2012/06/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko KANPO-MERKATARITZAKO PREZIOEN INDIZEA (UBI), 2012KO 1. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %2,7 igo ziren urte arteko tasan

Inportazioen prezioen igoera, aldiz, handiagoa izan da, %11,5

2012ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko bai esportazioen, bai inportazioen prezio unitarioak, Balio Unitarioaren Indizeetan eta urte arteko tasetan neurtuak, igo egin dira, Eustaten datuen arabera. Baina inportazioetan (% 11,5) esportazioetan (%2,7) baino igoera handiagoa izan da.

Hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuz gero ikusten da inportazioen prezio unitarioek gora (%4,9) egin dutela eta behera (%-0,9) esportazioenek.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoa aintzat hartuta. 2012ko lehen hiruhilekoa (%)
Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Xede ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuta ikusten da Euskal AEko esportazio-prezioaren urte arteko tasa positiboa izan dela ondasun mota guztientzat. Kontsumoko ondasunetan %3,7ko hazkundea dugu, Bitarteko ondasunetan %3koa eta Kapital ondasunetan %1,6koa.

Euskal AEko Bitarteko ondasunen inportazioen prezioaren urte arteko tasek izan dute igoerarik handiena (%12,9); gero, Kapital-ondasunek (%4,5) eta Kontsumo-ondasunek (% 2,2).

Gure ondasunak esportatzen diren eremu geografikoak aintzat hartuz, lehen hiruhileko honetako esportazio prezio unitarioak, lehengo urteko hiruhileko beraren aldean, %4,7 hazi dira Euro-eremuan eta %4,8 27-EBn. ELGAn prezioen hazkundea %3,7 izan da; Munduko gainerakora doazen esportazioen prezioak %0,5 jaitsi dira.

Inportazioetan ere gorakako joera izan dute prezioek, batez ere Munduko gainerakotik datozenetan (%14,6) eta ELGAtikoetan ((%9,8). Euro-eremuan (%6,2) eta 27-EBn (%7,0), baita ere igoerak.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, geografia-eremua aintzat hartuta.2012ko lehen hiruhilekoa (%)
Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazioen prezio-tasek behera egin dute zertxobait eremu geografiko guztietan, Munduko gainerakorakoak nabarmen (%-1,1). Gainerako eremuetan, prezio jaitsierak Euro-eremuko %-0,9 eta 27-EBko %0,7 artean dira.

Inportazioetan kontrakoa gertatzen da, prezio-igoerak eremu guztietan. Munduko Gainerakoan (%7,3) igo dira gehien; ELGAn %2,9, 27-EBn %2,2 eta Euro-eremuan %1,9.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak. Urte arteko tasak (joera)
Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.: +34-945-01 75 13 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo-merkataritzako Prezioen Indizeari (UBI) buruzko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Kanpo-merkataritzako Prezioen Indizeari (UBI) buruzko datu-bankua.  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %2,7 igo ziren urte arteko tasan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/30
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009284_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali