Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza

2012ko uztaila


 

2010ean merkataritza-sektoreak 5.496 milioi euroko ekarpena egin zion Euskal Autonomia Erkidegoko BPGari eta guztizko enpleguaren % 14 bildu zuen

 

Foto 1

2010ean merkataritza-sektoreak 5.496 milioi euroko ekarpena egin zion Euskal Autonomia Erkidegoko BPGari, hau da, 2.530 milioi euroko ekarpena handizkako merkataritzan, 2.460 milioi euroko ekarpena txikizkako merkataritzan eta 506 milioi euroko ekarpena ibilgailuen salmenta eta konponketan. Sektore horretan 137.178 pertsonak lan egin zuten, guztizko enpleguaren % 14. Negozio-zifrei dagokienez, guztizko 32.509 milioi euroetatik 2.981 milioi euro ibilgailuen salmenta eta konponketari dagozkie (% 9,2), 17.225 milioi euro handizkako merkataritzari (% 53) eta gainerako 12.303 milioi euroak txikizkako merkataritzari (% 37,8).

[Ikus gehiago]

 

Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmentak termino nominaletan % 1,0 jaitsi ziren 2011n eta % 0,9 2012ko lehen hiruhilekoan

 

Foto 1

2011. urte osoan, EAEko txikizkako merkataritzaren salmentek % 1,0ko jaitsiera nominal metatua izan zuten aurreko urtearekin alderatuta. Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, gainerako txikizkako merkataritzaren salmentak % 2,1 jaitsi ziren. Aurreko urteko batez bestekoarekin alderatuta sektorean % 1,7ko enplegu-jaitsiera gertatu da. Bestalde, 2012ko lehen hiruhilekoan euskal txikizkako merkataritza-sektorearen salmenta nominalak % 0,9 jaitsi ziren aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.

[Ikus gehiago: 2011ko balantzea]

[Ikus gehiago]

 

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak % 2,9 jaitsi dira 2012ko maiatzean eta % 3,5 2011. urte osoan

 

Foto 1

Lan-egutegiaren termino homogeneotan, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-azalera handietako salmentetan % 2,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan da 2012ko maiatzean. Urte arteko termino nominaletan, elikagaien salmentan % 1,8ko igoera izan da baina gainerako artikuluen kasuan % 5,7ko jaitsiera gertatu da. 2011. urte osoari dagokionez, Euskadiko azalera handietako salmentek % 3,5eko jaitsiera nominala izan dute 2010. urtearekiko eta prezioen eragina kendu ondoren % -6,6ko tasa erreala geratzen zaigu.

[Ikus gehiago]

[Ikus gehiago: 2011ko balantzea]

 

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko salmentak % 2,0 igo ziren 2011n eta % 1,2 jaitsi ziren 2012ko lehen hiruhilekoan

 

Foto 1

2011. urte osoan, barne-merkataritzaren salmentek % 2,0ko igoera nominal metatuta izan zuten. Aurreko urteko batez bestekoarekin alderatuta, merkataritza-sektorean % 1,5ko enplegu-jaitsiera gertatu zen 2011n. 2012ko lehen hiruhilekoari dagokionez eta aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, euskal merkataritza-sektorean % 1,2 jaitsi dira salmenta nominalak. Sektoreen arabera eta 2011ko aldi berarekin alderatuta, handizkako merkataritzaren salmenta nominalak % 2,5 jaitsi dira 2012ko lehen hiruhilekoan eta txikizkako merkataritzarenak, berriz, % 0,9.

[Ikus gehiago: 2011ko balantzea]

[Ikus gehiago]

 

Euskal Autonomia Erkidegoko 45.060 merkataritza-establezimenduek 136.991 enplegu sortzen dituzte merkataritza-sektorean

 

Foto 1

Eustatek landutako “Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda” izeneko estatistika-eragiketan jasotako datuek adierazten dute 2011ko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan 45.060 merkataritza-establezimendu zeudela eta establezimendu horiek 136.991 lanpostu sortu zituztela. Horietatik, 23.949 establezimendu Bizkaikoak ziren, 15.335 Gipuzkoakoak eta 5.776 Arabakoak. Txikizkako merkataritza-establezimenduei dagokienez, data horretan bertan horrelako 27.567 establezimendu zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan, 3.393 Araban, 14.654 Bizkaian eta 9.520 Gipuzkoan.

Adierazle nagusiak
BPG (2012ko 1. hiruhil.) -0,3%
Jarduera tasa (2012ko 2. hiruhil.) 55,4%
Langabezia-tasa (2012ko 2. hiruhil.) 11,9%
KPI (2012ko ekaina) 1,9%
IPI (2012ko maiatza) -7,5%
Interneteko erabiltzaileak (2012) 57,6%
 

Adierazle nagusiak

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,3ko murrizketa izan zuen 2012ko lehenengo hiruhilekoan.

2012ko bigarren hiruhilekoan biztanleria aktiboa %55,4 zen, eta langabezia-tasa %11,9.

KPI %0,2 jaitsi zen joan de ekainean; urte arteko aldakuntza-tasa %1,9.

Industri Produkzioaren Indizea (IPI) %7,5 jaitsi zen lehengo maiatzean aurreko urteko hil beraren aldean.

2012an 15 urte edo gehiagoko euskal biztanleen %57,6 Interneten erabiltzaile zen.



Eustati buruz

Foto de Acerca

Serie Historikoen Datu Bankua

Interesa duten pertsona guztiei denboran zehar egin diren estatistika-eragiketa desberdinetarako sarbidea berehala izatea ahalbidetzen dien erreminta bat dauka Eustatek bere web-orrian 2003tik. Erreminta hori Serie Historikoen Datu Bankua da. Banku horrek Eustaten estatistiken datu historikoak eskaintzeaz gain, etengabe eguneratzen da, eskuragarri dauden azken datuak bilduz. Zehazki, merkataritzari zuzendutako atalean honako hauei buruzko informazioa biltzen da: txikizkako merkataritzaren indizea, barne-merkataritzaren indizea, azalera handietako merkataritzaren indizea eta merkataritza eta konponketako Inkesta.

[Ikus gehiago]

 


Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:



Hemen ere jarrai gaitzazu: Twitter Twitter y Facebook Facebook

 

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen