HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Interneterako sarbidea...

2012/07/10eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2012. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Interneterako sarbidea izateari, banda zabala erabiltzeari eta webgunea edukitzeari dagokionez, EB-27aren batez bestekoa gainditzen da 10 enplegatuko edo gehiagoko euskal enpresen kasuan

Interneterako sarbidea duten enpresen % 64k (10 enplegatuko edo gehiagoko enpresen kasuan % 87) Administrazio Publikoarekin izapideak egiteko erabiltzen du

2012. urtearen hasieran, euskal enpresek beren IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ekipamenduak hobetzen jarraitzen dute, Eustatek landutako datuen arabera. Era berean, teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du urtetik urtera.

Enpresek ekipamendu horiek eskuratzen dituzten neurrian azken urte hauetan hazkunde-erritmoa jaisten ari den arren, etengabeko hobekuntza horrek esan nahi du, gaur egun, establezimenduen % 77,5ek ordenagailua duela, azken urtean portzentajezko 0,3 puntu igo ondoren, posta elektronikoa duten establezimenduak guztizkoaren % 73,2 dira, kopuru hori 2,5 puntu igo baita, eta % 73,8k Interneterako sarbidea du, 1,4 puntu igo delako. Bestalde, telefono mugikorra, azken urte honetan portzentajezko 0,7 puntu jaitsi bada ere, Euskal AEn ezarpen handiena duen IKT ekipamendua da oraindik, euskal establezimenduen % 82,1ek baitauka telefono mugikorra.

IKT ekipamenduen bilakaera euskal enpresetan (%)

Horrez gain, enpresen % 40,2k web-orria dauka, azken urte honetan 2,9 puntu igo ondoren. Kopuru hori % 54,5eraino igotzen da Internet daukaten enpresak soilik hartzen baditugu kontuan.

Lurralde Historikoen arabera, aldeak oso esanguratsuak ez diren arren, Arabako establezimenduetan dago teknologia horien ezarpen-maila handiena, ondoren Gipuzkoakoak daude. Bestalde, Bizkaiko zifrak zertxobait txikiagoak dira.

10 enplegatuko edo gehiagoko enpresek, web-orrien kasuan izan ezik, IKT ekipamendu berak dituzte, baliagarritasun-atalasera iritsi baitira ia

Ehuneko horiek askoz ere handiagoak dira 10 enplegatuko edo gehiagoko establezimenduen kasuan, ordenagailua dutenak % 98,6ra iristen baitira, % 97,2ra posta elektronikoa dutenak, % 96,7ra Interneterako sarbidea dutenak, % 94,5era telefono mugikorra dutenak eta % 81,6ra web-orria dutenak.

IKT ekipamenduak dituzten establezimenduak, lurralde eta establezimenduaren tamainaren arabera. 2012 urtea

Teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoari dagokionez, kopurua nabarmen igo da aurreko urtekoaren aldean. Izan ere, landunen % 65,2k erabiltzen du ordenagailua, % 57,3k posta elektronikoa du eta % 55,9k Interneterako sarbidea du.

Ekipamenduen kasuan ez bezala, hemen garrantzitsua da aipatzea teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoak oso antzekoak direla, establezimenduaren tamaina edozein izanik ere; hori gertatzen da, beste arrazoi batzuen artean, establezimendu txikien kasuan aurrerapena handiagoa delako, eta, establezimendu handien kasuan, enplegatu guztiek ez dutelako ekipamendu horietarako sarbiderik. Horrez gain, ikusten da Bizkaian, posta elektronikoaren eta Interneten, eta Araban ordenagailu pertsonalaren kasuetan dagoela teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen ehuneko handiena.

IKT ekipamenduak dituzten establezimenduak, lurralde eta establezimenduaren tamainaren arabera. 2012 urtea. (%)

Euskal enpresak ADSL bidez sartzen dira batez ere Interneten, nahiz eta konexio mugikorrak diren gehien igo direnak

Interneterako sarbidea duten euskal enpresak guztizkoaren % 73,8 dira gaur egun, aurreko urtean konektatuta zeudenen kopurua portzentajezko 1,4 puntu igo ondoren. Gehienak ADSL lineen bitartez sartzen dira sarean, sarbidea duten enpresen % 82,7k bitarteko hori erabiltzen du, nahiz eta azken urte honetan behera egin duen lehenengo aldiz. Ondoren, konexio mugikorrak daude (% 51,2), gainera, horiek hazkunde-maila handiena dute, eta kable bidezkoak (zuntz optikoa): % 25,1.

Gainerako bideak erabiltzeari dagokionez, ehunekoak txikiagoak dira. Gauzak horrela, RDSI lineen kasuan % 7,5 da, modem bitartez % 2,8 sartzen da, eta bestelako konexio finkoak % 2,7 dira.

graf0009350_04_e.png

10 enplegatuko edo gehiagoko enpresetan, % 96,7k Interneterako sarbidea du; era berean, ADSL lineak dira sarbide handiena dutenak, % 87,7ko erabilera dutelako. Ondoren, konexio mugikorrak daude (% 66,5), azken urtean asko igo da horien erabilera, eta kablea (% 34,3) eta, atzerago, RDSI lineak (% 13,6), modema (% 1,4) eta bestelako konexio finkoak (% 7,3).

Enpresek Interneti ematen dioten erabilera nagusiari dagokionez, informazio orokorraren bilaketa nabarmentzen da, baita banku- edo finantza-zerbitzuak lortzea eta izapide administratiboak egitea ere.

Azken horiei dagokienez, nabarmendu behar da Interneterako sarbidea duten enpresen % 64,0k bide hori erabiltzen dutela Administrazio Publikoarekin izapideak egiteko, eta horrela informazioa lor dezakete, hainbat inprimaki eta formulario jaso eta bete ditzakete, administrazio-prozedurak izapidetu ditzakete eta proposamenak eta lizitazioak aurkeztu ditzakete, beste hainbat alternatibaren artean.

Euskal enpresen % 40,2k (10 enplegatuko eta gehiagoko enpresetan % 81,6) du presentzia Interneten web-orriaren bitartez

Enpresek gero eta argiago daukate oso garrantzitsua dela Interneten azaltzea web-orriaren bitartez. Gauzak horrela, azken urte honetan, sarean azaltzen direnak guztizkoaren % 40,2 dira, kopuru hori portzentajezko 2,9 puntu igo da; 10 enplegatuko edo gehiagoko enpresen kasuan, aldiz, zifra hori % 81,6 da, 1,0 puntu igo ondoren. Interneterako konexioa duten enpresak soilik hartzen baditugu kontuan, ehuneko horiek % 54,5eraino igotzen dira guztizkoaren kasuan, eta % 84,4raino 10 enplegatuko edo gehiagoko enpresen kasuan.

Web-orrietan enpresari buruzko informazio orokorra aurki daiteke, baita eskaintzen dituzten produktuen eta zerbitzuen zerrenda, informazioaren pribatutasun-deklarazioa, saldu ondoko zerbitzuak eta enplegu-eskaintzak ere.

Sarbide horietan azaltzen diren hizkuntzei dagokienez, gaztelania nagusitzen da, kasuen % 98,7an hizkuntza hori agertzen baita, euskara % 33,9an, ingelesa % 29,5ean, eta beste hizkuntza batzuk % 14,8an.

Interneterako sarbidea izateari, banda zabala erabiltzeari eta webgunea edukitzeari dagokionez, EB-27aren batez bestekoa baino handiagoa da 10 enplegatuko edo gehiagoko euskal enpresen kasuan

Nazioartean, eta EB-27arekin behar bezala alderatzeko, 10 enpleguko edo gehiagoko enpresen datuak eta enplegatu horiek biltzen dituzten jarduerak (ez dute kontuan hartzen finantza-sektorea, administrazio publikoa eta abar) erabiltzeaz gain, 2011ko informazioa ere erabili behar da, urte horretan euskal enpresek Europar Batasuneko 27 herrialdeen batez bestekoa baino ehuneko handiagoak izan baitzituzten Interneterako sarbidearen kasuan (% 96,5 eta % 95, hurrenez hurren), horrez gain, banda zabal finkoaren erabileraren ehunekoak handiagoak izan ziren (% 95,8 batean eta % 87 bestean) eta antzeko ehunekoak ikusi ziren banda zabal mugikorrean (% 46,6 eta % 47, hurrenez hurren). Era berean, web-orria zuten enpresen ehunekoa handiagoa izan zen 2011n: % 79,8 EAEn, eta EB-27an, aldiz, % 69 batez beste.

10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduak, Interneterako sarbide, banda zabalaren erabilera eta web orrien arabera, estatuen arabera. 2011 urtarrila (%)

Euskal enpresen % 17,3k (10 enplegatuko edo gehiagoko enpresen kasuan % 24,9) merkataritza elektronikoa egin zuen 2011. urtean

2011n, euskal establezimenduen % 17,3k merkataritza elektronikoa egin zuen, aurreko urtearekin alderatuta 2,2 puntu igo zen. Zifra horretara iristen da batez ere erosketak bide elektronikoak erabiliz egiten dituztenak % 16,1 direlako, portzentajezko 1,9 puntuko igoera izanik, eta, neurri txikiagoan, salmentak egiteko bitarteko hori erabili dutenengatik, % 4,1 besterik ez baitira, 2010ean baino 0,2 puntu gehiago.

Zifra horiek handiagoak dira 10 enplegatuko edo gehiagoko enpresen kasuan, erosketak edo salmentak sare bidez edo beste sistema elektroniko batzuen bitartez (EDI, Datu elektronikoen trukea) egiten dituztenen proportzioa % 24,9 baita, 1,8 puntu igo ondoren. Era berean, segmentu horretan, guztizko horren zati handiena erosketa elektronikoak egiten dituztenengatik da (% 21,4), zifra hori 1,1 puntu igo da aurreko urtearen aldean, eta, neurri txikiagoan, salmentak bide berak erabiliz egiten dituztenengatik: % 9,8; 2010ean baino 1,3 puntu gehiago.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Juan Luis López Gonzalez Tel.:+34-945-01 75 08 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Interneterako sarbidea izateari, banda zabala erabiltzeari eta webgunea edukitzeari dagokionez, EB-27aren batez bestekoa gainditzen da 10 enplegatuko edo gehiagoko euskal enpresen kasuan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2012
Eguneratze data : 
2012/07/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009350_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali