2012-03-26ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ESKOLA-JARDUERARI BURUZKO ESTATISTIKA, 2010/11 ikasturtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Matrikulazioek gora egin dute hiru lurraldeetan

Ikasle atzerritarren %50 hiru hiriburutan metatzen da

2010/11 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean aritutako ikasle kopurua 404.612 izan zen, aurrekoan baino %2,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. Haietatik 375.413 ikasle (%93) araubide orokorreko ikasketetan aritu ziren; 9.885 matrikula berri egin ziren, %2,1 gehiago.

Bizkaian (%2,7) hazi zen gehien matrikulazio-kopurua; Gipuzkoan %2,3 eta Araban %2,1.

2010/11 ikasturtean matrikulatu diren ikasleak

Zentro publikoan edo pribatuan aritzeko orduan, araubide orokorrekoetan ikasle-banaketa orekatua izan zen maila guztietan, %50 inguru; salbuespenak Lan Hezkuntza, maila ertainekoa (%60 publikoetan) eta HH (%98).

Araubide Bereziko Irakaskuntzetan aniztasun handiagoa izan zen ikasi beharrekoen arabera; izan ere, prestakuntza-programa hauetan zentro-kopurua txikiagoa da, eta eskaintzak asko baldintzatzen du aukeraketa. Hizkuntza, Dantza eta Goi mailako diseinua zentro publikoetan ikasten dira, bestelako eskaintzarik ez dago-eta. Musikan, Kirol irakaskuntzan eta Arte Plastikoetan, publikoetan %64, %55 eta %43 aritu ziren.

Lan Hezkuntzan gora jarraitu zuen matrikulazio-kopuruak; %4,4 hazi zen batez beste.

Araubide Orokorrekoetan, Lan Hezkuntzan haziz jarraitu matrikulazio-kopuruak –lehengo urtean baino gutxiago- bai ertainean (%3,6), bai goi-mailan (%5); guztira 11.468 eta 17.401 ikasle. Maila ertaineko LHn Gipuzkoan %6ko hazkundea dago lehengo ikasturtearen aldean; beste bi lurraldeetan %2,4. Goi-mailakoan, gehiago hazi zen eskaria Bizkaian (%6,4) eta Araban (%5,4), Gipuzkoan (%2,9) baino.

Haur hezkuntzan eta Lehen mailan ditugu matrikulaziorik gehien, 94.818 eta 117.193; araubide orokorreko matrikulen %56. Badira hamar urte maila hauetan, ikasturte guztietan, hazkundea izan dugula, neurri ezberdinez. Aurten, %2,2 eta %3,4.

Araubide orokorreko gainerakoetan, ikasle kopuruen aldaketak ez dira hain esanahitsuak izan aurreko ikasturtearen alden.

Araubide bereziko irakaskuntzan, hizkuntzetan nabarmena da matrikulazio-hazkundea, 25.211 guztira, eta guztien %86. 2010/11 ikasturtean 2.053 ikasle gehiago erregistratu ziren (%9). Kirol ikasketetan %48ko hazkundea dago, oso nabarmena; halere, kopurua, guztira, ez da oso handia, 468 ikasle.

Batxilergoko ikasleen %53, emakumeak; Lan Hezkuntzan, %60, gizonak

Araubide orokorrean gizon eta emakumeak %51-%49 banatzen dira. Ehunekoak ez dira aldatzen (gizonak %52, emakumeak %48) Haur hezkuntzan, Lehen Hezkuntza eta DBHn, derrigorrezkoetan beraz. Hurrengo etapan, berriz, neskak gehiago dira Batxilergoan eta mutilak gehiago Lan Hezkuntzan. Batxilergoan, matrikulen %53, neskenak; %47, mutilenak. Lan Hezkuntzan segitzen dute mutilek (%60) gehiago izaten; nabarmenagoa ertainean (62-38) goi mailan (59-41) baino. Bai Hezkuntza Berezian (62-38), bai Hasierako Lanbide Prestakuntzako programetan (72-28) gizonak gehiago dira. HHn %60, emakumeak.

Ikasle atzerritarren %50 hiru hiriburutan metatzen da

34.332 atzerritar matrikulatu ziren, %8,4. Haietatik 31.562 araubide orokorrean eta 2.770 berezian.

Bizkaian erregistratu ziren atzerritar gehienak (%51); Gipuzkoan %27 eta Araban %22. Haien %50 hiriburuetan metatzen da: Donostian %9, Bilbon %22, Gasteizen 19%.

Atzerritarren %42 derrigorrezkoetan (Lehen Maila eta DBH) ari da; %23 HHn eta %13 Haur hezkuntzan. Derrigorrezkoa ez den hezkuntzan atzerritarrak bakan batzuk baino ez dira.

Ikasle atzerritarrak mailaka (%)

Atzerritarren %45 Amerikatik etorri dira, %40 Hegoamerikatik; %28 Afrikatik; %18 Europatik eta %8 Asiatik.

Haur hezkuntzan hamarretik zazpi D ereduan ari da

2010/11 ikasturtean, A ereduan (euskara irakasgai) %17 aritu zen; B ereduan %22 eta D ereduan (dena euskaraz), %60.

Mailaka, Haur Hezkuntzan dugu D eredua indartsuen, %73; Bn %23 ari dira eta An %4. Derrigorrezko Hezkuntzan, oro har, Dk segitzen du nagusi izaten, %64 Lehen Hezkuntzan eta %56 DBHn. Beste ereduei dagokienez, Lehen hezkuntzan eta DBHn Bn %28 ari da; A ereduan %7 aurrenekoan eta %15 bigarrenean.

Hezkuntza Berezian: An %64; Dn %23 eta Bn %13.

Lan Hezkuntzan urtetik urtera hazten da euskaraz ari direnen kopurua, baina oraindik A da nagusi, %74. Batxilergoan An %44 ari da eta %54 Dn.

graf0008480_03_e.png

Argibide gehiago: Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Mª José Triguero Triguero Tel.: +34-945-01 75 46 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Matrikulazioek gora egin dute hiru lurraldeetan

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA DE ACTIVIDAD ESCOLAR DE LA C.A. DE EUSKADI Curso 2010/11
Eguneratze data : 
2012/03/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008480_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali