HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2011ko laugarren hiruhilekoan...

2012/06/14ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 4. HIRUHILEKOA- 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko laugarren hiruhilekoan erlijio-ezkontzak %25 baino gutxiago izan ziren

Ezkontzen kopurua %8 jaitsi eta ezkontideen adinak igoz darrai

Euskal AEko ezkontzak: 2011ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean; 2010eko %71,9tik 2011ko %76,5era, Eustaten datuen arabera. Urteko azken hiletan udakoetan (uztail, abuztu, irailean) baino ezkontza zibil proportzio handiagoa izaten da; udan %42 kanonikoak izan ziren eta %58 zibilak.

Urrian, azaroan eta abenduan 1.489 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %8 gutxiago. Bizkaian 744, Gipuzkoan 527 eta Araban 185. Erkidegotik kanpo bizitzera joan zirenen artean, 33.

Bizilekua Euskal AEn duten 1.441 gizonezko eta 1.451 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.229 senarrentzat (%85,3), lehen ezkontza izan zen; 14 alargun eta 198 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea pixka bat handiagoa izan zen gizonena baino; 1.252 izan ziren (%86,3); alargunak 13 eta dibortziatuak 186.

Emakume ezkonberri atzerritarren ehunekoa jaitsi egin da

2011ko laugarren hiruhilekoan senarren %10 eta emazteen %12 atzerritarrak ziren. Senar atzerritarren ehunekoa lehengo urteko hiruhileko bereko bera da; emazteena jaitsi egin da (2010ean %14).

Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, 2011ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %86,5ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %77,5ek. Ehuneko biak aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %84,8 eta %74,6 izan baitziren.

Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2011. urtean senarren %83,5 eta emazteen %71,8 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2010.ean (%82,9,%70) baino ehuneko altuagoak.

2011. urteko behin-behinekoan, Euskal AEn bizi zirenen ezkontza kopurua aurreko urtekoa baino %5,1 txikiagoa izan da. Ezkontza zibilen proportzioak ehuneko 3 puntutan gainditu zuen 2010ekoa; 2011n ezkontza guztien %68,6 izan zen.

graf0009068_01_e.png

Ezkontzen hilez hileko mugimendua oinarria (100= b.b.)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko laugarren hiruhilekoan erlijio-ezkontzak %25 baino gutxiago izan ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE 2011
Eguneratze data : 
2012/06/14
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009068_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali