2012-01-19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2011ko 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Biztanleria landunak % 1,1 egin du behera eta langabezia tasa 0,6 puntu igo da 2011ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Biztanleria landunak 9.900 pertsonatan egin du behera

Eustaten datuen arabera, 2011ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 928.700 landun izan dira, hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 9.900 landun gutxiago (-% 1,1). Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa % 11,2 izan da, 2011ko hirugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,6 puntu gehiago.

Landunen eta langabetuen bilakaera aztertuta, jarduera tasa % 55,8 izan da 2011ko laugarren hiruhilekoan, hots, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,2 puntu txikiagoa.

Okupazioaren beherakadak batez ere gizonengan izan du eragina: aurreko hiruhilekoan baino 9.700 gizon gutxiago egon dira lanean; emakume okupatuak 200 gutxiago izan dira. Hiru lurraldeotan egin du okupazioak behera: Bizkaian 6.100 lanpostu garbi gutxiago izan dira; Araban eta Gipuzkoan 2.600 eta 1.200 gutxiago izan dira, hurrenez hurren.

Biztanleria landunak behera egin du sektore guztietan

Industriaren sektorean landunen kopuruak behera egin du (- 4.500). Eraikuntzan landunak 2.900 gutxiago izan dira, eta zerbitzuen sektorean 2000 gutxiago. Nekazaritzan ere landunen kopuruak behera egin du (- 400).

Enplegu tasa,16 eta 64 urte arteko pertsona guztiak kontuan hartuta landunak direnen ehunekoa, % 64 izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,5 puntu txikiagoa alegia. Gizonezkoen kasuan tasa hori % 68,2 izan da eta emakumezkoen kasuan % 59,7.

Lurralde historikoetan, enplegu tasarik altuena Gipuzkoan gertatu da (% 67,3), aurreko hiruhilekoaren aldean aldaketarik gabe; bigarren tasarik altuena Arabak izan du (% 64,9), aurrekoan baino puntu bat txikiagoa; azkenik Bizkaiak tasarik txikiena izan du (% 61,8), azken hiruhilekoan 0,7 puntuko jaitsierarekin.

Lan-kontratu mugagabedun 5.200 soldatapeko gutxiago izan dira, guztira 591.600; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak (kontraturik ez dutenak barne) 6.200 gutxiago izan dira, beraz, guztira 173.900. Soldatapekoak ez diren okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 1.400 gehiago dira, guztira 163.200.

Zenbatespenen arabera, 2011ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn 849.100 bat etxegune daude (aurreko hiruhilekoan baino 900 gehiago) eta etxeguneen herenak ez dauka pertsona aktiborik. Hamar etxegunetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 8.400 familia gutxiago; gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 37.700 etxegune daude (guztizkoaren % 4,4), aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiago.

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia tasa % 10,6tik % 11,2ra igo da

Urteko laugarren hiruhileko honetan, Euskal AEko langabetu kopurua 116.900 izan dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 5.500 gehiago. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Laugarren hiruhilekoan, gizonezkoen artean 69.000 langabetu egon dira, hau da, 4.000 gehiago; emakumezkoen artean 1.500 langabetu gehiago egon da (guztira 47.900).

2011ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera aldi horretako langabezia tasa % 11,2 izan da, aurreko hiruhilekoan baino 0,6 puntu gehiago. Gizonezkoen langabezia tasa % 12,1era igo da (ehuneko 0,8 puntu gehiago) eta emakumezkoena 10,1era heldu da (ehuneko 0,3 puntu gehiago). Gazteen langabezia tasa oraindik altuena da, %24,2koa hain zuzen, langabeziak 16-24 urte bitarteko 11.400 gazte aktiboengan eraginez.

Lurralde historikoetan, langabetu kopuruan igoerarik handiena izan duena Bizkaia izan da (+ 3.300 pertsona); lurralde honetako langabezia tasa % 14,2 izan da. Gipuzkoan 26.800 langabetu izan dira, 1.800 pertsona gehiago, langabezia tasa % 8an utziz. Araban, aurreko hiruhilekoan baino 400 pertsona gehiago egon da langabezian; lurralde horretako langabezia tasa % 7,3 izan da.

EUROSTATen arabera -Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa-, 2011ko azaroan 27 kideko Europar Batasunean langabezia tasa % 9,8 izan da, eta Espainian % 22,9.

Azken urtean 12.700 langabetu gehiago izan da Euskal AEn

Euskal AEko biztanleria landunaren kopuruak behera egin du 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean: guztira 13.400 gutxiago izan dira landunak (-% 1,4). Beherapen hori gizonezkoen artean izan da nagusi, 19.600 enplegu gutxiagorekin; emakume landunen kopuruak, ordea, 6.200 pertsonatan egin du gora.

Langabezia tasa azken urte honetan ehuneko 1,2 puntu gehitu da (% 10etik % 11,2ra); beraz, 12.700 langabetu gehiago egon da Euskal AEn, 2010eko laugarren hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurraldeka, Bizkaian langabezia tasa ehuneko 3,6 puntu igo da; Gipuzkoan eta Araban, aldiz, langabezia tasa 0,7 eta 3,1 puntu jaitsi da, hurrenez hurren.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanleria landunak % 1,1 egin du behera eta langabezia tasa 0,6 puntu igo da 2011ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2012/01/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007788_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali