2012/01/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2011ko ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 1 bidaiari gutxiago etorri da abenduan eta ostatu-gau kopurua % 3 gutxitu da

2011. urteko balantzean sarrerak eta gaualdiak % 5 gehitu dira, aurreko urtearen aldean

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2011ko abenduan, 150.091 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 939 gutxiago: % 1eko beherapena, EUSTATek emandako datuen arabera. Sarrerak gehitu egin dira Araban (% 4) eta Bizkaian (% 2), eta gutxitu Gipuzkoan (-% 6), 2010eko abenduko datuen aldean.

Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak % 1 gutxitu dira eta atzerriko bidaiarienak ez dute aldaketa nabarmenik izan (% 0). Estatutik etorritako bidaiarien kopurua igo egin da Araban (% 5) eta Bizkaian (% 3). Gipuzkoan, aldiz, % 9 gutxitu dira. Atzerriko bidaiariak ugaritu dira Araban (% 2) eta gutxitu Gipuzkoan (-% 1). Bizkaian ez da aldaketa nabarmenik gertatu (% 0).

Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin dira, besteak beste, Madril, Andaluzia eta Nafarroatik etorritakoak. Gutxitu egin dira batez ere Kataluniakoak eta Gaztela eta Leongoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Erresuma Batutik, Erkidegotik kanpoko Europatik eta AEB-Kanadatik etorritakoak. Urritu egin dira Portugaletik eta Iberoamerikatik etorritakoak, besteak beste.

2011ko abenduan erregistraturiko gaualdiak 271.659 izan dira, hau da, % 3ko beherapena aurreko urteko abenduaren aldean, 7.615 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute Araban, % 1eko hazkundearekin; Gipuzkoan behera egin dute (-% 8), eta Bizkaian ez da aldaketa nabarmenik gertatu (% 0).

Urte arteko aldi honetan, Euskal AEn batez besteko egonaldiak % 2 egin du behera: 2010eko abenduan 1,85 egunekoa zen eta joan den abenduan 1,81ekoa.

Plazakako betetze-maila % 2 igo da 2010eko abendukoaren aldean: 2010eko abenduko %34,76tik 2011ko abenduko % 35,32ra. Gelakako betetze-maila iazko %40,28tik azken abenduko % 40,89ra pasatu da.

Hotel-establezimenduen 2011. urteko balantzea: aurreko urtean baino % 5 sarrera eta gaualdi gehiago izan dira

2011an bidaiarien sarrerak 2.341.720 izan dira, alegia, aurreko urtean baino 103.021 gehiago. Bidaiari-sarrerak % 5 igo dira Araban, % 7 Bizkaian eta % 1 Gipuzkoan.

2011ko gaualdiak 4.435.404 izan dira, hau da, aurreko urtean baino 221.344 gehiago, eta bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeotan: Araban % 7 hazi dira, Bizkaian % 8 eta Gipuzkoan % 2.

Bidaiarien batez besteko egonaldiak gora egin du zertxobait, 2010eko 1,88 egunetik 2011ko 1,89ra. Euskal AE osorik hartuta, plazakako betetze-maila 2010eko % 43,97tik 2011ko % 46,40ra igaro da.

Euskal AEko hotel-establezimenduak Urteko emaitzak

NEKAZARITZA-TURISMOA

Abenduan gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 16) eta gaualdiak gutxitu(-% 11)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 10.463 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den abenduan, aurreko urteko hil berean baino % 16 gehiago.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako ostatu-gauak 22.826 izan dira abenduan, 2010eko abenduan baino % 11 gutxiago.

Bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiak behera egin du, 2,83 egunetik 2,18 egunera Euskal AE osoan, eta plazakako betetze-maila ere baxuagoa izan da (-% 13), % 18,93koa 2011ko abenduan.

Nekazaritza-turismoaren 2011. urteko balantzea: % 4 gehitu dira bidaiarien sarrerak eta gaualdiak % 1 gutxitu

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 123.447 bidaiari-sarrera erregistratu dira 2011an, aurreko urtean baino % 4 gehiago. Gaualdiak 337.017 izan dira, 2010ean baino % 1 gutxiago.

Gipuzkoara heldutako bidaiari kopurua % 9 gehitu da; Bizkaira etorritakoak % 2 gutxiago izan dira eta Araban ez da aldaketa nabarmenik gertatu (% 0). Gipuzkoan

% 2 hazi dira gaualdiak, eta Bizkaian (-% 4) eta Araban (-% 2) gutxitu.

Bidaiariko batez besteko egonaldiak 2010ean 2,85 egunekoak izan ziren, eta azken urte honetan berriz 2,73 egunekoak izan dira. Betetze-mailak ere behera egin du

(-% 3), 2010eko % 24,06tik 2011ko % 23,37ra.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduak Urteko emaitzak

graf0007924_03_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 1 bidaiari gutxiago etorri da abenduan eta ostatu-gau kopurua % 3 gutxitu da

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2011
Eguneratze data : 
2012/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007924_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali