2012/07/23ko prentsa-oharra

EAEko INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2012ko EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Industriako prezioak % 0,7 jaitsi ziren 2012ko ekainean, aurreko hileko prezioen aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2011ko ekainetik 2012ko ekainera bitarte) % 0,7 egin dute gora

Eustatek landutako datuen arabera, EAEko industria-prezioak % 0,7 jaitsi ziren 2012ko ekainean aurreko hileko prezioen aldean. Datu horiek kontuan hartuta, ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 0,7 igo zen.

Industriako Prezioen Indizearen abenduko urte arteko aldakuntza-tasak EAEn. Behin-behineko datuak
(*) Urte arteko hazkundea 2012ko ekaina.
Iturria: Eustat. Industriako Prezioen Indizea (IPRI) EAEn

Sektorearen azterketa zehatzagoa eginez gero, konturatuko gara 2012ko ekainean inflazio handiena izan zuten adarrak (aurreko hilarekin alderatuta) honako hauek izan direla: “Energia elektrikoa” (% 1,7), “Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa” (% 0,5) eta “Industria kimikoa” (% 0,2), besteak beste. Aitzitik, prezio-jaitsiera handiena honako adar hauetan gertatu da: “Koke-fabrikak eta petrolio-finketa” (% -6,3), “Garraio-materialaren fabrikazioa” (% -0,6) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak”, (% -0,4).

Urte arteko aldian, hots, 2011ko ekainetik 2012ko ekainera bitarte, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 10,5), “Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa” (% 6,0) eta “Industria kimikoa” (% 3,4). Kontrako aldean, honako sektore hauetako prezioetan beherakadak izan dira: “Elikadura-industria” (% -2,4), “Metalurgia eta produktu metalikoak” (% -2,1) eta “Ehungintza eta jantzigintza, larruaren eta oinetakoen industria” (% -1,9.)

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek ekainean izan duten bilakaerak joera ezberdina izan zuen guztietan: Energiaren prezioa % 2,8 jaitsi da, Bitarteko Ondasunen kasuan prezioak % 0,4 jaitsi dira, Ekipo Ondasunen prezioak ez dira aldatu (% 0,0) eta Kontsumo Ondasunei dagokienez, oro har, % 0,1eko hazkundea izan da, Kontsumo-ondasun Iraunkorren prezioak % 0,2 jaitsi direlako eta Kontsumo-ondasun Ez-iraunkorren prezioak % 0,3 igo direlako.

Urte arteko aldian, ondasun-talde handi horien prezioen bilakaerak askotarikoak izan dira. Energiaren prezioak % 5,5 hazi dira, eta Ekipo Ondasunen prezioak ere igo egin dira (% 0,7), baina Bitarteko Ondasunen kasuan, % 1,0ko jaitsiera izan da. Kontsumo Ondasunei dagokienez, prezioak % 0,8 jaitsi dira eta, horien barruan, Kontsumo-ondasun Iraunkorren prezioak % 0,6 hazi dira baina Kontsumo-ondasun Ez-iraunkorren prezioak, aldiz, % 1,3 jaitsi.

graf0009379_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 EAEko Industriako Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago EAEko Industriako Prezioen Indizearen (IPRI) datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioak % 0,7 jaitsi ziren 2012ko ekainean, aurreko hileko prezioen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009379_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali