2012-03-21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2012KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %4 gutxitu ziren Euskal AEn 2012ko otsailean

Gaualdiek %7ko jaitsiera izan dute

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2012ko otsailean, 130.439 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 4.932 gutxiago, hau da, %4ko jaitsiera, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %4 hazi dira Araban; %11 jaitsi dira Gipuzkoan eta %1 Bizkaian.

Euskal AEn, estatuko bidaiarien sarrerak %6 murriztu dira. Estatutiko bidaiariak %2 gehiago izan dira Araban; %3 gutxiago Bizkaian eta %14 gutxiago Gipuzkoan. Atzerritarrak %3 ugaritu dira Euskal AEn. Araban %18 gehiago, Bizkaian %4; Gipuzkoan %1 gutxiago.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Murtzia, Andaluzia, Kanariar uharte, Ceuta eta Melillatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Balear uharte, Asturias, Errioxa, Kantabria eta Nafarroatik etorritakoak. Atzerritarren artean, batez ere ondokoetatik etorritakoak ugaritu dira: Erresuma Batua, Irlanda, Grezia, Iparraldeko herrialdeak eta Iberoamerika. Eta jaitsi: Luxenburgo, Belgika, Herbehereak, eta Italia.

Gaualdiak, 2012ko otsailean, 228.384 izan ziren, aurreko urtekoan baino %7 gutxiago, hots, 17.680 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%1); Gipuzkoan (%17) eta Bizkaian (%3) gutxitu egin ziren.

Batez besteko egonaldiaren iraupena jaitsi egin da 2011ko otsailaren aldean, 1,82 egunetik 1,75era, Euskal AEn. Araban 1,94 egunetik 1,88ra jaitsi da; Gipuzkoan 1,85etik 1,72ra; Bizkaian 1,75etik 1,72ra .

Plazakako betetze-maila %8 jaitsi da, %32,04 izan da 2012ko otsailean Euskal AE osoan. Jaitsiera honek hiru lurraldeei eragin die: Araban %7 jaitsi da, 2011ko otsaileko %34,93tik aurtengo %32,57ra. Bizkaian %5, %33,89tik %32,29ra. Gipuzkoan %13, %36tik %31,35era.

NEKAZARITZA-TURISMOA

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Sarrerak %18 eta gaualdiak %16 murriztu dira 2011ko otsailaren aldean

Lehengo otsailean 5.192 erregistratu ziren, 2011koan baino %18 gutxiago. Araban %7 jaitsiera; Gipuzkoan eta Bizkaian %21ekoa. Estatutiko bidaiariak %17 murriztu ziren Euskal AEn: %10 Araban, %16 Bizkaian eta %20 Gipuzkoan . Atzerritarren kopurua jaitsi egin da Euskal AEn; portzentajez dezente igo dira Araban, baina nabarmen jaitsi Bizkaian eta apalkiago Gipuzkoan.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 11.513 izan dira otsailean, lehengo urtean baino %16 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (%2); Gipuzkoan (%16) eta Bizkaian (%27) jaitsi egin dira.

Bidaiariko batez besteko egonaldia handitu egin zen Euskal AE osoan, 2011ko otsailaren aldean: duela urtebete 2,15 egun; eta azken honetan 2,22. Araban %10eko igoera dago, 2011ko otsaileko 2,16 egunetik 2011ko 2,37ra. Bizkaian %8ko jaitsiera, 2,39tik 2,19ra. Gipuzkoan %6ko igoera, 2,04tik 2,17ra.

Plazakako betetze-maila %23 murriztu da, %13,14tik %10,15era; hiru lurraldeetan izandako jaitsierek eraginda: Bizkaian %29, Gipuzkoan %26, Araban %8.

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %4 gutxitu ziren Euskal AEn 2012ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO de 2012
Eguneratze data : 
2012/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008456_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali