2012/07/26ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2012KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 jaitsi dira 2012ko ekainean, aurreko hilaren aldean

Eraikuntzaren kostuak % 0,8 igo dira azken hamabi hilabeteetan (2012ko ekaina, 2011ko ekainarekin alderatuta)

EUSTATek emandako datuen arabera, 2012ko ekainean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,4 jaitsi zen aurreko hilaren aldean eta, beraz, urte arteko tasa % 0,8 igo zen hilabete horri dagokionez.

Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 2006-2012

Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2012ko ekainean, eskulanaren kostua ez zen aldatu (% 0,0); lehengaien kostuek, berriz, % 0,5 egin zuten behera.

Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreen kasuan, lehengaien kostua jaitsi egin zen ekainean; Etxegintzan % 0,2ko jaitsiera izan zen aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilean, berriz, % 1,5eko jaitsiera. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zenbait desberdintasun daude: Etxegintzako lehengaien kostuak % 0,9 igo ziren eta, Obra Zibilari dagozkionek, berriz, % 0,5 egin zuten gora.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan honako hauek izan dituzte inflazio-tasa handienak: energia elektrikoa eta gasa (% 10,5), makineria (% 6,0) eta industria kimikoa (% 3,4), besteak beste. Aitzitik, urteko prezioetan (2012ko ekaina, 2011ko ekainaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: metalurgia (% -5,3), beste produktu mineral ez-metalikoen fabrikazioa (% -0,3) eta beste manufaktura-industriak (% 0,1).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. 2012KO EKAINA.  BEHIN-BEHINEKO DATUAK

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 jaitsi dira 2012ko ekainean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/07/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009437_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali