2012/04/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2012ko 1. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria landuna %1,8 jaitsi eta langabezia-tasa %12,1ean da 2012ko lehen hiruhilekoan

Biztanleria aktiboan 7.700 pertsona gutxiago ditugu eta jarduera-tasa %55,4an da

Euskal AEko lan-merkatua: Euskal AEko lan-merkatuko 2012ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 912.300 ziren, hiru hilabete lehenago baino 16.400 gutxiago, (%-1,8), Eustaten datuen arabera. Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %12,1ean da; 2011ko laugarren hiruhilekoaren aldean 0,9 ehuneko puntu gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %55,4an da 2012ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntuz azpitik.

Emakumeei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, eta okupatuak aurreko hilean baino 10.500 gutxiago dira; gizonen kasuan, berriz, 5.900 gutxiago. Bizkaian metatzen da batez ere okupazio-jaistea, 10.100 okupatu garbi gutxiago; Gipuzkoan 5.500 gutxiago. Araban, berriz, 800.

Okupazio-galera zerbitzu eta eraikuntzan metatzen da

Zerbitzuetan okupatuak 12.900 pertsona gutxiago dira; 4.100 eraikuntzan eta 300 nekazaritzan. Industrian 900 gehiago.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %62,9an da, aurreko hiruhilekoan baino txikiagoa. Tasa hori gizonezkoentzat %67,5ekoa da eta emakumezkoentzat %58,2koa.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %66,3, aurreko hiruhilekoaren aldean puntu bat gutxiago; Arabak %64,5ekoa, 0,4 puntu gutxiago; baxuena Bizkaiak, %60,4koa, 1,4 ehuneko puntu gutxiago azken hiruhilekoan.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua murriztu egin da, 584.300 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) gutxiago dira, 168.600 guztira.

Familia-etxeen %4,6an pertsona aktibo guztiak langabezian daude

2012ko lehen hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 856.300 (aurreko hiruhilekoan baino 7.200 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.000 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 39.500 dira (guztirakoaren %4,6).

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia-tasa %11,2tik %12,1era hazi da

Euskal AEko langabetu kopurua: Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko lehen hiruhilekoan 125.600 direla zenbatetsi da, 8.700 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen kolektiboak 71.200 lagun hartzen ditu, 2.200 gehiago. Emakumezkoen artean, 6.600 gehiago daude lehen hiruhilekoan, orain guztira 54.500 dira.

2012ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa %12,1ean da, 0,9 puntu gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean. Gizonen langabeziari dagokionez, %12,6era igo da (ehuneko 0,5 puntu gehiago), eta emakumeena 1,4 puntuz gehitu da, %11,5 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %26,5; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 13.200 gazte aktibo daude langabezian.

Langabe-hazkunderik handiena, Bizkaian (+5.100); langabezia-tasa, %15,2. Gipuzkoan %9,4ko tasa dugu; langabe kopuruan 4.400 pertsona gehiago, 31.200 guztira. Araban 800 pertsona gutxiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %6,8, baxuena.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2012ko otsailean, 27-EBko langabezia-tasa %10,2an zen, eta Espainiakoa %23,6an.

Azken urtean Euskal AEko langabe kopurua 12.500 pertsonaz hazi da

Euskal AEko biztanleria okupatuak azken 12 hiletan -2012ko lehen hiruhilekoan 2011koaren aldean- 27.700 pertsona galdu ditu, %-2,9. Jaitsierak gizonei eragin die (-21.100) emakumeei (-6.600) baino gehiago.

Langabezia-tasa ehuneko 1,4 puntuz hazi zen azken urtean (%10,7tik %12,1era). Beraz, 12.500 pertsonak utzi zioten landun izateari Euskal AEn urtean zehar. Bizkaian langabezia-tasa ehuneko 3 puntuz hazi da; Gipuzkoan 0,6z; Araban 3 puntuz murriztu da azken hamabi hiletan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %1,8 jaitsi eta langabezia-tasa %12,1ean da 2012ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/04/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008648_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali