2012/06/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZA KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2012ko MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,8 jaitsi ziren 2012ko maiatzean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2012ko maiatza, 2011koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %1,2 gehitu dira

2012ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,8 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,2 igo, EUSTATen datuen arabera.

Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 2006-2012 
Iturria: EUSTAT. Eraikuntza Kostuen Indizea

2012ko maiatzean, aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %1 jaitsi dira.

Maiatzean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beheranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,8ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,8koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,1 igo ziren; Obra zibilekoak %1,8.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Energia elektrikoa eta gasa (%10,6), Petrolio-fintzea (%8,4) eta Makineria (%5,9) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2012ko maiatza 2011koaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Metalurgia (%-4,7), Mineral ez-metalezkoen beste produktuen fabrikazioa (%-0,3) eta Altzarigintza eta beste manufaktura-industriak (%0,4).

Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea  2012ko maiatza. Behin-behineko datuak
Iturria: EUSTAT. Eraikuntza Kostuen Indizea

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,8 jaitsi ziren 2012ko maiatzean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009283_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali