HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoak...

2012/07/18ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2012. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritza elektronikoak gora egin du euskal enpresetan 2011n, enpresa kopuruari nahiz zenbateko ekonomikoari dagokionez

Merkataritza elektronikoak gora egin du salmenten alorrean (% 20,0) nahiz erosketen alorrean (% 25,8), negozio-bolumena 10.530,4 eta 6.649,3 milioi euro izanik, hurrenez hurren

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza elektronikoak gora egiten jarraitzen du merkataritza elektronikoan parte hartzen duten enpresen ehunekoari dagokionez (portzentajezko +2,2 puntu) eta kopuru ekonomikoei dagokienez, Eustatek landutako datuen arabera. 2011. urtean sorturiko negozio-bolumena, sarearen bidez edo beste sistema elektroniko batzuk baliatuta, hala nola e-maila, datu elektronikoen trukea (EDI) eta abar, 10.530,4 milioi eurora iritsi zen egindako salmenta elektronikoei dagokienez eta 6.649,3 milioira egindako erosketei dagokienez.

Zenbateko horiek, iazko datuekin alderatzen baditugu, ikus dezakegu % 20,0ko igoera dagoela merkataritza elektronikoaren bidezko salmenten kasuan EAEko enpresei dagokienez, eta % 25,8ko igoera sistema beraren bidez egindako erosketen kasuan.

Merkataritza elektroniko bidez egindako erosketak eta salmentak, lurraldearen eta enplegu-geruzaren arabera

Balio absolututan, lurralde historikoa kontuan hartzen badugu, Bizkaia nabarmentzen da erosketetan, baina salmentei dagokienez Araba eta Bizkaia nabarmentzen dira orain ere. Nolanahi ere, Gipuzkoa da azken urte honetan gehien igo dena portzentzualki, bai erosketei dagokienez, baita salmentei dagokienez ere, kasu horretan bereziki. Establezimenduen tamaina kontuan hartzen badugu, ikusiko dugu 10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduak direla zenbateko nagusiak dituztenak merkataritza elektronikoa erabiltzeari dagokionez.

Merkataritza elektronikoan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen ehunekoari dagokionez, enpresa kopurua portzentajezko 2,2 puntu igo da 2011n, eta gaur egun % 17,3 da. Proportzio hori erosketak egiten dituzten enpresengatik da batez ere, % 16,1, eta gutxiago salmentak egiten dituztenengatik: % 4,1.

Zenbatekoei dagokienez, salmenta elektronikoen kopurua erosketena baino handiagoa den arren, ikus daiteke bide elektronikoak erabiliz erosten duten enpresen kopurua bitarteko hori bera erabiliz salmentak egiten dituzten enpresen kopurua baino askoz handiagoa dela.

Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduen bilakaera %

Kalkulatzen da merkataritza elektronikoa egiten duten 31.000 establezimendu daudela Euskal Autonomia Erkidegoan. Establezimendu horietan, kalkulatzen da prozedura hori erabiliz egiten dituzten erosketak % 30,8 direla guztizko erosketen gain, eta salmentak, aldiz, % 39,3 guztizko salmenten gain.

Zifra horiek aldatu egiten dira enpresen tamaina kontuan hartzen bada. Horrela, 10 edo enplegatu gehiagokoen artean, % 24,9k egiten du merkataritza elektronikoa, iazkoarekin alderatuta portzentajezko 1,8 puntu gehitu eta gero. Segmentu horretan ere nagusitasun handia erakusten dute erosketa elektronikoak egiten dituztenek, % 21,4 baitira, eta pisu txikiagoa dute bide berak baliatuta salmentak egiten dituztenek, % 9,8, nahiz eta biak portzentajezko 1,1 eta 1,3 puntu igo diren, hurrenez hurren.

2011eko salmenta elektronikoak, erabilitako bitartekoaren arabera (%)

Erosketa elektronikoak egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, % 42,3 posta elektroniko (e-maila) bidez egin da, % 30,5 web-orriaren bitartez eta gainerako % 27,2a EDI bidez eta beste sare batzuen bidez. Salmenta elektronikoei dagokienez, bestalde, % 49,4 EDI bidez eta beste sare batzuen bidez egiten da, % 29,4 posta elektroniko bidez eta % 21,2 web-orriaren beraren bidez.

2011. urtean merkataritza elektronikoan salmentek helburu izan duten bezero motari dagokionez, salmenta elektronikoen guztizkoaren zati handi-handiena, % 86,3, beste enpresa batzuetara bideratu da (B2B deituriko merkataritza), % 12,7k kontsumitzaile partikularrak izan ditu hartzaile (B2C) eta gainerako % 1,0a beste xede batzuetan banatu da, hala nola Administrazio Publikoak (B2G).

2011eko salmenten helburua, bezero-motaren arabera (%)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Juan Luis López Gonzalez Tel.:+34-945-01 75 08 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoak gora egin du euskal enpresetan 2011n, enpresa kopuruari nahiz zenbateko ekonomikoari dagokionez

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2012
Eguneratze data : 
2012/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009375_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali