HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEKo esportazioak...

2012/05/25eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE)- 2012ko 1. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEKo esportazioak %0,2 hazi ziren 2012ko lehen hiruhilekoan

Inportazioak %15,5 gutxitu ziren aldi berean

Euskal AEko esportazioak %0,2 hazi ziren nominalki 2012ko lehen hiruhilekoan, EUSTATen arabera. Guztirakoa 4.997 milioi euro, iazko hiruhileko bereko 4.985 milioien aldean.

Euskal AEko inportazioak guztizra %15,5 igo nominalki eta 3.776 milioi euro izan ziren lehen hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoak bakarrik hartuz, jaitsiera (%-6,4) txikiagoa da, 2.579 milioi.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2011-2012, Lehenengo hiruhilekoa. Milaka eurotan

Lehen hiruhilekoan saldo garbia (esportazioak ken inportazioak) positiboa izan da: 1.221 milioiko superabita; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %132,3. Halere, inportatutako eta esportatutako produktu energetikoak bazter utzita, merkatal saldo ez-energetikoak 2.082 milioiko superabita du, 2011ko lehen hiruhilekoan baino 323 milioi gehiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2011ko %163,9tik 2012ko %180,8ra pasatu da.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde tasak

2012ko lehen hiruhilekoko Europar Batasunerako esportazioak %7,6 hazi dira 2011ko aldi beraren aldean. Bolumen eta urte arteko hazkundeagatik nabarmentzen dira: Frantzia (%4,3) eta Alemania (%3,4). Esportazio-bolumen handia jasotzen duten gainerako estatuen artean, ondokoen hazkundeak nabarmen: Erresuma Batua (%25,3), Belgika (%13,7) eta Portugal (%12,9). Eta ondokoen jaitsierak: Italia (%-7,1) eta Herbehereak (%-13,5). 27EBtik kanpo, hazkundeak esportazioetan: Mexiko (%115,6); Venezuela (%65,8), Txina (%17,4) eta Turkia (%9,2). Jaitsierak: Brasil (%-72,2), Estatu Batuak (%-39,5).

Euskal AEKo esportazioak hein handi batean (%72 ia) Europara joaten dira, eta horren barne, %92 27-EBra. Amerikak gure esportazioen %15 hartzen ditu, Asiak %9 eta Afrikak %4. Ozeaniak apenas hartzen dituen gure esportazioen %1.

Europako Batasunetiko inportazioak %13,1 jaitsi dira oro har: Herbehereak (%-44,3), Belgika (%-30), Frantzia (%-4,2), Italia
(%-3). Igo, ondokoetatik: Portugal (%1,3), Alemania (%9). Munduko gainerakoetatik, nabarmen hazi dira: India (%436,2), Mexiko (%355,9) eta Estatu Batuak (%141). Errusiatik (%-67,2) eta Irandik (%-68,5) gutxiago inportatu dugu; inportazio energetikoak dira.

Inportazioak Europatik (%60), Amerikatik (%20), Asiatik (%17), eta Afrikatik (%3) etorri dira. Ozeaniatikoak ezdeusak izan dira.

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez, Material elektrikoa (%19,2) eta Plastikoak eta kautxua (%78,3) nabarmentzen dira, dinamikoenak pisurik handienekoen artean. Jaitsi dira: Produktu mineralak (%-28,9), Garraio materiala (%-7,7) eta Metalak eta beren manufakturak (%-7,4).

Inportazioetan: Plastikoak eta kautxua (%17,3), Produktu kimikoak (%11,2), Garraio materiala (%10), Material elektrikoa (%6,3); Produktu mineralak (%-30,2) eta Metalak eta beren manufakturak (%-22,9).

Arabako esportazioak %3,6 hazi dira 2012ko lehen hiruhilekoan: Material elektrikoa (%38,4), Plastikoak eta kautxua (%4,6); berriz, bi kontu-sail garrantzitsuenetan jaitsierak: Garraio-materiala (%-3,5) eta Metalak eta beren manufakturak (%-2,1) Arabako inportazioak %12,7 hazi dira: Material elektrikoa (%77,6), Garraio-materiala (%60,8); Metalak eta beren manufakturak (%-11,3), Plastikoak eta kautxua (%-10,2). Jaitsi dira: Metalak eta beren manufakturak (%-11,3) eta Plastikoak eta kautxua (%-10,2).

Bizkaiko esportazioak %12,9 murriztu dira aurreko urteko aldi beraren aldean. Garraio-materiala (%-52,4), Produktu mineralak
(%-29,3), Metalak eta beren manufakturak (%-15,3), Material elektrikoa (%-2,3), hauek Bizkaiko esportazioen %73 direlarik. Jaitsi ez den bakarra Plastikoak eta kautxua (%303,3) izan da. Inportazioak gehiago jaitsi ziren esportazioak baino, %-20,8. Jaitsiera hau erkidegoko handiena izan da. Produktu mineralak (%-29,1) Metalak eta beren manufakturak (%-27,9). Igoerak izan dira beste bi kontu-sail garrantzitsuetan, Plastikoak eta kautxua (%41,6) eta Produktu kimikoak (%24,9). 21 muga-zerga sekzioen artean, 6 esportazioen artean eta 5 inportazioetan ez dira jaitsi 2012ko lehen hiruhilekoan.

Esportazioak ongien Gipuzkoan, %15,5 hazi dira. Garraio-materiala (%38,5) eta Material elektrikoa (%29,3) izan dira esportazioen hazkundean gehien eragin dutenak; Metalak eta beren manufakturak (%-0,5) ia lehengoan daude 2011ko lehen hiruhilekoan. Inportazioak %16,8 jaitsi ziren: Metalak eta beren manufakturak (%-21,9), Material elektrikoa (%-14,8), Papera eta haren manufakturak (%-16,4) eta Garraio-materiala (%-12,3) nabarmentzen dira. 21 muga-zerga sekzioen artean, inportazioetan 8 ez dira jaitsi 2012ko lehen hiruhilekoan.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. Hileko datuak (Joera)

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.: +34-945-01 75 13 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua Euskal AE 2002

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEKo esportazioak %0,2 hazi ziren 2012ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/05/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0008978_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali