HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Euskal AEn jaiotzak...

2012/06/25eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2011ko 4. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn jaiotzak %3,3 gutxitu ziren 2011ko laugarren hiruhilekoan

Araban, lau ama berriren arteko bat atzerritarra da

2011ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.256 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %3,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. %3,4 hazi da ama atzerritarra duten jaioberrien kopurua.

2011ko udazkeneko hiletan Euskal AEn amatutakoen arteko %17,1 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik Araba, %24,9. Bizkaian %16,6 eta Gipuzkoan %14.

Araban 864 haur jaio ziren, %4,3 gehiago; Bizkaian 2.681, %3,7 gutxiago, eta Gipuzkoan 1.771, %6,1 gutxiago, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Amen %80k 29 urte baino gehiago ditu

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean izan baitziren erditzeen %41,6. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%32,3); 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %14,2 ekarri baititu. 40 urte baino gehiagoko amak (%6,1), gehiago dira 25 urtez beherakoak (%5,7) baino.

Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 29,4 urte batez beste; espainiarrena, 33,6.

60 ama nerabeak (19 urte edo gutxiagokoak) ama guztien %1,1 izan ziren; 20 espainiar eta 40 atzerritar.

Ezkongabeko amen haurrak %36 pasa dira

2011ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %36,2 izan ziren, 2010ekoan baino ehuneko 1,7 puntu gehiago.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.954 haur (%56,2), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.858 (%35,4) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 444 (%8,4) izan ziren.

2011ko 4. hiruhilekoan izandako jaiotzen 1.904 urrian izan ziren, 1.631 azaroan eta 1.721 abenduan.

Euskal AEn bizi den ama batengandik bizirik jaioak. Alderaketa taula

Iturria: Eustat. Euskal AEko jaiotzen estatistika

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.: +34-945-01 75 49 Faxa: +34-945-01 75 01 EUSKAL AEKO JAIOTZEN ESTATSTIKARI BURUZKO PRENTSA-OHAR GEHIAGO EUSKAL AEKO JAIOTZEN ESTATISTIKAREN DATU-BANKUA

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn jaiotzak %3,3 gutxitu ziren 2011ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2012/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009215_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali