2012/05/25eko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA/EUSKAL AEKO FAMILIAK. 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko milioi erdi etxek baino gehiagok dute Interneterako sarbidea 2012an

Biztanleria erabiltzailearen % 32k baino gehiagok Sarearen bidez erosten du

Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urteko eta hortik gorako Interneteko erabiltzaileak 1.089.200 lagun ziren 2012ko lehen hiruhilekoan, adin-tarte horretako euskal biztanleriaren % 57,6, Eustatek landuriko datuen arabera. Ehuneko hori portzentajezko 0,8 puntuan hazi da iazko denboraldi berarekin alderatuta.

Lurralde historikoen arabera, Araban hazi da gehien erabiltzaileen ehunekoa (portzentajezko 3,0 puntu) iazko denboraldi berarekiko, eta bigarren postua lortu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Interneteko erabiltzaileen % 58,5arekin. Gipuzkoak, 1,9 puntuko hazkundearekin, erabiltzaileen % 60,7 bildu du aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan, eta lehenengo postua lortu du. Bizkaiak, bestalde, 0,5 portzentajezko puntuko beherakada txikia izan du, eta % 55,5ean kalkulatzen da 15 urteko eta hortik gorako Interneteko erabiltzaileen ehunekoa, eta hirugarren postuan dago orain.

Adina kontuan izanda, nabarmentzekoa da erabiltzaileek izandako gorakada 45-54 urteko tartean, portzentajezko 5,1 puntuko hazkundearekin, ondoren 65 urtekoak eta hortik gorakoak daudela, puntu bateko igoerarekin 2011ko lehen hiruhilekoarekiko. Haatik, beherakada txikiak daude Interneten erabileran gazteenen artean.

Genero-hesiak bere horretan irauten du Interneteko erabiltzaileen artean

Genero-hesia deiturikoa, 2011. urtean portzentajezko 8 puntuan zegoena, 7,9 puntuan mantentzen da 2012ko lehen hiruhilekoan. Horrela, 15 urteko eta hortik gorako biztanleriari dagokionez, Interneteko gizonezko erabiltzaileak gizonezkoen biztanleriaren % 61,7 dira, eta emakumezko erabiltzaileak, aldiz, emakumezkoen biztanleriaren % 53,8 dira. Aurtengo Interneteko erabiltzaileen guztizkoa hartuta, % 51,9 gizonak dira eta % 48,1 emakumeak.

Jarduerari dagokionez, biztanleria ikaslearen % 97,9 da Interneteko erabiltzaile, biztanleria landunaren artean % 78 eta pertsona ez-aktiboen eta langabeen artean % 28,7. 2011. urtearekin alderatuta izandako hazkunde handiena biztanleria ez-aktibo eta langabearen artean izan da (portzentajezko 2,1 puntu); Interneteko erabiltzaile landunen kasuan hazkunde hori 1,7 puntukoa izan da; azkenik, Interneteko erabiltzaile den biztanleria landunaren kolektiboa 0,9 puntuan hazi da.

Internetera saltzeko leku nagusia norberaren etxea da oraindik, eta portzentajezko 1,8 puntuan kalkulaturiko konexioen igoera izan da, eta hori horrela, erabiltzaileen % 92,6 bere etxetik konektatzen da. Ikastetxeetatik eta beste zenbait lekutatik (ziberkafea, hotelak, aisiaguneak...) Internetera eginiko sarrerek hazkunde txikiak izan dituzte, 0,8 eta 1,2 puntuko igoerarekin, hurrenez hurren. Dena den, lantokitik egindako sarrerak, aldiz, 1,6 puntu jaitsi dira iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Produktuak edo zerbitzuak sarearen bidez erosten dituzten internauten ehunekoa gehitu egin da

Internet bidez erosi duen Interneteko erabiltzaileen ehunekoak portzentajezko 1,6 puntuko hazkundea izan du 2012an 2011rekin alderatuz gero. 2012ko lehen hiruhilekoan Interneteko erabiltzaileen % 32,0k erosi du Sarearen bidez, eta 2011n, aldiz, internauten % 30,4k erosi zuen.

15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2012. %

IKT ekipamenduen presentzia gehitzen ari da euskal etxeetan

Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako ekipamenduen presentzia zabaltzen ari da euskal etxeetan. 2012ko lehen hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko etxeen % 62,3k ordenagailua dauka, hau da, 2011ko lehen hiruhilekoan baino portzentajezko 0,8 puntu gehiago. 15 urteko eta hortik gorako biztanleria hartuz gero % 71,8 da.

Interneterako sarbideari dagokionez, familien milioi erdik baino gehiagok, % 58,4k, dauka bere etxebizitzan zerbitzu hori, eta, hortaz, 18.100 familia berri (1,4 puntu) gehitu dira Interneterako konexiora 2011ko denboraldi berarekin alderatuta. Era berean, sarerako sarbidea duen 15 urteko eta hortik gorako biztanleriak 24.900 pertsonako gehikuntza (1,2 puntu) izan du 2011ko lehen hiruhilekotik hona, % 66,9ra iritsita.

Bestalde, etxeen % 91,4tan ageri da telefono mugikorra. 15 urteko eta hortik gorako biztanleriari gagozkiola, % 94,9ra iristen da telefono mugikorra duen biztanleria, hots, 15.600 pertsonako hazkundea.

Biztanleriaren IKT ekipamenduak eta Interneten erabiltzaileak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko milioi erdi etxek baino gehiagok dute Interneterako sarbidea 2012an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN A FAMILIAS DE LA C.A. DE EUSKADI 2012
Eguneratze data : 
2012/05/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008979_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali