2012/06/11ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA (ZKI) 2012ko 1. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %3 jaitsi zen 2012ko lehen hiruhilekoan

Merkataritzaren salmenta-indizea %1,8 jaitsi zen eta beste zerbitzuena %4,7

Euskal AEko zerbitzuen sektorea: Eustatek emandako datuen arabera, 2012ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %3 murriztu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,2 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.

Euska AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea. Urte arteko aldakuntza-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Euskal AEko merkataritzaren salmenta-indizea %1,8 nominala jaitsi da 2012ko lehen hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %4,7 jaitsi da 2011ko aldi beraren aldean.

Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren jaitsiera nominala, %7,7. Handizkako eta Txikizkako merkataritzetan %1,3ko jaitsierak.

Beste zerbitzuen sektore guztietan, tamaina ezberdinetako jaitsierak. Informazioa eta komunikazioetan, %8. Garraio eta bilketan, %5,3. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %4,9. Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan, %4,4. Ostalaritzan, %1,3.

Salmenta-indizearen jaitsierarik handiena, Bizkaian, %3,3. Gipuzkoan %2,5 eta Araban %2,4.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %4,8 jaitsi ziren lehen hiruhilekoan

2011ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %4 jaitsi da, eta beste zerbitzuena %6,5.

Merkataritzan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %11,2 jaitsi da. Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %3,8 eta Txikizkakoarena %2,8.

Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa. 1. hiruhilekoa. 2012(p)

Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Garraio eta bilketaren salmenta-indizea %7,7 jaitsi da; Informazio eta komunikazioena %7,6; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuena %7,5; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %6,7, eta Ostalaritzarena %2,3.

Euskal AEko zerbitzuen sektoreko landunen indizea: 2011ko laugarren hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,7 murriztu da 2012ko lehen hiruhilekoan.

Ohar metodologikoa

Eustatek aurreneko aldiz argitaratzen du Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Euskal AEko eta haren lurraldeetako Zerbitzuen sektoreko salmenten eta langile okupatuen bilakaeraren koiunturako indize bat lortu nahi da. Beraz, zerbitzuen sektore osoaren hiruhilekoko ikuspegi globala ematen du.

Indizeen oinarri-urtea 2010 da; urte horretako aurreneko hiruhilekorako lortu dira indizeak lehenengo aldiz.

Zerbitzuen Koiunturako Indizea ondorengo azpi-sektoreek osatzen dute: Merkataritza; Garraio eta Bilketa; Ostalaritza; Informazioa eta Komunikazioak; Jarduera Profesional, Zientifiko eta Teknikoak; Jarduera Administratibo eta Laguntza-zerbitzuak (NACE 2. berrik.; JESN-2009)

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %3 jaitsi zen 2012ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2012
Eguneratze data : 
2012/06/11
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/19
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009048_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali