2012-03-06ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2012KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria jarduera % 1,8 jaitsi zen 2012ko urtarrilean

Aurreko hilabetearekin, 2011ko abenduarekin, alderatuta Euskal AEko industri produkzioa % 0,5 jaitsi zen

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria produkzioa % 1,8 jaitsi zen 2012ko urtarrilean eta 2011ko hil beraren aldean. Aurreko hilabetearekin, hau da, 2011ko abenduarekin konparatuta Euskal AEko industri produkzioa % 0,5 jaitsi zen, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko urtarrilaren indizearen eta 2012ko urtarrileko indizearen bilakaeren artean aldeak eman ziren sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak % 5,1 igo ziren, tarteko ondasunak % 2,9 jaitsi ziren eta kontsumo-ondasun guztiak % 4,7 igo ziren, batez ere kontsumo-ondasun ez iraunkorrek izan zuten gorakadagatik (% 9,1); kontsumo-ondasun iraunkorrek, aldiz, % 9,4 egin zuten behera. Energiak % 18,2 egin zuen behera.

2012ko urtarrileko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko abenduaren aldean) ikur ezberdina izan zuen industriako sektore nagusietan. Tarteko ondasunak % 1,0 hazi ziren eta ekipamenduko ondasunak % 0,7, baina energia % 3,1 jaitsi zen. Kontsumo-ondasun guztiek % 3,1 egin zuten behera, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 7,0 jaitsi zirelako eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 2,1.

2012ko urtarrilean (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan zituzten sektore nagusiak makineria eta ekipoa eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak izan ziren, % 16,2 eta % 14,4ko tasekin hurrenez hurren, baita garraio-materiala ere (% 2,4 igo zen).

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Bestalde, zura, papera eta arte grafikoak izeneko sektoreak % 8,3 egin zuen behera urte batetik bestera, energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektoreak % 7,5 egin zuen behera eta metalurgiak eta produktu metalikoek % 2,8 egin zuten behera.

Lurralde historikoka, urte batetik besterako urtarrileko Industri Produkzioko Indizea positiboa izan zen Araban (% 3,0ko hazkundea) eta Gipuzkoan (% 0,4ko hazkundea), baina Bizkaian % 6,3 jaitsi zen. Hilabete batetik besterako hazkunde tasa, 2011ko abenduarekin alderatuta betiere, negatiboa izan zen Araban (% 2,4 jaitsi zen) eta Bizkaian (% 0,4 jaitsi zen); alabaina, Gipuzkoan % 0,4 egin zuen gora tasa horrek.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2012 urtarrila (p)

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industria jarduera % 1,8 jaitsi zen 2012ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/03/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008338_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali