2012/02/23ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2012ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012ko urtarrilean industriako prezioek % 1,2 egin zuten gora, aurreko hilabetearen aldean

Iazko datuekin alderatuz gero (2012ko urtarrila 2011ko urtarrilaren aldean), % 3,6 egin zuten gora

Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 1,2 egin dute gora 2012ko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen urtarrileko urte arteko tasak % 3,6ko hazkundea izan du.

Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektore-azterketa zehatzagoak erakutsi bezala, 2012ko urtarrilean, eta aurreko hilabetearen aldean, honako adar hauek izan dute inflaziorik handiena: “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza“ (% 5,6), “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 4,9) eta “Informatikako eta elektronikako produktuak” (% 2,3), besteak beste. Aldiz, prezioetan behera egin dute edo prezioetan igoera txikiagoak izan dituzte “Erauzteko industriak” (-% 1,1), “Material eta ekipo elektrikoa” (-% 0,1) eta “Garraiorako materialen fabrikazioa” (% 0,0) adarrek.

Urte arteko aldian, 2012ko urtarrila 2011ko urtarrilaren aldean, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan gertatu dira: “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 17,8), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 9,0), eta "Industria kimikoa" (% 6,2). Kontrara, prezioetan behera egin dute “Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” sektoreak (-% 0,7) eta “Farmaziako produktuak” izenekoak (-% 0,5).

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, urtarrilean sektore-talde handien prezioen bilakaera goranzkoa izan da denetan: Energiaren prezioak % 3,2 igo dira, Ekipamenduko Ondasunena % 0,9 eta Bitarteko Ondasunenak % 0,6; Kontsumo Ondasunen prezioak oro har %  0,8 igo dira, Kontsumo Ondasun Ez-Iraunkorren prezioek % 1,1 egin dutelako gora, eta Kontsumo Ondasun Iraunkorren prezioek ez dutelako aldaketarik izan (% 0,0).

Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiak ere goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioak % 13,9 igo dira, Ekipamenduko Ondasunenak % 1,6, Tarteko Ondasunenak % 1,0 eta Kontsumo Ondasunenak % 1,3. Azken hauen artean, % 1,6 igo dira Kontsumo Ondasun Ez-Iraunkorren prezioak eta % 0,6 Kontsumo Ondasun Iraunkorrenak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2012ko URTARRILA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012ko urtarrilean industriako prezioek % 1,2 egin zuten gora, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008277_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali