Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Informazioaren gizartea

eta I+G+b Euskal AEn

2011ko abendua


 

Euskal AEko I+Gko gastua BPGren % 2,08 izan zen 2010ean

 

Foto 1

Euskal AEn 2010ean guztira 1.360,3 milioi euro erabili ziren I+Gko jardueretan, aurreko urtean baino % 6,2 gehiago. Euskal AEko I+Gko gastua BPGrekiko % 2,08ra igo zen, aurreko urteetan izandako gastuaren hazkunde positiboari eutsiz. Egikaritza-sektoreei dagokienez, gasturik handiena enpresek egin zuten, I+Gko gastuaren % 77,1, % 17,2 goi-mailako irakaskuntzak egikaritu zuen eta gainerako % 5,7 Administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok. Dedikazio osoan aritu ziren langileak 17.532 izan ziren, langile landunen % 1,8.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

 

10 enplegatu eta gehiagoko euskal enpresen % 30,1ek berrikuntza teknologikoa egin zuten 2010ean

 

Foto 1

2010ean berrikuntza teknologikoa egin zuten Euskal AEko enpresen ehunekoa % 13,8 izan zen, %30,1 hamar enplegatu eta gehiagoko enpresen kasuan. Berrikuntza ez-teknologikoa ere kontuan hartuta, edozein motatako berrikuntza egiten dutenak % 38,9 izan dira aldi horretan. Euskal AEko enpresek 2.581,9 milioi euroko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan; aurreko urtean baino % 6,2 gutxiago. BPGren % 3,95 izan zen gastu hori. Berrikuntzarako behar diren jarduera garrantzitsuenen artean, gastua kontuan hartuta, honako hauek nabarmentzen dira: barruko I+G (guztizkoaren % 52,7), makinak eta ekipoak erostekoa (% 20,8) eta kanpoko I+Gren erosketa (% 13,2).

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

 

Batasuneko berrikuntza adierazleen panelaren arabera (IUS), Euskal AE 15. mailan da 27-EBn, 2010ean

 

Foto 1

Europako berrikuntza adierazleen panelean (IUS), Euskal AEren balioa 0,45 da 2010ean, eta 27-EBn 15. mailan legoke, batez bestekoaren (0,52) azpitik. Euskal AE berrikuntza handidun herrialdeen taldean litzateke, baina behealdeko mugan. Berrikuntzan, 27-EBko estatu liderrak dira Suedia (0,75), Danimarka (0,74), Finlandia (0,70) eta Alemania (0,70). Europako benetako liderra (0,83) Suitza da, EBtik kanpo. Berrikuntza handidunak (0,62-0,45) dira Erresuma Batua, Belgika, Austria, Herbehereak, Irlanda, Luxenburgo, Frantzia, Zipre, Eslovenia eta Estonia. Hemen legoke Euskal AE, azken postuan.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

 

Euskal enpresen % 37,3k webgunea zuten 2011ko hasieran

 

Foto 1

Euskal enpresek IKT ekipamenduak hobetuz jarraitu dute 2011ko hasieran. Gaur egun enpresa txikiek dituzte ehuneko hazkunderik handienak: izan ere, enpresa handietan dagoeneko ia denek ekipamenduak badituzte. Establezimenduen % 77,2k ordenagailua dute, azken urtean ehuneko 0,7 puntu igo ondoren; posta elektronikoa % 70,7k dute, 2,4 puntu hazi ondoren, eta. Internet % 72,4k , hazkundea 2,5 puntukoa izan delarik. Sakelako telefonoa ehuneko 1,1 puntuz hazi da, eta erkidegoan gehien aurkitzen den IKT ekipamendua da; euskal establezimenduen % 82,8k dute. Enpresen % 37,3k webgunea dute, azken urtean 3,4 puntuz hazi eta gero.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

 

Euskal AEko merkataritza elektronikoak diru-kopuru gehiago izan du 2010ean

 

Foto 1

Euskal AEko merkataritza elektronikoaren kopuru ekonomikoak hazten jarraitu du, horretan parte hartzen duen enpresa kopurua konstante mantendu den arren (+0,2 puntu). 2010. urtean sarearen bidez edo bestelako sistema elektronikoen bidez (mezu elektronikoa, EDI datu elektronikoen trukea, etab.) egindako negozio-zifra 8.773,6 milioi euro izan da salmenta elektronikoei dagokienez, eta 5.284,8 milioi euro erosketei dagokienez. Aurreko urtearen aldean, kopuru horiek % 18,5 hazi dira merkataritza elektroniko bidezko salmentei dagokienez eta % 14,2 sistema hori erabilita egindako erosketei dagokienez Euskal AEko enpresetan.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

 

Euskal AEko IKTen sektoreak 2.099 enpresa bildu zituen, 23.051 landunekin

 

Foto 1

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektorean 2.099 enpresa eta 23.051 landun izan ziren 2009. urtean; horrela, Euskal AEko BPGren % 3,1 eragin zuen. Sektoreko enpresek eta horietan lan egiten duten pertsonek EAE osoaren % 1,2 eta % 2,3 izan ziren, hurrenez hurren. Gainera, sektore honek 4.096,4 milioi euroko negozio-kopurua lortu zuen eta balio erantsiari dagokionez 1.836,8 milioi euroko aberastasuna sortu zuen 2009. urtean. IKT sektorean enpresen % 8,5ek I+G jarduerak egiten ditu, enpresa sektore guztien % 0,9koa baino askoz ehuneko handiagoa. Horrez gain sektoreak, enpresa guztien % 1,2 bakarrik hartu arren, I+Gn ari diren enpresen % 11,4 biltzen ditu, eta enpresa guztien I+Gko barne gastu osoaren % 8,5 egiten du.

[Ikusi gehiago: prentsa-oharra]

Adierazle nagusiak
BPG (2011ko 3. hiruhil.) 0,6%
Jarduera tasa (2011ko 3. hiruhil.) 56,0%
Langabezia-tasa (2011ko 3. hiruhil.) 10,6%
KPI (2011ko azaroa) 2,8%
IPI (2011ko urria) 0,1%
Interneteko erabiltzaileak (2011) 56,8%
 

Adierazle nagusiak

Euskal AEko BPGa urte batetik bestera % 0,6 igo da 2011ko hirugarren hiruhilekoan.

2011ko hirugarren hiruhilekoan biztanleen % 56,0 aktiboa izan da, eta langabezia tasa % 10,6koa izan da aldi horretan.

KPI % 0,4 izan da azaroan; ondorioz, urte arteko aldakuntza tasa % 2,8koa izan da.

Bestalde, Industria Produkzioaren Indizeak (IPI) % 0,1 egin du gora urrian, aurreko urteko hilabete beraren aldean.

Azkenik, 2011. urtean, EAEko 15 urteko edo gehiagoko biztanleen % 56,8 interneten erabiltzailea zen.



Eustati buruz

Foto de Acerca

Eustatek 25 urte bete ditu

Eustatek 25 urte bete ditu, 1986ko azaroaren 25ean sortu zen eta. Erakundearen eginkizun nagusia da Euskal AEko gizartearen eta ekonomiaren alderdi guztiei buruz agintzen zaion informazio estatistiko ofiziala eta kalitatekoa garatzea, ekoiztea eta zabaltzea, betiere informazio objektiboa eta zientifikoki egiaztatua. Era berean, Euskal AEko estatistika-jarduna zuzendu eta koordinatzen du eta estatuko eta nazioarteko estatistika-esparruan laguntzen du. 25 urteko ibilbidearen ostean erabiltzaileei eskerrak eman nahi dizkie Eustatek, eta informazioa ematen dioten pertsona eta erakunde guztiei ere eskerrak eman nahi dizkie emandako laguntza garrantzitsu eta beharrezkoagatik. Aurrerantzean ere behar duten estatistika-informazioa eskaintzen jarraituko du.

[Ikusi gehiago]

 


Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:



Hemen ere jarrai gaitzazu: Twitter Twitter y Facebook Facebook

 

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen