eustaten datuen arabera, erdi-goi mailako edo goi mailako ikasketak zituzten pertsonak 418.420 ziren 2006an eta kopuru hori 461.097ra igo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko hamar urtetik aurrerako biztanleen artean unibertsitate ikasketak dituztenen kopurua ia ehuneko bi hazi da 2006. urteaz geroztik, hain zuzen ere % 21,5etik % 23,3ra. Pertsona multzo horretan bostetik lau 20 eta 55 urte bitartekoak dira.

graf0007690_01_e.png

Bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan ere bilakaera positiboa izan da, 2006az geroztik ehuneko bost puntu baino gehixeagoko hazkundea izan baita. Bigarren hezkuntzaren pareko edo goragoko ikasketak dituzten biztanleen portzentajea % 54,75etik % 60,23ra igo da epe horretan.

Beste aldean, 10 urteko eta gehiagoko biztanleen analfabetismo tasa % 0,5era murriztu da. 60 urteko eta gehiagoko biztanleen tasa jaitsi egin da 2006. urteko % 1,7tik 2010eko % 1,3ra. Emakumezkoen artean nabarmen handiagoa izan da (% 1,7) gizonezkoen artean baino (% 0,8).

Eskualdeka, Bizkaian Plentzia-Mungiako eskualdea nabarmentzen da, bertako 10 urteko eta gehiagoko biztanleen % 31,9k dutelako unibertsitate mailako hezkuntza, eta Donostiako eskualdea ere bai, % 25,6ko portzentajearekin. Beste muturrean daude Arabako Mendialdea (% 13,8) eta Arabako Errioxa (% 14,5), eskualde horietako biztanleetatik % 15 baino gutxiago baitira unibertsitate mailako ikasketak dituztenak.

graf0007690_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Lourdes Lanas Tel.:+34-945-01 64 91 Faxa:+34-945-01 75 01  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2010. urtean

Eragiketa : 
Hezkuntzaren udal estatistika
Eragiketa kodea : 
040606
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA MUNICIPAL DE EDUCACION 1-1-2010
Eguneratze data : 
2011/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007690_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali