2012/05/21eko prentsa-oharra

FAMILIA GASTUAREN ESTATISTIKA 2006-2010

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2006-2010 aldian, euskal familien asteko batez besteko kontsumoa elikagaietan, 100€

Azken bi urteetako ekonomi krisiak ez du aldaketa handirik ekarri kontsumo-ohituretan

Euskal AEko familien asteko gastua elikagaietan, 2006-2010 aldian, 100€ inguru, 2006tik Eustatek, Estatistikako Institutu Nazionalarekin batera lankidetzan, burutzen duen Familia Gastuaren Estatistikaren arabera.

Asteko erosketa-otarraren erdia 10 produktuk osatzen dute: txarkuteria eta ogia, guztirakoren %8 bakoitza; arrain freskoa %7; behikia %6; jogurtak, hegaztikia, krustazeo eta moluskuak eta okintzako beste zenbait produktu %3, eta gazta %2. Badago tartean jaten ez den zerbait, zigarretak, 6€ pasa astean.

graf0008854_01_e.png

Eurotan aztertuz eta antzeko produktuak gehituz: 17€ haragitan, ogi eta antzekoetan 10€, arrain eta itsaskietan 9€, eta esnekitan 5,5€, gehi aipatu tabako-kontsumoa.

Kantitate fisikoetan, kontsumoa ez dator guztiz bat aipatu ereduarekin, izan ere produktuen ale-prezioak oso desberdinak dira elkarren artean. Horregatik, lehen aipatu produktuen arteko hiru bakarrik dira ikusgarri erosketa-otarren kantitateak kontuan harturik: Ogia, jogurtak, zigarretak.

asteko kontsumoko elikagai nagusiak kantitatearen arabera. 2006-2010

Termino hauetan, gehien kontsumitutakoa esnea da, erdi-gaingabetua edo gaingabetua –kontsumituena, ia 2 eta erdi litro astean- edo osoa, 2 litro pasa. Ogiaren asteko kontsumoa 2,5 kg baino zerbait gutxiago. Aurreneko postuetan jarraitzen du tabakoak, 20ko paketetan neurtuta; familiaren asteko kontsumoa 45 zigarreta inguru da.

Eurotan egindako gastuaren arabera ez dira nabarmentzen, baina erosketa-otarrean kantitate garrantzitsuetan daude: zitrikoak (ia 2 kg.), edari freskagarriak eta ur minerala (ia 3 l bien artean), patatak eta barazkiak (1 kg. pasa).

Eustaten datuen arabera, kontsumo osoari ez dio asko eragin krisiak, aurreneko bi urteetan gutxienez; asteko kontsumoa, beti ere, 100€ inguru.

Bada, halere, aipatzeko moduko aldaketarik: Behikiaren kontsumoa %14 murriztu da kantitatean eta %12 eurotan; ardoarena %12 murriztu da kantitatean eta %7 eurotan. Hegaztikia gehiago kontsumitzen da: %15 kantitatean eta %12 eurotan. Zigarreten kontsumoa %6 murriztu da kantitatean, baina eurotan %17 igo da, garestitu egin baita.

Orain arte aipatu aldaketak familien elikagaien batez besteko kontsumoen gainekoak dira, baina bestela ere begira liteke: Ea badagoen zenbait produktu erosteari utzi dioten familiarik edo beste produktu batzuk sarriago erosten dituzten. Horri hileko familia kontsumitzaileen proportzioa esaten zaio.

Krisi-urteetan, edo haren eraginez , familia gutxik utzi dio elikagaien kontsumitzeari; ohikoenen artean, ardo-kontsumoa bakarrik jaitsi da aipatzeko moduan (%50etik %47ra). Aitzitik familia kontsumitzaileen proportzioa hazi egin da kasurik gehienetan, 7 puntu baino gehiago ondokoetan: fruta prestatu eta kontserban, ardikia eta ahunzkia, barazki izoztuak, hondakin eta barrukiak, azak, beste esnekiak eta beste haragi jangarriak.

Familia guztiek erosten ez dituztenez gero produktuak ohikotasunez, Familia Gastuaren Estatistikak ematen du hil jakin batean zerbait erositakoek zenbat kontsumitu duten: Arroza erosten duten familiek –guztien arteko %50ek- kilo erdi pasa erosten dute; familien multzo osoak 280 gramo, produktuaren kontsumitzaile izan edo ez izan.

Berriz, ogiaz ari bagara, ia familia guztiek (%98k) ohikotasunez kontsumitzen dutenez, ia ez dago alderik haien batez bestekoaren (2,35 kg.) eta familia guztien batez bestekoaren (2.30 kg.) artean.

asteko elikagai gastuaren aldakuntza, sailkapen aldagaien arabera (€) 2006-2010

Inkestan erabilitako analisi-aldagaien artean, familiaren kontsumoa gehien baldintzatzen duena tamaina da. Pertsona bateko kontsumoa 50€, baina lau kide edo gehiago direnean 140€; alegia, elikagaien kontsumoan familiako kide guztien hartzen dute parte; hori ez da gertatzen beste kontsumo-mota batzuetan.

Garrantzian bigarren aldagaia familien urteko gastuaren maila da. Urtean gutxien gastatzen duten familiek 64€ gastatzen dituzte astean elikagaietan eta gehien gastatzen dutenek 141€.

Alde batera uzten bada familia-mota –familiaren tamainaren oso antzekoa da, seme-alabak etxean bizi ote diren…- garrantzian hurrengo aldagaia hileko diru-sarrerak dira; diru-sarrerak txikiak izanez gero, elikagai gastua (72€) askoz txikiagoa da, erdia pasatxo, diru-sarrera handian dituen familiarenaren aldean (125€).

Gainerako aldagaietan nabarmentzen dira: etxe-mota (handia edo txaleta 125€, ekonomikoa 87€); sostengatzaile nagusiaren jarduera (okupatua, 103€; ikaslea, etxeko lanak eta beste, 75€); sostengatzaile nagusiaren sexua (gizona izanez gero 25€ gehiago elikagai gastuan).

Herrialdeen arteko aldeak ez dira aipagarriak: Araba eta Bizkaiko asteko elikagai gastu oso antzekoa da (96€); Gipuzkoa 10 bat € gainetik dago.

Alde globalek nekez islatzen dute azterketa xeheago batek agerian uzten duena. Adibide gisa, seme-alabarik gabeko familietan haurtxoentzako elikagai-kontsumoa 0,10€ da, eta seme-alabak edukiz gero 1€. Krustazeo eta moluskuak: diru-sarrera txikiekiko familiak, 1,8€ astean; diru-sarrera handiekikoa, 3,4€. Espero zitekeenaz bestalde, arabarrek 1kg. patata kontsumitzen dute astean eta gipuzkoar eta bizkaitarrek 1,3 kg.

Euskal familiek ordaindutako aldian aldiko kuota eta hileko ordainagiriei begira, etxebizitza nagusiarekin lotutakoak nabarmentzen dira: aurrena alokairua, ondoren komunitate-gastuak, elektrizitatea, telefono finkoa, gasa, Internet, aseguruak.

hileko ordainagiri nagusiak. 2006-2010

Erantsitako taulak erakusten du elektrizitate-gastuak ia unibertsalak direla, beraz familia guztien batez bestekoa eta familia kontsumitzaileena berdinak dira. Etxebizitza nagusiaren alokairuaz, alokairuan bizi direla dioten familiek (%10) batez beste 447€ ordaintzen dituzte. Barne dira merkatu librea, gizarte-babesa, antzinako errenta, pentsio familiarretako ostalariak –gela batengatik edo zenbaitengatik.

Euskal familiek batez beste 12€ ordaintzen dute Internet edukitzeagatik; baina familien erdiak, Internet badutenek, 26€ batez beste.

Hileko beste gastu garrantzitsu batzuk irakaskuntzarekin lotuta daude : Lan Hezkuntzan, maila ertainekoan, familien %4 ari da; unibertsitatean %16. Lan Hezkuntzan, maila ertainekoan, hilean 7€; unibertsitatean 77€; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 23€.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Enrique Morán Aláez Tel.: +34-945-01 75 35 Faxa: +34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006-2010 aldian, euskal familien asteko batez besteko kontsumoa elikagaietan, 100euro

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE GASTO FAMILIAR 2006-2010
Eguneratze data : 
2012/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008854_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali