HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2012-03-05eko prentsa oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2011KO 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak % 24,8 hazi dira 2011ko laugarren hiruhilekoan

Inportazioek % 2,8 egin dute behera denboraldi berean

Euskal AEko esportazioak: EUSTATek emandako datuen arabera, Euskal AEko esportazioek % 24,8ko hazkunde nominala izan dute 2011ko laugarren hiruhilekoan. Urte honetan 5.803 milioi euroraino igo dira eta aurreko urtean 4.649 milioira.

Euskal AEko inportazioak: Euskal AEko inportazioek % 2,8ko beherapen nominala izan dute urte honetako laugarren hiruhilekoan, eta guztira 3.949 milioi eurora iritsi dira. Inportazio ez-energetikoak bakarrik kontuan hartuta, aztertutako aldian % 4,4ko hazkundea eta 2.743 milioi euroko balioa izan dute.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2011, Laugarren hiruhilekoa. Milaka eurotan

Esportazioen saldo garbia ken inportazioak positiboa izan da laugarren hiruhilekoan; ondorioz, 1.854 milioi euroko merkataritza superabita izan da eta esportazioen estaldura-tasa inportazioen aldean % 146,9koa izan da. Baina inportatu eta esportatu diren produktu energetikoak alde batera utzita, merkataritzako saldo ez-energetikoak superabit askoz handiagoa izan du, 2.133 milioikoa (2010. urteko laugarren hiruhilekoan baino 565 milioi gehiagorekin). Aztertutako aldian, estaldura-tasa ez-energetikoa % 159,6koa izan zen 2010. urtean eta % 177,8koa 2011ko laugarren hiruhilekoan.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde tasak

Europar Batasunerako ziren 2011ko laugarren hiruhilekoko esportazioak % 34,4 hazi dira, 2010eko aldi beraren aldean. Urtetik urterako bolumena eta hazkundea aintzat hartuta, esportazio horien artean honakoak azpimarratu behar dira: Frantziarakoak (% 86,4), Alemaniarakoak (% 14,9) eta Erresuma Baturakoak (% 44,3). Italia (-% 10) eta Belgikari (-% 2,9) dagokienez esportazioek tasa negatiboak izan dituzte. EB-27tik kanpo, nabarmentzekoa da hurrengo herrialdeetarako esportazioak gehitu egin direla: Iran (% 287,2), Mexiko (% 55,8), Venezuela (% 40,0) eta Txina (% 30,8).

Europar Batasunetik etorritako inportazioak % 6 gehitu dira; horien artean, bolumena eta urte arteko hazkundea oinarritzat hartuta, inportazio hauek gehitu dira: Alemania (% 17,8), Italia (% 13,5) eta Belgika (% 38,5). Erresuma Batutik etorritako inportazioek, aldiz, behera egin dute (-% 4,9). Munduko gainerako herrialdeei dagokienez, Indiatik (% 342,7), Irandik (% 199,6), Ameriketako Estatu Batuetatik (% 121,5) eta Mexikotik (% 67,1) etorritako inportazioak izan dira nagusi.

Muga-zergak aztertuta, eta esportazioei dagokienez, Produktu mineralak izeneko atala nabarmendu behar da; atal hau garrantzitsuenen artean dinamikoena izan da, % 104,8ko hazkundea izan du eta hiruhileko horretako esportazio guztien % 16 hartu du. Gainerako atal garrantzitsuenen artean hauek azpimarratu behar dira: garraio-materiala, % 25,7ko hazkundearekin eta esportazio guztien % 20 hartuta; eta material elektrikoa, % 25,4ko hazkundearekin eta esportazioen % 21 hartuta.

Inportazioak aztertzean, eta pisu espezifiko handiena dutenak aintzat hartuta, honako beherapenak eman dira: produktu mineralak, -% 15,8 egin dute behera (inportatu den guztiaren % 30,5) eta metalak eta horien manufakturak, -% 6,2 (guztirakoaren % 21). Gainerako atal garrantzitsuenak aztertuz, plastikoak eta kautxua (% 38,8), produktu kimikoak (% 38,2) eta garraio-materiala (% 23,6) delakoen inportazioek urte batetik bestera izan dituzten hazkundeak azpimarratu behar dira.

Esportazioek Bizkaian izan dute urtetik urterako hazkunderik handiena. Lurralde horretako hazkundea % 28,2koa izan da 2011ko laugarren hiruhilekoan, eta batez ere muga-zerga garrantzitsuenetan eman dira: produktu mineralak (% 106,3), metalak eta horien manufakturak (% 8,9) eta plastikoak eta kautxua (% 27,1); baina, beste aldean, material elektrikokoak behera egin dute (-% 5,7). Inportazioek -% 7,9 egin dute behera, eta horien artean batez ere honako muga-zergetakoek: produktu mineralak (-% 16,5), metalak eta horien manufakturak (-% 8,7) eta material elektrikoa (-% 4,6).

Gipuzkoako esportazioak % 24,4 hazi dira, aurreko urteko aldi beraren aldean. Lurralde historiko honetan esportazioek izan duten hazkunde hori, batez ere garraio-materialek (% 46,2), material elektrikoak (% 37,8) eta metalek eta horien manufakturek (% 10,1) salmentetan izan duten portaera onaren ondoriozkoa izan da. Guztira, hiru atal horiek lurraldeko esportazio guztien % 83 hartu dute. Inportazioek ia ez dute urte batetik bestera aldaketarik izan (% 0,5). Muga-zerga nagusi biek portaera ezberdinak izan dituzte: material elektrikoaren inportazio kopurua % 5,9 igo da baina metalen eta horien manufakturen inportazio kopuruak -% 10,1 egin du behera.

Arabako esportazioek % 19,7 egin dute gora urte honetan laugarren hiruhilekoan. Material elektrikoaren (% 36,8), garraio-materialaren (% 26,6) eta plastikoen eta kautxuaren (% 21,9) esportazioak izan dira hiruhileko honetako esportazioen hazkundeari gehien lagundu diotenak. Arabako inportazioek % 14,3 egin dute gora. Inportatzen duten bi atal garrantzitsuenen artean, material elektrikoak % 17,3 hazi dira baina metalak eta horien manufakturak % 4,8 jaitsi dira.

2011. urteko balantzea

2011. urtean, Euskal AEko esportazioak 21.077 milioi eurokoak izan dira, hau da, aurreko urtean baino % 20,1 gehiago. Aldi berean, inportazio guztiek ere % 12,1eko hazkundea izan dute. Bien portaeraren ondorioz, esportazio guztiek inportazioen aldean izan duten estaldura-tasa 8 puntu igo da: 2010. urtean % 115 izan zen eta 2011. urtean % 123. 2011. urteko superabita 3.967 milioi eurokoa izan da, hau da, aurreko urtean baino 1.678 milioi euro gehiago.

Produktu ez-energetikoen saldoa aurreko urtekoa baino hobea izan da: 7.599 milioi eurokoa (2010. urtean 6.079 milioikoa izan zen). Halaber, produktu ez-energetikoen estaldura-tasa 7,3 puntu igo da: 2010ean % 161,1ekoa izan zen eta 2011n % 168,4koa.

Euskal AEn bai esportazioek bai inportazioek Estatu osoan baino hazkunde handiagoa izan dute. Estatuan, esportazioek % 15,4 egin dute gora; baina Euskal AEn % 20,1. Inportazioekin antzeko zerbait gertatu da; Estatuan % 9,6ko hazkunde-tasa eman da eta EAEn % 12,1ekoa.

Muga-zergak aztertuta, bolumen handiena dutenen artean 2011. urtean hazkunderik handienak izan dituztenak honako ataletako esportazioak izan dira: metalak eta horien manufakturak (% 14,8), garraio-materiala (% 15,3) eta material elektrikoa (% 16,6). Hiru muga-zerga hauek, hain zuzen ere, gure esportazioen % 67 hartu dute. Gainerako muga-zergetatik gehienetan ere hazkunde handiak eman dira, pisua eta garrantzia aintzat hartuta besteak beste hauetan: produktu mineralak (% 55,9) eta plastikoak eta kautxua (% 37,6).

Inportazioei dagokienez, muga-zerga gehienetan eman dira hazkundeak, hala nola: produktu mineraletan (% 13,0) eta metaletan eta horien manufakturetan (% 13,5). Bi muga-zerga hauek gure inportazio guztien % 58 hartu dute. Plastikoen eta kautxuaren atalak % 37,7ko hazkundea izan du eta material elektrikoa aurreko urteko maila berean geratu da (% 0,9 haziz).

2011. urte osoan, esportazioetan hazkunderik handiena izan duen lurraldea Araba izan da (% 29,6ko hazkundea urtean), gero Gipuzkoa (% 18,6) eta azkenik Bizkaia (urte batetik bestera % 15,9ko hazkundea). Eta inportazioei dagokienez, hiru lurralde historikoetan eman dira hazkunde nabarmenak; berriz eman da hazkunderik handiena Araban (% 16,9), gero Bizkaian (% 12,9) eta azkenik Gipuzkoan. Azken lurralde honek izan du hazkunderik txikiena: % 6,4koa.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. Hileko datuak (Joera)

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak % 24,8 hazi dira 2011ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2012/03/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008336_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali