2012/02/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2012ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 4 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra 2012ko urtarrilean

Ostatu-gau kopuruak ere % 4 egin du gora

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Eustaten datuen arabera, 2012ko urtarrilean 122.321 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 4.524 gehiagok; horrenbestez, % 4ko gehikuntza izan da. Araban % 3 igo da etorritako bidaiari kopurua, Bizkaian % 6 eta Gipuzkoan % 1.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak % 4 egin du gora, atzerritik etorritakoen kopuruak bezala. Estatuko bidaiari gehiago izan da hiru lurraldeotan: Araban % 3 gehiago, Bizkaian % 6 eta Gipuzkoan % 1. Hiru lurraldeetan gehitu da atzerritik etorritako bidaiarien kopurua ere: Araban eta Gipuzkoan % 2 igo da, eta Bizkaian % 5.

Beste Autonomia Erkidegoetako bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekoei dagokienez, gehien hazi dira Andaluziatik, Aragoitik, Asturiasetik eta Nafarroatik etorritakoenak. Baina gutxitu egin da, batez ere, Katalunia, Kantabria eta Valentziako Erkidegotik etorritakoen kopurua. Atzerritarren artean Erresuma Batutik, Iberoamerikatik eta Erkidegotik kanpoko Europatik etorritakoen kopurua gehitu da gehien. Jaitsiera izan dutenen artean, Portugaldik eta Belgikatik etorritakoen beherakada da nabarmenena , ehunekoak kontuan hartuta.

2012ko urtarrilean 217.939 ostatu-gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta ostatu-gaua igaro dutenen kopurua % 4 gehitu da, guztira 7.525 ostatu-gau gehiago. Igarotako ostatu-gau kopuruak urte arteko bilakaera positiboa izan du Araban (% 3ko igoera) eta Bizkaian (% 8ko igoera); baina Gipuzkoan kopurua % 2 jaitsi da.

Batez besteko egonaldiaren iraupenak zertxobait behera egin du Euskal AE osoan eta 2011ko urtarrilaren aldean: 1,79 eguneko egonaldia izan zen ordukoan eta urte honetakoan 1,78 egunekoa izan da. Lurraldeka, Araban 1,97 egunetik 1,95 egunera jaitsi da egonaldia; Bizkaian 1,73 egunetik 1,76 egunera igo da, eta Gipuzkoan behera egin du: 2011ko urtarrilean 1,79 egunekoa izan zen eta 2012ko urtarrilean 1,73 egunekoa izan da.

Euskal AE osorako, plazen okupazio mailak gora egin du (% 5), 2012ko urtarrilean % 29,56koa izan baita. Bizkaian okupazio mailak % 8 egin du gora: 2011ko urtarrilean % 28,22koa izan zen eta urte honetako urtarrilean % 30,49koa izan da. Gipuzkoan % 4 egin du gora, 2011ko urtarrilean % 28,56koa izan zen eta 2012koan % 29,74koa izan da. Araban aldiz % 1 behera egin du, 2011ko urtarrileko % 27,02tik aurtengo urtarrileko % 26,71era.

NEKAZARITZA-TURISMOA

Etorritako bidaiarien kopurua % 1 jaitsi da eta igarotako ostatu-gau kopuruak % 12 egin du behera, 2011ko urtarrilarekin alderatuta

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan 4.032 bidaiari erregistratu dira azken urtarrilean; beraz, nekazaritza-turismoko establezimenduetan 2011ko urtarrilean erregistratu zirenekin alderatuta, % 1 gutxiago etorri dira. Lurraldeka, Araban hazkundea gertatu da (% 21), Bizkaian % 29 egin du behera eta Gipuzkoan % 10 igo da. Estatutik etorritako bidaiari kopurua % 2 igo da Euskal AEn: Araban % 18 igo da kopurua, eta Gipuzkoan % 12; Bizkaian % 23 jaitsi da. Erkidego osora etorritako atzerritarren beherakada nabaria izan da, ehunekoak aintzat hartuta, Araban kopuruak gora egin duen arren. Beherakada nabarmena izan da Bizkaian, eta Gipuzkoan ere kopuruak behera egin du, gertatutako jaitsiera hain handia izan ez bada ere.

Urtarrilean, guztira, 10.076 ostatu-gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean % 12 jaitsi da ostatu-gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira Gipuzkoan, % 1eko hazkundearekin; Araban, ordea, % 4 jaitsi dira, eta Bizkaian % 36 egin dute behera.

Bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2011ko urtarrileko batez bestekoaren aldean: aurreko urtean 2,65 egunekoa izan zen, eta urte honetako urtarrilean 2,34 egunekoa izan da. Araban % 21 jaitsi da batez besteko egonaldia, 2011ko urtarrileko 2,75 egunekotik 2012ko urtarrileko 2,18 egunekora. Bizkaian jaitsiera % 9koa izan da, 2011ko urtarrileko 2,79 egunekotik 2012ko urtarrileko 2,53 egunekora. Gipuzkoan % 8 jaitsi da batez besteko egonaldia: 2011ko urtarrilean 2,53 egunekoa izan zen eta aurtengo urtarrilean 2,32 egunekoa izan da.

Plazen okupazio mailak % 17 egin du behera, % 10,28tik % 8,55era igaro baita. Okupazioa hiru lurraldeotan jaitsi da: Bizkaian % 35 egin du behera, eta Araban % 9; Gipuzkoan % 8 jaitsi da.

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 4 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra 2012ko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO de 2012
Eguneratze data : 
2012/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008264_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali