2012/07/05eko prentsa-oharra
EAEko industria-jarduerak % 7,5eko jaitsiera izan zuen 2012ko maiatzean
2012ko apirilarekin, hots, aurreko hilabetearekin alderatuz, EAEko industria-produkzioak % 1,7ko igoera izan zuen
Eustatek landutako datuen arabera , EAEk 2012ko maiatzean industria-produkzioak % 7,5eko jaitsiera izan zuen 2011ko maiatzarekin alderatuz, lan-egutegiko termino homogeneotan, Eustatek landutako datuen arabera. 2012ko apirilarekin, hots, aurreko hilabetearekin alderatuz, EAEko industria-produkzioak % 1,7ko igoera izan zuen, betiere urtaro-efektuak zuzendu eta gero.
Sektoreka, eta industria-sektore handien sailkapenetik abiatuta, 2012ko maiatzeko indizearen bilakaerak jaitsierak izan ditu industria-sektore handi guztietan 2011ko maiatzarekin alderatuz. Energiak % 13,5eko jaitsiera izan du, Bitarteko Ondasunak % 9,5 jaitsi dira, Ekipo Ondasunak % 2,3 murriztu dira, eta Kontsumo Ondasunek, guztira, % 5,9ko beherakada izan dute, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunek nahiz Kontsumo Ez-iraunkorreko Ondasunek izandako jaitsiera dela-eta, zehazki, % 8,0ko eta % 5,3ko jaitsierak, hurrenez hurren.
2012ko maiatzean, hiletik hilerako aldaketa desberdina izan da industria-talde handietarako. Energiak % 2,1eko jaitsiera izan du, Bitarteko Ondasunek, berriz, % 0,5eko jaitsiera izan dute, baina Ekipo Ondasunak % 3,6 igo dira, eta Kontsumo Ondasunek % 1,2ko igoera izan dute guztira, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunek % 5,7ko hazkundea izan dutelako eta Kontsumo Ez-iraunkorreko Ondasunak % 0,1 igo direlako.
2011ko maiatzarekin alderatuz 2012ko maiatzean hazkundeak izan dituen sektore garrantzitsu bakarra Garraio-materialena da, % 1,0ko areagotzearekin.
Alderantziz, Kautxuaren eta Plastikoaren sektoreak urtetik urterako % 20,9ko jaitsiera izan du, Energia Elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren sektoreak, berriz, % 10,8ko murrizketa izan du, eta Egurraren, paperaren eta arte grafikoen sektorea, aldiz, % 9,4 jaitsi da.
Lurralde historikoei dagokienez, Industria Produkzioko Indizean maiatzeko urtetik urterako bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban % 8,4ko beherakada izan du, Bizkaian, berriz, % 7,6 murriztu da, eta Gipuzkoan, ostera, % 6,9 jaitsi da. Hiletik hilerako hazkunde-tasa negatiboa izan da Araban, % 2,7ko jaitsiera izan baitu bertan, baina Gipuzkoan % 3,9 hazi da, eta Bizkaian % 1,9 igo da 2012ko apirilarekin alderatuta.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua