HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2010eko jaiotzen hazkundea...

2012/02/01eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2010

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2010eko jaiotzen hazkundea atzerriko amei zor zaie, % 70ean

Amatasun-adina, batez beste, 33,4 urtekoa izan zen espainiar nazionalitatea zutenen kasuan, eta 29,1ekoa atzerritarrena

Euskal AEn jaiotako haur kopurua: 21.159 haur jaio ziren 2010. urtean Euskal AEn, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago, Eustatek landutako datuen arabera. Atzerriko amen artean hazkundea % 5ekoa izan zen, eta espainiarren artean, ordea, % 0,4koa baino ez.

1976tik aurrera jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena den, moteldu egin zen 80ko hamarkadaren amaieran, eta 1994an gertatu zen mailarik apalena. Jaiotzen gorakada txikia hasi zen une horretan, baina gorabeherekin: 1998an eta 2009an beherakadak gertatu ziren berriro ere.

Bizirik jaioak (kop.) 1975-2010

Lurraldeen arteko banaketa kontuan hartuta, Arabak izan du hazkunderik handiena: 3.346 jaiotza, % 3,8ko hazkundea. Hazkundea txikiagoa izan da Bizkaian (% 0,6) eta Gipuzkoan

(% 0,7): 10.598 eta 7.215 jaioberri, hurrenez hurren.

Jaiotzak mila biztanleko 9,6 izan ziren, 1960ko hamarkadako milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik altuenak Araban eta Gipuzkoan gertatu dira, % 10,4 eta % 10,3. Bizkaian jaiotzen tasa % 9,1 izan da.

2010eko jaiotzetan, ama izandako emakumeen % 79k hogeita hamar urte edo gehiago zituen.

Ama izandakoen talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien % 42,5arekin. Handituz jarraitzen du 35 urtetik gorako amen taldeak (% 36,3). 25-29 urteen artekoenak behera egin du (% 15,1), 20-24 urteen artekoenak bezala (% 4,9). Bizirik jaiotakoen ama nerabeak 268 izan ziren, % 1,3.

bizirik jaioak, amaren adinaren arabera (kop.). 1996-2010

2010ean amen % 16k atzerriko nazionalitatea zuen

Amen % 16 atzerritarrak izan ziren, eta guztira 3.356 haur ekarri zituzten. Jatorriagatik, hauexek izan ziren mabarmenenak: 543 ama, Marokokoak; 327, Errumaniakoak; 289, Kolonbiakoak; 273, Boliviakoak; 167, Ekuadorkoak; 166, Brasilgoak; 155, Aljeriakoak; 129, Txinakoak; 122, Paraguaikoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagoekin amatzen dira Euskal AEn, espainiar naziotasuna dutenak baino: % 54 30 urte baino gutxiagorekin amatzen dira; espainiarren artean, ordea, %15 besterik ez da portzentajea.

Amen batez besteko adina 32,7 urtekoa izan zen. Espainiarren artean 33,4 urteraino heldu zen batez bestekoa; atzerritarren artean, % 29,1 izan zen.

Ama lehenerdien batez besteko adina 31,7 urtekoa izan zen.

15 urteotan ezkontzatik kanpoko jaiotzak hirukoiztu egin dira

2010ean ezkontzatik kanpoko jaiotzak 6.934 izan ziren, 2009. urtearen aldean % 6,2 gehiago. Jaiotza horiek guztizkoaren % 32,8 dira. Arabak eta Gipuzkoak Euskal AEkoa baino ehuneko txikiagoa izan zuten, % 32,7 eta % 32,1, hurrenez hurren; Bizkaiak, berriz, balio erlatibo altuagoa izan zuen (% 33,2). 1996. urteko ehunekoa (% 10,5) eta oraingoa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak hirukoiztu egin dira azken 15 urteotan.

Jaiotzen hurrenkerari jarraiki, 2010ean lehen jaiotzak % 55,4 izan ziren, eta bigarrenak % 36,5. Hirugarren eta ondorengo jaiotzak % 8,1 izan ziren.

Erditzeak 20.720 izan ziren. Horietatik 20.212 bakunak izan ziren, 490 bikoitzak eta 18 hirukoitzak.

Sexuaren araberako banaketan, 2010ean bizirik jaiotakoen artean100 neskatoko 105 mutiko jaio ziren. Mutikoen batez besteko pisua 3.316 gramo izan zen, eta neskatoena 3.196.

Bizirik jaioak, ama bizi den lurralde historikoaren arabera. 2010

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko jaiotzen hazkundea atzerriko amei zor zaie, % 70ean

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2010
Eguneratze data : 
2012/02/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008026_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali