2012/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2012ko UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak % 2,7 gutxitu dira Euskadin 2012ko uztailean

Gaualdiak % 1,3 jaitsi dira

2012ko uztailean, 256.867 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 7.178 gutxiago, hau da, % 2,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak % 1,5 jaitsi dira Araban, % 0,8 Bizkaian eta % 5,6 Gipuzkoan.

Orotara, estatuko bidaiarien sarrera % 11 murriztu da Euskadin. Estatuko bidaiari gutxiago izan ditugu hiru probintzietan, zehazki: % 6,8 gutxiago Araban, % 9,7 gutxiago Bizkaian eta % 15,0 Gipuzkoan. Alabaina, atzerritarrak ugaritu egin dira gurean: % 9,9 guztira Euskadin. Araban % 8,6, Gipuzkoan % 6,4 eta Bizkaian % 13,6 gehiago izan dira uztailean.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, ugaritu egin ziren, besteak beste, Andaluzia eta Murtziatik etorritakoak; gutxitu, ordea, Katalunia, Madril eta Galiziatik etorritakoak nagusiki. Atzerritarretatik, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Europar Batasunetik kanpoko herrialde europarretatik etorritakoak izan dira gehienak. Nabarmen jaitsi dira beste herrialde batzuetakoak, esate baterako, Portugalekoak eta Greziakoak.

2012ko uztailean 509.315 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko uztailaren aldean % 1,3ko beherakada, guztira 6.645 gau gutxiago. Araban, halere, gaualdiek gora egin dute (% 7,3), ez, ordea, Bizkaian eta Gipuzkoan (%1,2 eta % 4,3 hurrenez hurren).

Egonaldien batez besteko iraupena luzatu egin da, % 1,5 luzeago izan da, 2011ko uztailaren aldean Euskal Autonomia Erkidegoan orokorrean: 1,95 egun 2011ko uztailean eta 1,98 pasa den uztailean. Araban, batez beste 1,86 egunez egon dira bertan bisitariak (1,71 egun 2011ko uztailan), Bizkaian 1,91 egunez (1,92 iaz hilabete berdinean), eta Gipuzkoan, 2,13 egunez (2,10 egunez 2011ko uztailean).

Plazen betetze-maila oso berdintsua izan da aurten: % 60,36koa izan da 2012ko uztailean Euskal Autonomia Erkidegoan orotara. Araban, % 52,53 aurtengo uztailean (2011ko uztailean, % 50,57). Bizkaian ere gora egin du okupazioak: % 58,32 (% 57,95 iazko uztailean). Gipuzkoan, ordea, behera egin du apurtxo bat: % 68,81eko okupazioa izan zen 2011ko uztailean, baina % 66,98a besterik ez da izan aurtengo uztailean.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

2011ko uztailaren aldean % 12,4 bidaiari gehiago etorri da Euskadira, eta % 9,9 gau gehiago igaro dituzte.

Pasa den uztailean 17.013 bisitari etorri ziren EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduetara, horrek esan nahi du, % 12,4 bisitari gehiago izan direla 2011ko uztailean baino. Lurraldez lurralde begiratuta, ikusten da, halere, Araban bisitari gutxiago izan direla halako establezimenduetan, % 9,1 gutxiago. Bizkaian eta Gipuzkoan izandako bilakaeraek egin diote gora batez bestekoari: % 18,6 Bizkaian, eta % 15,7 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bidaiari kopurua % 4,3 igo da Euskadin: Araban % 12,4 murriztu ziren, eta Bizkaian % 13,1 eta Gipuzkoan % 4,8 ugaritu ziren Atzerritarren kopurua igo egin da (% 66) EAEn; portzentajez dezente igo dira hiru herrialdeetan.

EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 52.401 gaualdi egin dituzte bisitariek uztailean, hau da, iaz baino % 9,9 gehiago. Urtetik urtera gora egin dute gaualdiek Bizkaian, % 19,9, eta Gipuzkoan, % 9,4; behera, ordea, Araban, % 7,1.

Bidaiariko batez besteko egonaldia gutxitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2011ko uztailaren aldean: duela urtebete 3,15 egun, eta uztail honetan, berriz, 3,08 egun. Araban % 1,9ko igoera izan da (2011ko uztailean izandako 2,59 egunetik 2,64 egunera 2012ko uztailean). Bizkaian % 1,1eko igoera izan da (batez bestekoa 2,81 izan zen 2011ko uztailean, eta 2,84koa 2012ko uztailean). Gipuzkoan, aldiz, batez besteko egonaldia murriztu egin da, % 5,4 murriztu ere (3,52ko batez bestekoa 2011ko uztailean eta 3,33 uztail honetan).

Plazen betetze-maila % 8,2 handitu da, %37,70tik %40,80ra; Bizkaian (% 19,6) eta Gipuzkoan (% 3,4) izandako gorakadek eraginda. Araban, ordea, % 2 jaitsi da okupazioa.

graf0009527_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 2,7 gutxitu dira Euskadin 2012ko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO de 2012
Eguneratze data : 
2012/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009527_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali