2012-03-22ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2012ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012ko otsailean industria prezioek %0,9 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2011ko otsailetik 2012kora) industriako prezioek %3,7 egin dute gora

Euskal AEko industria prezioen indizea: Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,9 igo ziren 2012ko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jasotzen duen otsaileko urte arteko tasak %3,7ko hazkundea izan du.

Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko otsailean,“Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%6,0), “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%2,1) eta “Produktu informatiko eta elektronikoak” (%0,5) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria” (%-1,1), Altzari fabrikazioa eta beste manufaktura-industriak (%-0,4) eta “Garraio materialaren fabrikazioa” (%0,0).

Urte arteko aldian, hots, 2012ko otsailean, 2011koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Kokeriak eta petrolio-fintzea (%15,8), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%13,5), “Industria kimikoa” (%6,0). Jaitsierak izan dituzte: “Erauzketa industriak”(%-0,7) eta “Produktu farmazeutikoak” (%-0,5).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %3,8 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %0,2; Ekipo-ondasunenak %0,1 jaitsi eta Kontsumo-ondasunenak %0,1 igo. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,0, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,1 igo.

Ondasun-talde handi horietako prezioen bilakaerak goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioak %14,8 igo ziren, , Ekipo-Ondasunenak %1,4, Bitarteko Ondasunenak %0,9 eta Kontsumo-Ondasunenak %1,4. Azken hauen artean, %1,7 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,6 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2012ko OTSAILA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012ko otsailean industria prezioek %0,9 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008459_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali