2012-02-29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ETXEBIZITZEI BURUZKO UDAL ESTATISTIKA. 2010-I-1

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2006. urteaz gero 8.232 etxebizitza gehiago egon zen urtean Euskal AEn

Aurreko aldiarekin konparatuta, etxebizitza kopurua erdia baino gutxiago gehitu zen

Etxebizitzen parkea Euskal AEn: Eustaten datuen arabera, 2010eko urtarrilaren 1ean, 2006. urtean baino 24.695 etxebizitza gehiago egon ziren Euskal AEn; hau da, urtean batez beste 8.232 etxebizitza gehiago. Datu horren arabera, etxebizitzak eraikitzeko sektorea desazeleratzen hasi zen; urteko batez besteko hazkundearen erritmoa % 60 murriztu zen, 2001 eta 2006 urteen artean (20.486 etxebizitza) izan zenarekin alderatuta.

2006. urteaz gero Euskal AE osoan izan zen hazkundearen % 44,8 Bizkaian eman zen, % 32,8 Gipuzkoan eta gainerako % 22,4 Araban.

Etxebizitza kopuruaren bilakaera ezberdina izan zen lurralde bakoitzean.

Etxebizitza kopuruaren hazkundea, lurralde historiko eta eskualde bakoitzean (%)

Azken urte horietan lurralde bakoitzean izan zen bilakaera aintzat hartuz gero, Araba izan zen nagusi, etxebizitza kopurua % 3,8 igo zelako; gero Gipuzkoa (% 2,5) eta azkenik Bizkaia (% 2,2ko hazkundearekin).

Eskualde mailan, aldi horretako batez besteko hazkundea % 2,5 izan zen. Hazkunde-tasa aztertzean honako eskualdeak nabarmendu ziren Bizkaian: Enkarterri (% 5,9), Plentzia-Mungia (% 4,6) eta Markina-Ondarroa (% 4,5). Araban Arabako Lautada, Vitoria-Gasteiz hiriburua ere hartzen duen eskualdea, EAEko hazkunde-tasa handiena izan zuen bigarren eskualdea izan zen: % 4,7ko tasa. Debagoienak % 4,5eko hazkundea izan zuen, eta beraz, Gipuzkoan etxebizitza kopuruaren gehikuntza handiena izan zuen eskualdea izan zen.

Vitoria-Gasteiz izan zen aldi horretan etxebizitza kopurua gehien igo zuen hiriburua: % 5eko hazkundea

Vitoria-Gasteiz izan zen azken urte horietan etxebizitza kopurua gehien igo zuen hiriburua: % 5 (5.066 etxebizitza gehiago). Ondoren, Donostia-San Sebastiánen igo zen gehien kopuru hori: % 3,5 (2.950 gehiago); eta Bilbon hazkunderik txikiena eman zen (0,8%), guztira 1.237 etxebizitza gehiago bakarrik izan zelako 2010eko urtarrilaren 1ean.

Eta udalerriak aztertzean, datu azpimarragarriena da udalerri txikienetan igo zela gehien etxebizitza kopurua, hala nola: Arakaldon % 38,6ko hazkundea, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen (% 29,2) edo Etxebarri, Arantzazu, Irura, Loiu, Elburgo/Burgelu eta Okondon (denetan % 20 inguruko hazkundea). Udalerri handienetan, aldiz, aurreko aldian baino hazkunde txikiagoa eman zen; horren adibide izan ziren Irun (% 1,8) eta Barakaldo (% 3,7).

Hamar etxebizitzatik zortzi ohiko bizileku izan ziren

Familia-etxebizitza kopurua horien erabileraren arabera aztertzean, honako datuak atera dira: etxebizitzen % 83,9 ohiko bizileku izan ziren, baina familia-etxebizitzen % 16,1 hutsik egon ziren edo bigarren egoitza bezala erabili ziren.

Bizkaiak izan zuen bigarren etxebizitzen edo etxebizitza hutsen kopuru txikiena (ehunekotan), lurraldeko familia-etxebizitza kopuru osoaren % 14,8. Gipuzkoan eta Araban, ordea, % 17,5 izan ziren xede horretarako.

Eskualdeetan, Arabako hiru eskualde izan ziren nagusi, bigarren etxebizitza edo etxebizitza hutsen ehuneko handiarekin guztira zuten familia-etxebizitza kopurua aintzat hartuta: Arabako Errioxa (% 47,0), Arabako Harana (% 45,2) eta Arabako Mendialdea (% 45,4).

Euskal AEko batez besteko etxebizitzaren antzinatasuna 39 urtekoa izan zen eta azalera erabilgarria 87 metro karratukoa.

2010eko urtarrilaren 1az gero, etxebizitza bakarreko 5.112 etxebizitza gehiago izan ziren, hau da, 2006. urtetik urte horretara arte % 20 inguru gehitu zen kopuru hori. Dena den, 3-10 etxebizitza zituzten eraikinak izan ziren nagusi berriz (familia-etxebizitza kopuru osoaren % 29), baita 11-20 etxebizitza zituztenak ere (% 31,3).

Euskal AEko familia-etxebizitza kopuruaren batez besteko antzinatasuna 39,2 urte ingurukoa izan zen: Araban 33,2 urtekoa, Gipuzkoan 39,8koa eta Bizkaian 40,6koa.

EAEko familia-etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 86,9 metro karratukoa izan zen. Araban izan ziren etxebizitza handienak, batez beste 92,1 m2-ko azaleradunak; Gipuzkoakoek, ordea, 87,2 m2-ko azalera izan zuten batez beste eta Bizkaikoek 85,2 m2-ko azalera.

Gela kopuruari dagokionez, EAEko familia-etxebizitza kopuruaren lau hirurenak 4 edo 5 gela izan zituen (komunak, bainugelak, komun-ontziak eta 4 metro karratu baino txikiagoak diren sukaldeak aintzat hartu gabe). Alabaina, 5 gelako etxebizitzak izan ziren nagusi (% 49,2). Familia-etxebizitzetan batez beste 4,9 gela eta 1,3 bainugela zeuden.

Familia-etxebizitza guztien % 64,3tan eraikinak igogailua zuen, hau da, 2006. urtearekin alderatuta ehuneko 3,3 puntu igo da kopuru hori.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Cristina Arenaz Lareo Tel:+34-945-01 75 07 Faxa:+34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006. urteaz gero 8.232 etxebizitza gehiago egon zen urtean Euskal AEn

Eragiketa : 
Etxebizitzen udal estatistika
Eragiketa kodea : 
122404
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2012/02/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008317_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali