2012/10/05eko prentsa-oharra

Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI) 2012KO 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012ko bigarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %0,6 igo da

Inportazioen prezioen igoera, aldiz, handiagoa izan da, %1,3

Eustaten datuen arabera, 2012ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen eta inportazioen unitateko prezioek gora egin dute, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Igoera inportazioetan (%1,3) esportazioetan (%0,6) baino handiagoa izan da.

Bigarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuz, jaitsiera ikusten da inportazio prezio unitarioetan (%-1,0), zertxobait handiagoa esportazioena (%-0,5) baino.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoa aintzat hartuta. 2012ko bigarren hiruhilekoa. (%)

Helburu ekonomikoaren araberako analisiari erreparatuz gero, Euskal AEko esportazio prezioen urte arteko tasa negatiboa izan da Kontsumo ondasunetan (%-0,2) eta Kapital ondasunetan (%-0,5); Bitarteko ondasunek, aldiz, tasa positiboa dute, %1,2.

Euskal AEko Bitarteko ondasunen inportazioen prezioaren urte arteko tasek izan dute igoerarik handiena (%1,6); gero, Kontsumo-ondasunek (%0,8). Kapital-ondasunek, berriz, %-1,5.

Gure ondasunak esportatzen diren eremu geografikoak aintzat hartuz, bigarren hiruhileko honetako esportazio prezio unitarioak, lehengo urteko hiruhileko beraren aldean, %2,0 hazi dira Euro-eremuan eta 27-EBn. ELGAn prezioen hazkundea %0,9 izan da; Munduko gainerakora doazen esportazioen prezioak %0,2 jaitsi dira.

Inportazioetan gorakako joera izan dute prezioek, batez ere Euro-eremutik datozenetan (%2,5) eta ELGAtikoetan (%1,6). Beste bi eremuetan ere badira prezioen urte arteko igoerak, baina apalagoak: %0,9 27-EBn eta %0,5 Munduko gainerakoan.

graf0009757_02_e.png

Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazio prezioen tasek jaitsiera txikiak izan dituzte, %-0,6 ELGAn eta Munduko gainerakoan eta %-0,1 27-EBn. Euro-eremuan aldaketarik ez.

Inportazioetan, hazkundeak: %1,1 Euro-eremuan, %0,8 27-EBn eta %0,1 ELGAn. Munduko gainerakoarekin tasa negatiboa, %-2,9.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak. Urte batetik besterako tasak (joera)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012ko bigarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %0,6 igo da

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/10/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/30
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009757_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali