2012-02-29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2012KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuek ez dute aldaketarik izan (% 0,0) 2012ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2011ko urtarriletik 2012ko urtarrilera) eraikuntzaren kostuak % 1,0 igo dira.

Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzaren kostuen indizeak ez du aldaketarik izan 2012ko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 1,0 igo da.

Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 2006-2012

2012ko urtarrilean, eskulanaren eta lehengaien kostuek ez dute aldaketarik izan (% 0,0).

Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuak bilakaera ezberdina izan du urtarrilean; aurreko hilearen aldean % 0,1 murriztu dira eraikuntzako kostu horiek eta % 0,7 igo dira obra zibilaren kostuak. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez ere, bilakaera ezberdinak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuak % 0,7 igo dira, eta obra zibilekoak % 3,4.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, petrolioaren birfinketa (% 17,8); energia elektrikoa eta gasa (% 9,0) eta industria kimikoa (% 6,2) sektoreak izan dira. Bestalde, urteko prezioetan beherapenak izan dituzte (2011ko urtarriletik 2012ko urtarrilera) hurrengo sektoreetako lehengaiek: metalurgia (-% 2,0), material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (-% 0,7) eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (-% 0,3).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. 2012KO URTARRILA.  BEHIN-BEHINEKO DATUAK

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuek ez dute aldaketarik izan (% 0,0) 2012ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/02/29
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008314_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali