2012/07/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA). 2012KO 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria landuna % 0,2 handitu da eta langabezia-tasa % 11,9an da 2012ko bigarren hiruhilekoan

2.000 landun gehiago izan da

Eustaten datuen arabera, 2012ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 914.300 landun izan dira; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 2.000 landun gehiago izan da –bi hamarren gehiago-. Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa % 11,9 izan da, 2012ko lehenengo hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu txikiagoa.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa % 55,4an da aurtengo bigarren hiruhilekoan, eta aurreko hiruhilekoan bezala geratu da, beraz.

Okupazioaren gehikuntzak emakumeengan izan du eragina: aurreko hiruhilekoan baino 6.400 emakume gehiago daude lanean; landun gizonezkoak, aldiz, 4.400 gutxiago dira. Okupazioa lurralde bakar batean igo da: Bizkaian; 6.400 landun gehiago dira lurralde horretan. Araban, berriz, 1.500 landun gutxiago dira, eta Gipuzkoan, 2.900 gutxiago.

Zerbitzuen sektorean eta nekazaritzan lanpostuak berreskuratu dira, baina industria eta eraikuntza sektoreetan lanpostuak galdu dira

Zerbitzuen sektorean 7.200 enplegu gehiago izan da, eta nekazaritzan 1.100. Hala ere, eraikuntzan 4.100 enplegu gutxiago izan dira eta industrian 2.300 gutxiago.

Enplegu tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona guztiak kontuan hartuta landunak direnen ehunekoa) % 63,2 izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,3 puntu altuagoa alegia. Gizonezkoen kasuan tasa hori % 67 izan da eta emakumezkoen kasuan % 59,3.

Lurralde historikoetan, enplegu tasarik altuena Gipuzkoan eman da (% 65,9), aurreko hiruhilekoaren aldean 0,4 puntu baxuagoa; gero bigarren tasarik altuena Arabak izan du (% 64,1), ehuneko 0,4 puntu baxuagoa; eta azkenik Bizkaiak tasarik txikiena izan du (% 61,3), azken hiruhilekoan bederatzi hamarren handiagoa.

Lan-kontratu mugagabeko 5.500 soldatapeko gutxiago izan dira, horrela guztira 578.800 izan dira; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak edo kontraturik ez dutenak 1.000 gehiago izan dira, beraz, guztira 169.600 izan dira.

Zenbatespenen arabera, 2012ko bigarren hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal AEko 847.200 etxetan (aurreko hiruhilekoan baino 900 gehiago) bizi diren pertsonen ia herenak ez ziren aktiboak. 10etik ia 6 etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 3.000 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 41.100 dira (guztirakoaren % 4,8), aurreko hiruhilekoan baino 1.600 familia gehiago.

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia-tasa % 12,1etik % 11,9ra jaitsi zen

Urteko bigarren hiruhileko honetan, Euskal AEko langabetu kopurua 123.000 izan dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 2.600 gutxiago. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Bigarren hiruhilekoan, gizonezkoen artean 67.700 langabetu egon dira, hau da, 3.500 gutxiago; eta emakumezkoen artean 800 langabetu gehiago egon da (guztira 55.300).

2012ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, aldi horretako langabezia tasa % 11,9 izan da, aurreko hiruhilekoan baino 0,2 puntu baxuagoa. Gizonen langabezia tasa % 12,1era jaitsi da (ehuneko 0,5 puntu gutxiago) eta emakumeena ez da aldatu (% 11,5ean mantendu da). Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, % 30,7; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 13.900 gazte aktibo daude langabezian.

Lurralde historikoka, Bizkaian langabetu kopuruak behera egin du (-4.500 pertsona) aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia tasa % 14,3 izan da. Gipuzkoan 28.100 langabetu izan dira; beraz, lurralde honetan 3.100 pertsona gutxiago egon da langabezian, tasa hori % 8,6an utziz. Araban, berriz, 5.000 langabetu gehiago daude, eta langabezia tasa % 9,9 da.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2012ko maiatzean 27 kideko Europar Batasunean langabezia tasa % 10,3 izan da eta Espainian % 24,6.

Azken urtean 8.100 langabetu gehiago izan da Euskal AEn

Euskal AEko landun kopurua, 2011ko bigarren hiruhilekoaren aldean, 28.900 pertsona gutxiago izan da, -1,7 puntu. Beherapen hori gizonezkoen artean izan da nagusi, 26.500 enplegu gutxiago; emakume landunen artean 2.400 gutxiago izan dira.

Langabezia-tasa ehuneko puntu 1 igo da azken urtean (% 10,9tik % 11,9ra). 2011ko bigarren hiruhilekoan baino 8.100 pertsona gehiago ziren langabe Euskal AEn. Araban, langabezia tasa ehuneko 2,5 puntu igo da, Bizkaian puntu 1, eta Gipuzkoan langabezia-tasa 0,2 puntu igo da, 2011ko hiruhileko beraren aldean.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna % 0,2 handitu da eta langabezia-tasa % 11,9an da 2012ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009377_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali