Nota de prensa de 06/09/2012

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2012ko UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera % 9,0 murriztu zen 2012ko uztailean

Euskal AEko industri produkzioa aurreko hilarekin, 2012ko ekainarekin, alderatuta, % 2,8 jaitsi zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko uztailean % 9,0 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2011ko hil beraren aldean. Aurreko hilabetearekin konparatuta, hau da, 2012ko ekainaren aldean, Euskal AEko industri produkzioa % 2,8 jaitsi da, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2012ko uztaileko indizearen bilakaera jaitsi egin da sektore guztietan, 2011ko uztailaren aldean: Bitarteko ondasunak % 9,3 beheratu dira, Ekipo-ondasunak % 9,0 jaitsi, Energia 6,5 murriztu da, eta Kontsumo-ondasunak, denak multzoan hartuta, % 11,5 txikitu dira, alde batetik, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 12,1 murriztu direlako, eta, beste alde batetik, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 9,2 jaitsi direlako.

2012ko uztaileko hil arteko aldakuntza, 2012ko ekainaren aldean, ez da berdina izan industri talde handi guztietan. Energia % 1,6 igo da, Bitarteko ondasunak % 2,2 beheratu dira, Ekipo-ondasunak % 4,2 jaitsi, eta Kontsumo-ondasunak, denak multzoan hartuta, % 6,0 txikitu dira, alde batetik, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 9,3 murriztu direlako, eta, beste alde batetik, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 8,0 jaitsi direlako.

2012ko uztailean eta aurreko urteko hil beraren aldean hazkundea izan duen sektore garrantzitsu bakarra Elikagaien industriak, edariak eta tabakoa izan da, % 1,3 handitu baita.

graf0009604_02_e.png

Aldiz, Kautxu eta plastikoa % 12,9 jaitsi da urte artean; Zura, papera eta arte grafikoak % 11,5; era berean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna ere behera joan dira % 11,5.

Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen uztaileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Araban % 10,1 jaitsi da, Bizkaian % 7,1 eta Gipuzkoan % 10,4. Hil arteko hazkunde-tasak ere negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian % 1,3 jaitsi da, Gipuzkoan % 3,4 eta Araban % 4,5, 2012ko ekainaren aldean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2012 uztaila (p)

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera % 9,0 murriztu zen 2012ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2012
Eguneratze data : 
2012/09/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009604_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali