2012/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2012KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %7 eta gaualdiak %3 jaitsi ziren 2012ko apirilean

2012ko Aste Santuan, 2011koaren aldean, bidaiariak %13 eta gaualdiak %9 gutxiago izan dira

Eustaten datuen arabera, 2012ko apirilean 195.679 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 13.793 gutxiagok; %7ko jaitsiera. Bidaiarien sarrerak %6 jaitsi ziren Araban, %4 Bizkaian eta %11 Gipuzkoan, 2011ko hilabete beraren aldean.

Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %10eko jaitsiera izan da 2011ko apirilaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan igoera txikia, %0,4. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru herrialdeetan: Araban %-5, Gipuzkoan %-13 eta Bizkaian %-8. Atzerritar bidaiariak %7 gehiago izan dira Bizkaian; Araban %10 gutxiago eta Gipuzkoan %5.

2012ko apirilean erregistraturiko gaualdiak 374.281 dira, hau da, iazko apirilaren aldean %3ko jaitsiera, 12.923 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%1) baina Gipuzkoan (%-8) eta Bizkaian (%-1) jaitsierak, 2011ko apirilaren aldean.

Batez besteko egonaldiaren iraupena handitu egin da 2011ko apirilaren aldean; 1,85 egunetik 1,91era, Euskal AEn. Araban %7 igo da, 1,92 egun; Bizkaian eta Gipuzkoan %3 hazi da; orain 1,90 eta 1,92 egun dira.

Plazakako betetze-maila %3 murriztu da Euskal AErako: 2011ko apirileko %48,43tik aurtengo %47,19ra. Gipuzkoan %51,08tik aurtengo %48,58ra, jaitsierarik handiena; Bizkaian %47,92tik %47,64ra jaitsi da. Araban %2 gutxiago, %44,17tik %43,09ra.

Urteko lehen lau hilabeteetan 618.605 bidaiari-sarrera izan dira Euskal AE-ko hotel-establezimenduetan, %3 gutxiago 2011ko aldi beraren aldean. Gaualdiak 1.126.627 izan dira, lehengo urtean baino %3 gutxiago. Batez besteko egonaldia aurreko urteko lau hileko berean bezalaxe, 1,82 egun. Plazakako betetze-maila 2011ko lehen lauhilekoko %37,78tik 2012ko %36,87ra pasa da, %2 gutxiago.

Nekazaritza-turismoa: Bidaiarien sarrerak %5 igo dira eta gaualdiak %3 gutxitu

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 12.032 bidaiari-sarrera zenbatu ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino %5 gehiago: %1 ugaritu ziren Araban, %2 Bizkaian eta %9 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %11 ugaritu ziren Euskal AEn: Araban %5, %4 Bizkaian eta %17 Gipuzkoan. Euskal AEn %40 jaitsi zen atzerritarren presentzia, hiru lurraldeetan nabarmen portzentualki.

Euskal AEko nekazaritza turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 30.483 izan dira apirilean, lehengo urteko hil berean baino %3 gutxiago. Urte arteko tasak positiboak izan dira Araban eta Bizkaian, negatiboak Bizkaian.

Bidaiariko batez besteko egonaldia jaitsi egin zen 2011ko apirilaren aldean: duela urtebete 2,76 egunekoa izan zen, azken honetan, 2,53koa.

Plazen betetze-maila, azkenik, %26,05etik %24,69ra jaitsi da; Bizkaian (%-13) eta Gipuzkoan (%-5) izandakoen ondorioz; Araban %6 hazi da.

2012. urteko lehen lau hilabeteetan 30.875 sarrera izan dira Euskal AE-ko nekazaritza-establezimenduetan, %1eko hazkundea 2011ko aldi beraren aldean.

2012ko urtarrila-apirila denboraldiko gaualdiak 69.862 izan dira; %7ko jaitsiera, aurreko urteko aldi beraren aldean.

2012ko Aste Santuko datuak

Aste Santuko astelehenetik Pazko Asteko ostirala bitarteko aldian (2012an, apirileko 2tik 13ra), bidaiari-sarrerak %12,6 jaitsi ziren eta gaualdiak %9,2, aurreko urteko oporraldi beraren aldean (2011ko apirileko 18tik 29ra), Euskal AEko hotel-establezimenduetan.

Aste Santuko batez besteko egonaldia aurreko urteko 1,95 eguneko egonalditik 2012ko 2,03ra pasa zen. Plazakako betetze-maila %52,50etik %48,08ra jaitsi da.

Nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aldi horretan, bidaiari-sarrerak %0,6 hazi ziren, eta gaualdiak %12,6 jaitsi. Batez besteko egonaldia 2.011ko 3,22 egunetik 2012ko 2,80ra pasa zen.

Aste Santuko puntako egunetan (osteguna, ostirala, larunbata), hotel-establezimenduetan %74,69 izan zen betetze-maila, aurreko urteko %81,50 baino nabarmen gutxiago; nekazaritza-turismoan %74,55, 2011n %77,6 izan zelarik.

graf0008867_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %7 eta gaualdiak %3 jaitsi ziren 2012ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL de 2012
Eguneratze data : 
2012/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008867_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali