2012/03/27ko prentsa-oharra

Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI), 2011KO 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko laugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urtetik urterako tasa % 5,6 igo da

Inportazioen prezioen igoera, aldiz, handiagoa izan da, % 9,5erainokoa

Eustaten datuen arabera, 2011ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen eta inportazioen unitateko prezioak gora egin dute, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Baina inportazioetan (% 9,5) esportazioetan (% 5,6) baino igoera handiagoa eman da.

Laugarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuta, esportazioen unitateko prezioen igoera (% 1,9) inportazioena (% 0,8) baino handiagoa izan da.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoa aintzat hartuta. 2011ko Laugarren hiruhilekoa. (%)

Sailkapena xede ekonomikoa aintzat hartuta egiten badugu, Euskal AEko esportazioen prezioaren urte arteko tasaren igoera berdina izan da kapital-ondasunentzat eta tarteko ondasunentzat. Bi kasuetan, igoera % 5,7koa izan da. Kontsumo-ondasunek igoera handiagoa izan dute, % 7,2koa, hain zuzen ere.

Euskal AEko tarteko ondasunen inportazioen prezioaren urte arteko tasek izan dute igoerarik handiena (% 10,6); gero, kapital-ondasunek (% 3,2), eta, ostean, kontsumo-ondasunek (% 2,3).

Gure ondasunak esportatzen diren geografia-eremuak kontuan hartuz gero, laugarren hiruhileko honetako esportazioen unitateko prezioak, aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuta, handiagoak izan dira eremu guztietan. Hauek izan dira igoerak: eurogunea % 7,2, EB-27 % 6,9, ELGA % 5,9, eta munduko gainerako lekuak % 4. Inportazioen kasuan, joerak alderantzikatu egin dira, eta igoerarik handiena munduko gainerako lekuen eremuan eman da (% 15,9), eta txikiena eurogunean (% 4,1).

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, geografia-eremua aintzat hartuta. 2011ko Laugarren hiruhilekoa. (%)

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, esportazioen tasak positiboak izan dira geografia-eremu guztietan. Tasen igoera hori tarte honetan kokatzen da: % 1,6koa eurogunean eta EB-27an eta % 2,0koa munduko gainerako lekuen eremuan.

Inportazioen kasuan, % 2,2ko igoera eman da munduko gainerako lekuen eremuan eta % 0,9koa eurogunean eta ELGAn. Aldiz, EB-27rako % 0,2ko tasa negatiboa eman da.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak. Urte batetik besterako tasak (joera)

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko laugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urtetik urterako tasa % 5,6 igo da

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2012/03/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/30
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008483_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali