HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoan...

2012/07/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2012ko EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiari-sarrerak % 1,1 jaitsi dira 2012ko ekainean

Ostatu-gauen kopurua % 0,6 hazi da

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 218.040 bidaiari-sarrera izan dira 2012ko ekainean, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 2.374 sarrera gutxiago; beraz, % 1,1eko jaitsiera izan da, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerek gora egin dute Bizkaian, % 1,5, baina Araban eta Gipuzkoan beherakada izan da (% 1,4 eta % 4, hurrenez hurren).

Estatuko bidaiarien sarrerei dagokienez, EAE osoan % 2,2ko jaitsiera izan da. Estatuko bidaiarien presentzia handiagoa izan da Bizkaian, % 1,5 egin baitu gora, baina Araban % 3,8 eta Gipuzkoan % 6,4 jaitsi da. Atzerritarrei dagokienez, EAEn % 1 egin dute gora. Gipuzkoan % 0,6 jaitsi dira baina Bizkaian % 1,3 eta Araban % 6,2 egin dute gora.

Beste Autonomia Erkidego batzuetako bidaiarien artean, Madrildik, Andaluziatik eta Asturiasetik datozenen kasuan portzentajezko hazkundea handiagoa da; aitzitik, batik bat, Kataluniatik eta Gaztela eta Leonetik etorritakoen kopuruak behera egin du. Atzerritarren artean, Erresuma Batua, AEB, Kanada eta Erkidegokoak ez diren Europako beste herrialdeetako atzerritarren kopurua handitu da gehien. Jaitsiera izan den herrialdeen artean, Frantzia, Alemania eta Italia dira nagusi.

2012ko ekainean 408.828 ostatu-gau izan dira; horrek esan nahi du iazko ekainetik % 0,6ko hazkundea izan dela (hau da, 2.314 ostatu-gau). Ostatu-gauen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian (% 4,8); Araban, iazko ekaineko balioak errepikatu egiten direla esan dezakegu (% 0,1), baina Gipuzkoan % 4ko jaitsiera izan da.

EAE osoan, batez besteko egonaldiaren iraupena % 2,2 handitu da 2011ko ekaineko datuekin alderatuta: 2011n 1,84 egun eta 2012ko ekainean 1,88 egun. Araban, batez besteko egonaldia 1,81 egun izan da (2011ko ekainean 1,78); Bizkaian, 1,81 egunetik 1,86 egunera igo da eta, Gipuzkoan, berriz, batez beste 1,91 eguneko egonaldia atera da, 2011ko ekaineko balioak errepikatuta.

Plazaren araberako okupazio-mailak % 1,8 egin du gora EAE osoan eta 2012ko ekainaren % 51,28 izan da. Egiaztatu dugunez, igoera hori Bizkaian gertatu da: 2011ko ekainean % 47,68 izatetik 2012ko ekainean % 50,57 izatera igaro da (% 6,1eko hazkundea). Gipuzkoan, aldakuntza negatiboa gertatu da, 2011ko ekaineko % 57,25etik 2012ko ekaineko % 56,67ra, eta Araban ere jaitsiera izan da okupazioan, 2011ko % 43,53tik % 2012ko % 42,37ra.

NEKAZARITZA TURISMOA

Sarrerak % 6,8 jaitsi dira eta ostatu-gauak % 11,6, 2011ko ekaineko datuekin alderatuta

Ekainean, 11.105 bidaiari-sarrera erregistratu dira EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 2011ko ekainean baino % 6,8 gutxiago. Lurraldearen arabera, Araban % 8,5eko jaitsiera izan da, eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 6,4koa, bi kasuetan. Estatutik etorritako bidaiari kopurua % 7,6 jaitsi da EAEn: Araban % 12,1, Bizkaian % 7,2 eta Gipuzkoan % 5,9. Atzerritarren kopurua igo egin da (% 1,7) EAEn; portzentajez dezente igo dira Gipuzkoan, baina nabarmen jaitsi Bizkaian eta Araban.

EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan 25.038 ostatu-gau erregistratu dira ekainean, hau da, iazko kopurua % 11,6 jaitsi da, urte arteko hazkunde-tasak negatiboak izanik hiru lurraldeetan: Araban % 18,6, Gipuzkoan % 13,4 eta Bizkaian % 2,9.

Bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin da EAE osoan, 2011ko ekaineko batez bestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,38 egun ziren eta aurtengo ekainean 2,25 izan dira. Araban % 10,7ko jaitsiera dago, 2011ko ekaineko 2,42 egunetik 2012ko ekaineko 2,16ra. Gipuzkoan % 7,3ko jaitsiera izan da, 2,45etik 2,27ra; eta Bizkaian batez besteko egonaldia % 3,6 luzatu da, 2011ko ekaineko 2,21 egunetik aurtengo ekaineko 2,29ra.

Plazaren araberako okupazio-maila % 12,4 murriztu da, % 23,42tik % 20,52ra jaitsita; Gipuzkoan (% 19,4) eta Araban (% 14,3) izandako jaitsieren eraginez gertatu da hori. Bizkaian, ordea, % 1,2ko igoera izan da.

graf0009378_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiari-sarrerak % 1,1 jaitsi dira 2012ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO de 2012
Eguneratze data : 
2012/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009378_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali