2012/09/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2012KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %4,6 gehitu ziren Euskal AEn 2012ko abuztuan

Gaualdiek %2,1eko hazkundea izan dute

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2012ko abuztuan, 279.407 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 12.262 sarrera gehiago, %4,6ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Arabara heldutako bidaiarien kopurua %1,9 gehitu da, Bizkaira heldutakoen kopurua %6,9 eta Gipuzkoara heldutakoena %2,8.

Euskal AEn, estatuko bidaiarien sarrerak %2,2 handitu dira. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da: Bizkaian, %4,1 hazi dira eta Gipuzkoan, %2,0; Araban %2,7ko jaitsiera. Euskal AEn atzerritarrak %8,0 handitu dira. Araban % 10,3, Bizkaian % 10,9 eta Gipuzkoan % 3,8 gehiago izan dira.

Estatuko bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekorik handienak Murtzia, Andaluzia, Madril eta Gaztela-Mantxatik etorritakoenak izan dira. Baina gutxitu egin da Katalunia, Galizia, Aragoi eta Asturiastik etorritakoen kopurua. Atzerritarretatik, Belgika, Frantzia, Holanda, Erresuma Batua eta Europar Batasunetik kanpoko herrialde europarretatik etorritakoak izan dira gehienak. Nabarmen jaitsi dira Italia, Grezia eta Iberoamerikakoak.

2012ko abuztuan 591.412 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko abuztuarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua %2,1 gehitu da, guztira ia 12.080 gau gehiago igaro baitituzte. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%2,9) eta Bizkaian (%3,7), baina Gipuzkoan, ia ez da aldaketarik egon (%-0,1).

Egonaldien batez besteko iraupena gutxitu egin da, % 2,3 txikiagoa izan da, 2011ko abuztuaren aldean Euskal AEn orokorrean: 2,17 egun 2011ko abuztuan eta 2,12 pasa den abuztuan. Araban, batez beste 1,91 egunez egon dira bertan bisitariak (1,90 egun 2011ko abuztuan), Bizkaian 2,07 egunez abuztuan (2,13 iaz hilabete berdinean), eta Gipuzkoan, 2,27 egunez (2,33 egunez 2011ko abuztuan).

Plazakako betetze-maila %2,1 hazi da, %69,94 izan da 2012ko abuztuan Euskal AE osoan. Gorakada horrek hiru lurraldeetan izan du eragina: Bizkaian betetze-maila %4,3 hazi da, 2011ko abuztuko %65,87tik pasa den abuztuko %68,67ra. Gipuzkoan %0,7ko aldaketa positiboa dago, 2.011ko abuztuko %75,82tik aurtengo %76,34ra; Araban jaitsiera ia ezdeusa da. (%0,0), 2.011ko %58,55etik aurtengo %58,54ra.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

2011ko abuztuaren aldean %5,2 bidaiari gehiago etorri da Euskadira, eta %3,8 gau gehiago igaro dituzte.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Pasa den abuztuan 18.458 bisitari etorri ziren Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetara, horrek esan nahi du, %5,2 bisitari gehiago izan direla 2011ko abuztuan baino. Lurraldez lurralde begiratuta, ikusten da, halere, Araban bisitari gutxiago izan direla halako establezimenduetan, % 23.4 gutxiago. Bizkaian %13,9 hazi da eta Gipuzkoan, %8,4. Estatutik etorritako bidaiari kopurua %3,0 igo da Euskal AEn: %10,8 igo da Bizkaian eta %6,5 Gipuzkoan, baina Araban %22,3 jaitsi da. Atzerritarren kopurua igo egin da (%17,7) Euskal AEn; portzentajez dezente igo dira Bizkaian eta Gipuzkoan , baina nabarmen jaitsi Araban.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 79.964 izan dira abuztuan, lehengo urtean baino %3,8 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Bizkaian (%8,7) eta Gipuzkoan (%7,4); Araban %20,3 jaitsi dira.

Bidaiariko batez besteko egonaldia %1,4 urritu da Euskal AE osoan, 2011ko abuztuaren aldean: duela urtebete 4,28 egun; aurtengo abuztuan 4,22. Araban %4,2 hazi da kopuru hori, 2011ko abuztuan batez beste 4,03 egun igaro zituztelako eta 2012ko abuztuan 4,20. Bizkaian, aldiz, %4,6 urritu da egonaldia; 2011ko abuztuan 4,09 egun igaro zituzten batez beste bidaiariek eta 2012koan 3,90 egun. Azkenik Gipuzkoan jaitsi egin da apur bat (%-0,9); 2011ko abuztuan 4,47 egun igaro zituzten eta urte honetako abuztuan 4,43 egun.

Plazen betetze-maila %0,5 handitu da, %58,58tik %58,87era; Bizkaian eta Gipuzkoan hazi baita, %6,0 eta %0,5, hurrenez hurren. Araban, ordea, %17,5 jaitsi da okupazioa.

Euskal AEko hotel eta nekazaritza turismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %4,6 gehitu ziren Euskal AEn 2012ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO de 2012
Eguneratze data : 
2012/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009617_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali