2012/06/06ko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA/EUSKAL AEKO FAMILIAK. 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Prentsa digitalak 2012ko web bisitatuenen aurreneko tokietan berriz ere

Gizarte sare birtualak sendotu egiten dira lehen postuetan: ”facebook.com” eta “tuenti.com” bigarren eta bosgarren dira

Euskal AEn normalean Interneten aritzen diren pertsonek aurrena komunikabideetara jotzen dute, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzioen orrietara, bankuetara, aisia eta bidaietara, Eustaten 2012ko datuen arabera.

Web orri bisitatuena 2012an ‘’elcorreodigital.com’’ da; Internet erabiltzaileen artean %9,4k jotzen dute bertara, 166.500 aipamen guztira. Rankinean bigarren, 2011n baino bi postu gorago, “facebook.com” gizarte-sarea, 155.600 bisita, %8,8. Hirugarren, 152.700 aipamen, %8,6 “hotmail.com”, zeina liderra baitzen 2011n.

Komunikabide gehienek aurrera egin dute 2011ko aldi beraren aldean. “diariovasco.com” %6,5, “marca.es” %4,5, ‘’elpais.com’’ %2,8%, ‘’gara.net’’ %2,1, eta ‘’deia.es’’ %1,4.

Aipatzekoa da “tuenti.com” bosgarren sendotu dela, 84.700 aipamen, kuotaren %4,8. “youtube.com” orriak aurreraka darrai, zazpigarren dago, 72.600 sarrera, 2011ko aldi berean baino 35.000 bisita gehiago. ”Google.com”, bilatzaile izateaz gain, bada orri bisitatuenen artean; 38 postu gorago, 12garren.

Banku elektronikoek eta erakunde-orriek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2012an

Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net”, bisiten %3, bederatzigarren da; cajalaboral.es” %1,2, eta “bbk.es” %1.

Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus” ,aipamenen %1,9, 34.100 bisita, hamabosgarren rankinean. Aipatzekoa da lehen 50 postuetan nola sendotu diren Euskal Administrazioarekin erlazionatutako orriak, esaterako,“gipuzkoa.net”, “bizkaia.net”, “alava.net” eta “osakidetza-svs.org”.

Euskadiko Internet erabiltzaileen artean ia %97k “Google” bilatzailea erabiltzen du

Google da Euskal AEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %96,6k, 15 urte eta gehiagoko 1.079.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %1,8k Yahoo eta %1,6k besteren bat. Google-ren erabiltzaileak, 2012an, lehen baino 16.000 pasa gehiago dira.

Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben zerrenda. 2011 eta 2012 (milaka)

Haurren %93k ordenagailua dute etxean; 15 urte eta gehiagoko biztanleen artean %72k

Informazio eta komunikazioaren teknologia berrien ezarpena 6-14 urte arteko biztanleen artean oso altua da. Haurren %92,9k ordenagailua dute etxean; 15 urte eta gehiagoko biztanleen artean %71,8k.

152.000 haurrek baino gehiagok, %88,8k Internet dute etxean; 2011ko aldi berean baino 2,8 puntu gehiago. 20 puntu baino gehiagoko aldea dago, Interneterako sarreraz ari garela, 15 urte eta gehiagoko biztanleekin (%66,9) alderatuz gero.

Azken hiru hiletan, 6-14 urte arteko biztanleen %66,2k, 113.400 pertsonak, Internet erabili dute; 14 urtetik gorakoen artean %57,6k. Kopuru horien arabera, internauten portzentajeak bere horretan iraun du 2011ren aldean. Adin-tarte horretakoen artean, Internet erabiltzeko orduan ez dago aipatzeko moduko sexuen arteko alderik.

Adin txikiko internautek aisiara jotzen dute (%72,2), posta elektronikora (%55,6), liburutegi eta dokumentaziora (%54,4), txat eta elkarrizketetara (%51,3).

Donostian da hiriburuen artean, internauten portzentajerik handiena, %62,1

Donostia -15 urte eta gehiagoko pertsonen %62,1- dugu aurrena internauten kopuruan. Gasteizen %59,3 dira eta Bilbon %54,2.

Internet erabiltzaile gizonezkoak emakumeak baino gehiago dira hiru euskal hiriburuetan Bilbon da genero-alderik handiena (ehuneko 9,1 puntu); gizonen arteko %59,2, emakumeen arteko %50,1. Donostian 7,7 puntukoa da aldea: gizonen %66,2, emakumeen %58,5. Gasteizen txikiagoa, 6,7 puntu: gizonen %62,7, emakumeen %56.

Bizkaian Plentzia-Mungia (%61,3), Gipuzkoan Urola-Kosta (%62,8) eta Araban Lautada (%59,3) dira internautarik gehieneko eskualdeak.

Gutxien dituztenak: Deba-barrena (%57,6) Gipuzkoan; Gernika-Bermeo (%52,4) Bizkaian eta Arabako mendialdea (%48,5).

Euskal AE osoan Urola-Kostak, Gipuzkoan, du internauta-portzentajerik handiena, %62,8. Kontrako aldean, portzentajerik txikiena (%48,5), Arabako mendialdean.

Gipuzkoak du eskualde arteko orekarik handiena, eta alderik handienak, Arabak. Arabako mendialdean internautak %48,5 dira, Lautadan (%59,3) baino 10,8 puntu gutxiago.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Prentsa digitalak 2012ko web bisitatuenen aurreneko tokietan berriz ere

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN A FAMILIAS DE LA C.A. DE EUSKADI 2012
Eguneratze data : 
2012/06/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009010_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali