2012/01/24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2011ko ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko abenduan industriako prezioek % 0,3 egin dute behera, aurreko hilabetearen aldean

Iazko datuekin alderatuz gero, % 4,8 egin dute gora

Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 0,3 egin dute behera 2011ko abenduan, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen abenduko urte arteko tasak % 4,8ko hazkundea izan du.

Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektore-azterketa zehatzagoak erakutsi bezala, 2011ko abenduan, eta aurreko hilabetearen aldean, “Erauzteko industriak” izeneko adarrak izan du inflaziorik handiena (% 2,2), eta ondoren daude “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (% 0,2), "Industria kimikoa" (% 0,2) eta “Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (% 0,2). Aldiz, prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, honakoak izan dira: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (-% 0,8), “Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria”, (-% 0,7) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak” (-% 0,5).

2010eko abendutik 2011ko abendura, urte arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 20,1), “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 15,8) eta "Industria kimikoa" (% 6,7). Kontrara, prezioetan hazkunderik txikienak “Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (% 0,2) eta “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza“ (% 0,5) sektoreetan gertatu dira.

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, Energiaren prezioek % 0,6 egin dute behera; Bitarteko ondasunen prezioetan ere beherapena gertatu da (-% 0,4), Ekipamenduko Ondasunetan bezala (-% 0,1). Kontsumo Ondasunek, oro har, gora egin dute (%  0,2), batez ere Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek gora egin dutelako (% 0,3); Kontsumo Ondasun Iraunkorrek igoera apalagoa izan dute (% 0,1).

Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiek ere goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioek % 17,6 egin dute gora, Ekipamenduko Ondasunenak % 2,1, Tarteko Ondasunenak % 1,8 eta Kontsumo Ondasunenak beste horrenbeste: % 1,8. Azken hauen artean, % 2,3 igo dira Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorren prezioak eta % 0,8 Kontsumo Ondasun Iraunkorrenak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2011ko ABENDUA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko abenduan industriako prezioek % 0,3 egin dute behera, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2011
Eguneratze data : 
2012/01/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007967_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali