2012/08/06ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2012ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %3,9 murriztu zen 2012ko ekainean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko maiatzarekin alderatuta %1,1 igo zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko ekainean %3,9 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,1 igo zen Euskal AEko industri produkzioa, 2012ko maiatzarekin alderatuta.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko ekaineko indizearen bilakaerak Ekipo-ondasunen igoera (%0,9) dakar, 2011koaren aldean; gainerakoetan, jaitsierak: Energia %9,5 jaitsi da; Bitarteko ondasunak %4,6, eta Kontsumo-ondasunak %6,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %17,0 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %3,0.

2012ko ekaineko hil arteko aldakuntza, 2011ko maiatzaren aldean, bestelakoa izan da industri talde handien artean. Energia %1,2 igo da, Bitarteko ondasunak %3,1, Ekipo-ondasunak %0,3; Kontsumo-ondasunak %3,2. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %5,5 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %5,7 jaitsi.

2012ko ekainean eta aurreko urteko hil beraren aldean hazkundea izan duten sektore garrantzitsuak: Material eta ekipo elektrikoa (%7,5), Makineria eta ekipoa %2,4, Garraio materiala (%2,0).

graf0009468_02_e.png

Jaitsierak: Kautxu eta plastikoa %14,8 jaitsi da urte artean; Zura, papera eta arte grafikoak %12,6; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %11,7.

Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen ekaineko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Araban %5,2 jaitsi da, Bizkaian %3,9, Gipuzkoan %3,1 . Hil arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian %1,8 gehitu da, Araban %1,4, Gipuzkoan %0,2, 2012ko maiatzaren aldean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2012 ekaina (p)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,9 murriztu zen 2012ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/08/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009468_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali