HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak % 2,8 gutxiagotu...

2012/09/20ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2012ko 1. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak % 2,8 gutxiagotu ziren 2012ko lehen hiruhilekoan

Amen % 40k 35 urte edo gehiago zituen, eta % 36, ez zegoen ezkonduta

2012ko lehen hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako haur kopurua 4.919koa izan zen, eta hori % 2,8ko jaitsiera da aurreko urteko aldi berdinaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Jaiotza kopuruak behera egin du herrialde guztietan, baina ez berdin: Araban, jaitsiera % 0,5ekoa izan da; Gipuzkoan, % 2koa, eta Bizkaian, % 4,1ekoa. Zehazki, Araban 788 haur jaio ziren; Bizkaian, 2.454, eta Gipuzkoan, 1.677.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, nagusitasun argia mantentzen da oraindik ere 30-34 urte arteko ama-taldearen partetik. Adin-tarte horretan gertatzen da jaiotzen % 41,3. Adin-talde horren atzetik datoz justu haren gainetik dagoena, 35-39 urtekoa, % 33,2rekin, eta 25-29 urtekoa, % 14 baino ez baitu hartzen adin-talde horrek.

Nahiz eta jaitsiera orokorra izan den jaiotza kopuruan 2011ko hiruhileko beraren aldean, igo egin da 40 urterekin edo gehiagorekin ama izan diren emakumeen kopurua, eta 300 jaiotakotik 321era pasatu dira 2012an. Emakume horietatik jaiotakoek guztizkoaren % 6,5 hartu dute, eta 25 urtetik beherako amengandik jaiotakoek lortu duten % 5 gainditu dute.

Ezkontzatik kanpoko jaiotzak jaiotza guztien % 36,3 dira, 2011ko lehen hiruhilekoan eskuratutako ehunekoa baino 2,8 gehiago. Gipuzkoa (% 34,7) izan da Euskal AE osoaren azpitik dauden balioak izan dituen herrialde bakarra; Araba, ordea, % 38,8ra iritsi da, eta Bizkaia, % 36,6ra. Talde horren erditze-adina umeak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen % 10 25 urtetik beherakoak baitziren.

Jaiotze-hurrenkeraren arabera, 2012ko lehen hiruhilekoan erdia baino gehiago, 2.646, lehenengo seme-alabak izan dira; 1.861 haur (% 37,8) jada beste seme-alabaren bat zuen familia batera iritsi zen, eta % 8,4ra iristen da hirugarren edo ondorengo seme-alaben jaiotza portzentajea.

Amen % 17,2k atzerriko nazionalitatea zuen

2012. urteko lehenengo hiru hilabeteetan Euskal AEn izandako jaiotzen % 17,2an, amak atzerriko nazionalitatea zeukan, hau da, horrek esan nahi du aurreko urteko hiruhileko berean baino ia 2 puntu gehiago zirela atzerritarrak. Batez besteko hori nabarmen gainditzen da Araban, non % 25,8ra iritsi baita, Bizkaiko % 16ren eta Gipuzkoako % 14,9ren aldean.

Euskal AEn bizi den ama batengandik bizirik jaioak. Alderaketa taula

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak % 2,8 gutxiagotu ziren 2012ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE 2012
Eguneratze data : 
2012/09/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009615_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali