HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2012/08/29ko prentsa-oharra

EUSKAL AE-KO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2012KO 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak % 2,2 hazi dira 2012ko bigarren hiruhilekoan

Inportazioak, aldiz, % 17,4 nominala jaitsi dira aldi horretan berean

EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko esportazioak 5.134 milioi eurokoak izan dira 2012ko bigarren hiruhilekoan. Hau da, 2011ko aldi berean izan dira esportazioen aldean, % 2,2 hazi dira.

Inportazioek, berriz, % 17,4ko murrizketa izan dute, 2011ko aldi beraren aldean, eta 3.753 miloi euroko balioa lortu dute aldi horretan. Ekoizkin ez-energetikoen inportazioen jaitsiera -10,2koa izan da.

Datu horiek aldeko merkataritza-saldoa ematen dute, 1.382 milioi eurokoa; esportazioek inportazioen aldean izan duten estaldura-tasa, berriz, % 136,8 izan da aldi horretan.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde-tasak
Iturria: Eustat. KAMEE. Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren Estatistikak

Euskal AEko kanpo-merkataritzak hiruhileko batetik bestera izan duen bilakaera ezberdina izan da lurralde bateko eta besteko esportazioei dagokienez. Bigarren hiruhilekoko esportazioek % 9,0 egin dute behera Bizkaian; Araban eta Gipuzkoan, ordea, tasa positiboak izan dira: % 15,1 eta % 6,0koak, hurrenez hurren. Ekoizkin energetikoak, metalak eta metal-manufakturak edo garraio-materialak atalen esportazioetan izan den beherapena izan da Bizkaiko jaitsieraren arrazoi garrantzitsuena. Garraio-materiala atala, olioak eta koipeak eta material elektrikoa atalekin batera, izan dira Arabako igoeraren eragile nagusiak. Gipuzkoako kasuan, berriz, hazkundeak material elektrikoa, garraio-materiala eta elikagaiak ataletan izan du etorkia.

Inportazioei dagokienez, Arabak % 4,2ko hazkundea izan du; Bizkaiak eta Gipuzkoak, berriz, % 24,3 eta 9,9ko tasa negatiboak lortu dituzte, hurrenez hurren.

2012ko lehen seihilekoaren balantzea

Lehenengo seihileko osoan, esportazioak %1,2 hazi dira; inportazioek, berriz, % 16,5 egin dute behera.

2012ko lehenengo sei hilabeteetan, Euskal AEko esportazioak 10.131 milioi eurora iritsi dira, 2011ko lehenengo seihilekoan baino % 1,2 gehiago. Inportazioak, berriz, 7.529 milioi izan dira, eta 16,5 jaitsi dira.

Urteko lehen sei hilabeteetako transakzioen guztizko bolumena (esportazioak+inportazioak) 17.660 milioira iritsi zen, 2011ko lehenengo seihilekoko 19.025 milioiren aldean, hau da, urte bat lehenago baino % 7,1 gutxiago.

graf0009562_02_e.png

Lehenengo seihileko honetako kanpo-saldoak superabita izan du: 2.603 milioiko merkataritza-saldo positiboa izan du, hau da, urte bat lehenago lortutakoa baino 1.606 milioi euro handiagoa. Emaitza hori inportazioen jaitsieran oinarritu da. Bestalde, kanpo saldo ez-energetikoa ere, 4.290 milioikoa, hobetu egin da, eta % 25,7 hazi da hori. Esportazio guztiek inportazioen aldean izan duten estaldura-tasa % 111,1 izan zen joan de urtean; ekitaldi honetan, berriz, % 134,6koa izan da. Ekoizkin ez-energetikoen estaldura, berriz, 2011ko lehenengo seihilekoko %160,1etik 2012ko lehenengo seihileko honetako % 182,4ra igo da.

Europar Batasuna-27 helburu duten esportazioak % 4,7ko hazkundea izan dute, eta, izan duten hazkuntza-bolumenagatik, hauek nabarmentzen dira: Erresuma Batura (% 32,3ko hazkuntza) eta Alemaniara (% 4,0koa) zuzenduak eta Danimarkara bideratuak (% 121,0). Kontrako aldean, Italiarako esportazioetan izan den jaitsiera (% -16,7) nabarmentzen da. Europar Batasunetik etortzen diren inportazioen balioak % 9,5 egin du behera; Erresuma Batutik etorritako inportazioek % 47,7 egin dute behera, eta Frantziakoek, % 6,0; Alemaniatik etorritakoak % 5,4 hazi dira, eta % 64,1, Austriatikoak.

Sektore-ikuspegi batetik, ekoizkin nabarmenen artetik, plastikoak eta kautxua eta material elektrikoa muga-zerga sekzioak izan dira seihileko honetako esportazioen guztizko hazkundeari gehien ekarri diotenak, % 48,1 eta % 13,0ko hazkundeak izan baitituzte, hurrenez hurren, sekzio horiek. Kontrako aldean, ekoizkin mineral eta energetikoak (% 30,8ko jaitsiera izan du esportazioetan) eta metalak eta metal-manufakturak, merkataritza bolumen handieneko sekzioa, muga-zerga sekzioak aurkitzen ditugu, sekzio horrek % 7,5eko beherapena izan baitu. Garraio-materiala sekzioa, bigarren sekzio garrantzitsuena gure esportazioetan, ez da ez igo ez jaitsi, aurreko urteko seihileko beraren aldean.

Inportazioen atalean, bestalde, jaitsiera orokorra da, eta munta handikoa ekoizkin mineral eta energetikoak (% -30,3) –atal horrek hartzen du guztizko inportatuaren % 31– eta metalak eta metal-manufakturak (% -22,8) –inportatuaren % 23– atalen kasuan. Material elektrikoa atala, berriz % 4,8 igo da, bolumen handieneko atalen artean.

Lurralde historikoka, Gipuzkoako esportazioen hazkundea nabarmentzen da (% 10,5). Esportazio horiek, batik bat, garraio-materiala eta material elektrikoa ataletan oinarritzen dira (% 23,0 eta % 19,1eko gehikuntzak, hurrenez hurrez), seihileko honetako esportazioen % 56 biltzen baitute atal horiek. Arabako esportazioen hobekuntza (% 9,3) bi sektoretan oinarritzen da, batez ere: garraio-materiala (% 9,5) –Arabako esportazioen % 41– eta material elektrikoa (% 35,8), eta neurri txikiagoan, koipeak eta olioak eta zementuak eta beira ataletan. Metalak eta metal-manufakturak atalak ere % 5,6ko jaitsiera izan du. Azkenik, Bizkaiko esportazioek % 11,0ko beherapena izan dute, batik bat ekoizkin mineral eta energetikoak (% -31,2), garraio-materiala (% -39,1), metalak eta metal-manufakturak (% -13,0) atalek eragina. Plastikoak eta kautxua atalen esportazioetan izan den hazkundea nabarmentzen da, % 128,9ko igoera izan baitu.

Inportazioei dagokienez, Bizkaiak eta Gipuzkoak jaitsierak izan dituzte, eta % -22,6 eta % -13,5ekoak izan dira, hurrenez hurren. Arabak, berriz, % 8,2ko hazkundea izan du seihileko honetan. Bizkaiko inportazioek, batik bat, ekoizkin mineral eta energetikoak eta metalak eta metal-manufakturak ataletako jaitsiera handiengatik egin dute behera. Gipuzkoako kasuan, inportazioen jaitsierari gehien ekarri dioten atalak lau hauek izan dira: metalak eta metal-manufakturak, material elektrikoak, ekoizkin mineral eta energetikoak, eta papera eta paper-manufakturak. Araban, azkenik, material elektrikoa ataleko inportazioen hazkunde nabarmenak berdindu egin ditu, besteak beste, metalak eta metal-manufakturak eta ekoizkin kimikoak ataletako beherapenak.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. Hileko datuak. (Joera)
Iturria: Eustat. KAMEE. Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren Estatistikak

 

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel: +34-945-01 75 13 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren Estatistikei buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren Estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak % 2,2 hazi dira 2012ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/08/29
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009562_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali