2012/10/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2012KO 3. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa %11,8ra jaitsi da eta biztanleria landuna %1 Euskal AEn 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Biztanle aktiboak 11.500 gutxiago dira; izan ere, bai landunak, bai langabeak gutxiago dira: 9.100 eta 2.400 pertsona gutxiago

Euskal AEko lan-merkatuaren 2012ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 905.200 ziren hiruhileko horretan, beraz, hiru hilabete lehenago baino 9.100 gutxiago, %-1, Eustaten datuen arabera. Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %11,8 da; 2012ko bigarren hiruhilekoaren aldean 0,1 ehuneko puntu gutxiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %54,7 da, 2012ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,7 puntuz azpitik. Biztanle aktiboak 11.500 gutxiago dira, guztira 1.025.800.

Emakumeei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, eta okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 6.700 gutxiago dira; gizonen kasuan 2.400 gutxiago. Jaitsierak bi lurraldetan izan dira: Bizkaian 6.800 pertsona, Gipuzkoan 2.600. Araban, berriz, okupatuak 200 pertsona gehiago dira.

Biztanle okupatuak gutxiago dira zerbitzuetan eta industrian; zertxobait gehiago eraikuntzan eta nekazaritzan

Zerbitzuetan 9.500 pertsona gutxiago; industrian 1.200. Eraikuntzan 600 okupatu gehiago eta nekazaritzan 1.000.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %62,7 da, aurreko hiruhilekoan baino 0,5 ehuneko-puntu gutxiago. Tasa hori gizonezkoentzat %66,8koa da eta emakumezkoentzat %58,5ekoa.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %65,4, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,5 ehuneko puntu gutxiago; Arabak %64,3, bi hamarren gehiago; baxuena Bizkaiak, %60,6, 0,7 puntu gutxiago azken aurreko hiruhilekoan baino.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua murriztu (-7.700) egin da, 571.100 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 3.600 gehiago dira, 173.200 guztira.

2012ko hirugarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 857.900 (aurreko hiruhilekoan baino 800 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. 10etik ia 6tan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 4.700 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 42.900 dira (guztirakoaren %5).

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia-tasa %11,9tik %11,8ra jaitsi da

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko langabetu kopurua 120.600 direla zenbatetsi da, 2.400 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Emakume langabeen kolektiboak 53.200 lagun hartzen ditu, 2.100 gutxiago. Gizonen artean 300 gutxiago, orain guztira 67.400 dira.

2012ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa %11,8 da, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,1 puntu gutxiago. Emakumeen langabezia %11,3ra jaitsi da (ehuneko 0,2 puntu gutxiago), eta gizonena 0,1 puntuz gehitu da, %12,2 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %36,4, 5,6 puntuz igo delarik; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 14.600 gazte aktibo daude langabezian.

Langabe-jaitsierarik handiena, Bizkaian (-2.200); langabezia-tasa, %14,2, altuena. Gipuzkoan %8,5eko tasa dugu; langabe kopuruan 700 pertsona gutxiago, 27.400 guztira. Araban 500 pertsona gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa, %10,2

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2012ko abuztuan, 27-EBko langabezia-tasa %10,5 zen, eta Espainiakoa %25,1.

Azken urtean, Euskal AEn langabetuen kopuruan 9.200 pertsona gehiago ditugu

Euskal AEko biztanleria okupatua %3,6 jaitsi da, 33.400 pertsona, 2011ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Gizon enplegudunak 22.400 gutxiago dira; emakumeak, 11.000 gutxiago.

Langabezia-tasa ehuneko 1,2 puntuz igo da azken urtean (%10,6tik %11,8ra). 2011ko hirugarren hiruhilekoan baino 9.200 langabe gehiago ditugu Euskal AEn. Gipuzkoan ehuneko puntu 1ez igo da langabezia-tasa, Bizkaian 0,7z eta Araban 3,3z azken hamabi hiletan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa %11,8ra jaitsi da eta biztanleria landuna %1 Euskal AEn 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3ER TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/10/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009837_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali